120.000 bisitari hartu ditu Durangoko Azokeak

Dabi Piedra 2015-12-08 11:24   Kulturea

Durangoko Azokako antolatzaileek balorazinoa egin dabe goizeon, aurtengo edizinoko datuakaz. Pozik dagoz jenteak azokearen 50. ekitaldiari emondako erantzunagaz. Bai salmenta aldetik eta bai parte-hartze aldetik, azoka biribila izan dala dinoe. Zehazki, egun baten faltan, 120.000 bisitari kontau ditue Landako Gunean. Aurrera begira, kulturearen aldeko apustua egin behar dala be badinoe.

Durangoko Azokako antolatzaileek balorazinoa egin dabe goizeon, aurtengo edizinoko datuakaz. Pozik dagoz jenteak azokearen 50. ekitaldiari emondako erantzunagaz. Bai salmenta aldetik eta bai parte-hartze aldetik, azoka biribila izan dala dinoe. Zehazki, egun baten faltan, 120.000 bisitari kontau ditue Landako Gunean. Aurrera begira, kulturearen aldeko apustua egin behar dala be badinoe.

Guneei jagokenez, orokorrean gustura geratu dira antolatzaileak. Arrate Illaro Irudieneako arduradunak azaldu dauenez, aurtengo edizinorako egindako aldakaeta batzuk mesedegarriak izan dira. Holan, Kabi@ hartu dauen domoak ikusgarritasuna eta zentraltasuna emon deutso gune horri eta Ahotseneako solasaldiak Landakoren barruan egiteak arrakastea euki dau. Saguganbarako ekitaldi guztietan lekuak beteta egon dirala azpimarratu dau Illarok. Gero eta gehiago, ume eta gurasoak alkarregaz egoteko gune moduan ikusten da Saguganbara.

Musikariak pozik dagoz Durangoko Azokeak aurten emondakoagaz. Olatz Allika musikarien ordezkariak emondako datuaren arabera, disko gehiago saldu dira. Jenteak asko eskertzen dau taldeak eta musikariak diskoak sinatzen egotea eta hori igarri egiten da. Ahotseneak gero eta indar handiagoa dauka eta horrek be salmentei eragiten deutsela azpimarratu dau Allikak.

Liburuen arloan, editoreak ez dagoz horren pozik, baina, halandabe, gustura dagozala dinoe. Izan be, lehenengo egun bietako salmenta eskasak, hurrengo bietako salmenta handiakaz orekatu ahal izan ditue. Urtez urte paretsu ibilten gara salmentetan, zehaztu dau Xabier Olarra Euskal Editoreen Alkarteko ordezkariak. Durango errutina bihurtu dala dino Olarrak, horrek daukazan alde on eta txarrakaz. Datozan urteotako erronkea, Durango Azokarako txiki geratzea izango da, baina horretarako danen inplikazinoa behar dogu: erakunde publiko, eragile eta enpresena.

Nerea Mujika Gerediagako presidenteak holan azaldu dau zelakoa izan dan aurtengo azokea: Biribila, ederra, eraginkorra eta eskaintzan aberatsa. Jentearen ibiliari jagokonez orekatua izan dala dino. 120.000 bisitari egon dira, azkanengo eguneko datuaren faltan eta Mujikak bereziki azpimarratu dau 72 boluntarioen lana. Gerediagak aurten sortu dau boluntariotza programea eta erantzun ona euki dau.

Danon artean biribildu dogu 50. urteurrena, adierazo dau Mujikak, eta belaunaldi barriei begira jarri gara. Balorazino oso ona egin arren, hobetzeko konpromisoa daukiela dino, zahartu ahala gaztetu nahi dogu. Holan, asmo sendoa agertu dau Gerediagak: Datozan 50 urteetako historia idazten hasi behar dogu gaur.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu