Dobako autobus-zerbitzua egongo da aurten Landako Gunea eta inguruko herrietako aparkalekuen artean
2015-12-04 10:45 KultureaAzoka egunetan Durangon sortzen diran aparketako arazoei aurre egiteko asmoz, aurten lehen aldiz Gerediagak autobus-zerbitzuajarriko dau Landako Gunea eta inguruko herrietako aparkalekuak lotuz. Era horretara Gerediagak dei egiten deutse herritarrei garraio publikoa erabili deien.
Azoka egunetan Durangon sortzen diran aparketako arazoei aurre egiteko asmoz, aurten lehen aldiz Gerediagak autobus-zerbitzuajarriko dau Landako Gunea eta inguruko herrietako aparkalekuak lotuz. Era horretara Gerediagak dei egiten deutse herritarrei garraio publikoa erabili deien.
Herritarrek Iurreta eta Abadiñoko aparkalekuetan autoa itxi eta bertatik autobusa hartu ahal izango dabe Landakoraino. Autobusek ibilbide bi egingo ditue (alde batetik Iurreta inguruko aparkalekuetara, eta, bestetik Abadiñora), eta 30 minuturo pasauko dira, goizeko 10:00etatik 22:00ak arte, ordutegi jarraituan. Autobusak debalde izango dira, eta aparkaleku horreetan egunero 5000 auto ixteko aukerea egongo da.
Aparkalekuak honakoak izango dira:
- 1.go ibilbidea (Iurreta): suhiltzaileen alboko aparkalekua (autopistearen sarreran), Mallabiena industriagunea (Lidl eta DIA supermerkatuak) eta Arriaundi industrialdea (eta bere alboan beren-beregi egokitu dan lurzorua).
- 2. ibilbidea (Abadiño): Sabeco-Garbigunea, Astolabeitia industrialdea, Astola autobus geltokia, Trañabarrena, Eroski.
Autobus-zerbitzua egunero martxan egongo da abenduaren 4tik 8ra arte. Zerbitzu honen kostua Gerediaga Alkarteak hartuko dau beregan, herritarrei Azokea bisitetako ahalik eta erraztasun gehien emoteko asmoz, eta Durangoko auzokideei be ahalik eta eragozpen gitxien sortzeko helburuagaz.
Durangaldeko app aplikazinoaren bidez be geltoki zehatzak non dagozan eta ibilbideak zeintzuk diran ezagutzeko aukerea egongo da.
Bestalde, gertutasunagatik dobako autobus zerbitzua bertara helduko ez bada be, Iurretako Udalak jaietarako egokitutako lurzorua be erabili ahal izango da aparketako, Aita San Migel plaza inguruan. Iurretako Udalagaz batera, Durango eta Abadiñoko Udalek be aparkalekuen erabilerea laga deutsie Azokeari.
Aparkalekuez gan, Euskotrenek bere tren-zerbitzua indartuko dau Azokeari begira, eta, aurten lehen aldiz, Gipuzkoatik datozen trenen maiztasuna be areagotuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!