Bilboko Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri dau salgai

Bizkaie! 2015-12-03 10:00   Kulturea

Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasinoa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira hurreratzea errazteko asmoz, 2013ko eta 2014ko kanpaineari berrekin eta Opari Txartela jarri dau salgai barriro be. Txartel horri esker, jasoten dauenak, 2015/2016 denporaldi honetako antzerki, musika, zartzuela, opera, jantza zein bestelako ikuskizunez gozau ahal izango dau.

Arriaga Antzokiak, arte eszenikoen aldeko pasinoa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira hurreratzea errazteko asmoz, 2013ko eta 2014ko kanpaineari berrekin eta Opari Txartela jarri dau salgai barriro be. Txartel horri esker, jasoten dauenak, 2015/2016 denporaldi honetako antzerki, musika, zartzuela, opera, jantza zein bestelako ikuskizunez gozau ahal izango dau.

Arriaga Antzokiak 2013ko Gabonetan abiarazotako kanpaineari berrekingo deutso, orduan izandako arrakastearen ondorioz 2014ean be gauzatu zana. Orain, hirugarren urtez jarraian, kanpaineak hasierako helburuari eusten deutso: ahalik eta persona gehien antzokira erakartea eta harrobia egiten jarraitzea, adiskideak gehituz.

Arriaga Antzokiko Opari Txartela eskuratzea, oso prezio egokian eta beste zenbait abantailez kulturea oparitzeko aukera bikaina da. Hori dala eta, Gabon honeetan senideei edo/eta lagunei egiteko opari ezin hobea izan daiteke.

Opari Txartelaren bi modalidade dagoz. Batak 40 euroko saldoa dauka, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek emoten dau 2015/2016 denporaldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukerea (saldoa agortu arte). Kontuak kontu, erositako sarrerek % 25era heldu daitekezan beherapenak ditue.

Horrezaz gan, Opari Txartela dauenak beste abantaila bat be badauka. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta doban lortu leike. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenagaz erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denporaldi honetan, 2016ko bagilera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aitatutako karneta doban lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazino Bulegora hurreratu eta Opari Txartela aurkeztea.


Baliogarria sarrerak txarteldegian eta interneten erosteko

Opari Txartelak Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daitekez, eta baita on-line egiten dan edozein erosketatan bere. Sarrerak interneten erosteko, Opari Txartelaren jaubeak txartel bakotxean dagoan kodea sartu beharko dau.


Salmenta puntuak

Opari Txartela dagoeneko erosi daiteke Informazino Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.

1.- Informazino bulegoa. Astelehenetik barikura: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 94 479 20 36 / E-maila: informacion@teatroarriaga.com

2.- Txarteldegiak. Astelehen, martitzen, zapatu eta domeketan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eguazten, eguen eta barikuetan: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu