Getariako Balenciaga museoan, jantza bidezko bisitaldi gidatuak asteburuan

Bizkaie! 2015-12-03 13:39   Kulturea

Datozan egunetako jaiegunak dirala eta, bisitari gehiago espero ditue Getariako Cristobal Balenciaga museoan. Dantzaz konpainiagaz alkarlanean, jantzatutako bisitaldiak antolatuko ditue, bisitariek modeari eskainitako erakusketak modu originalean erakusteko. Museoko piezen eta ikusleen artean bitartekaritzea egin nahi dabe jantzeagaz.

Datozan egunetako jaiegunak dirala eta, bisitari gehiago espero ditue Getariako Cristobal Balenciaga museoan. Dantzaz konpainiagaz alkarlanean, jantzatutako bisitaldiak antolatuko ditue, bisitariek modeari eskainitako erakusketak modu originalean erakusteko. Museoko piezen eta ikusleen artean bitartekaritzea egin nahi dabe jantzea erabilita.

Dantzaz konpainiak egonaldiak egin ditu Balenciaga museoan 2014tik, Think Tanz ekimenaren barruan. Gorputzaren, jantzien eta mobimenduaren arteko hartu-emona aztertu dabe konpainiako kideek. Hortik abiauta sortu dabe jantzearen bidezko bisitaldia. Museoko bildumetan oinarritutako koreografia preparau dabe horretarako. Vitale Safronkine jantzari eta koreografoa arduratu da sormen lanaz.

Domekan, hilak 6, izango da bisitaldi berezi hori. Cristobal Balenciaga diseinatzaileagaz eta haren lanagaz lotutako kontzeptuak jantzearen bidez interpretauko ditue Dantzazeko kideek. Museoko hainbat aretotatik egingo dabe bisitaldia. Parte hartzeko, egunean bertan izena emon behar da, museoko txarteldegian.

Saio bi egongo dira domekan, goizeko 11:00etan eta eguerdiko 13:30ean. Era horretako lehenengo bisitaldia izango da, baina Balenciaga museoko arduradunek ez dabe baztertu aurrerago barriro egitea jantzearen bidezko bisitaldiak.

Asteburu luzea aprobetxauta, bestelako ekintza berezi batzuk be antolatu ditue Getariako museoan. Esate baterako, abenduaren 7an, astelehena, ume eta familientzako tailerra egongo da, Cristobal Balenciagaren diseinuetako formak eta geometria lantzeko. 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei eta hareen familiei zuzendutako jarduerea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu