Durangoko Azokearen azkenaurreko egunean be, egitaraua bete-beteta
2015-12-07 10:50 KultureaAzokearen 50. edizinoa azken txanpan sartu da, bihar ateak zarratu aurretik. Gaur, abenduak 7, astelehena eta lan eguna da, baina behargin eta ikasle askok zubia daukienez, Durangotik osterea egiteko prest jente asko egongo da. Egitarau mamintsua topauko dabe Landako Gunean. Besteak beste, William Douglass, Patxi Zubizarreta, Adur Larrea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren berbak entzun ahal izango dira.
Azokearen 50. edizinoa azken txanpan sartu da, bihar ateak zarratu aurretik. Gaur, abenduak 7, astelehena eta lan eguna da, baina behargin eta ikasle askok zubia daukienez, Durangotik osterea egiteko prest jente asko egongo da. Egitarau mamintsua topauko dabe Landako Gunean. Besteak beste, William Douglas, Patxi Zubizarreta, Adur Larrea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren berbak entzun ahal izango dira.
Areto Nagusian, 11:00etan, Ametsen Liburua aurkeztuko dabe Fermin Munarrizek eta Jokin Urainek. Arratsaldeko 15:30ean, leku berean, Euskal Hedabideen Urtekaria aurkezten izango da Hekimen alkarteko Alberto Barandiaran, unibersidadeetako adituakaz batera. Hedabideen etorkizunari buruzko mahai-ingurua be egongo da 18:30ean, Kabi@-n.
Saguganbarak, ohiko legez, ume eta gaztetxuentzako era guztietako ikuskizunak hartuko ditu gaurkoan be, adibidez Armiarma txiki baten epopeia, Pako Aristi eta Miren Uribelarreagaz (12:00). Egunari ekiteko, baina, aurkezpena egingo dabe gune horretan: Berbaro alkarteak Haur Literatura Aretoa webgunearen nondik norakoak azalduko ditu 11:00etan.
Ahotsenean, egunero legez, artista zerrenda luze bat izango da, goizetik arratsaldera. William A. Douglass Estadu Batuetatik etorri da, euskaldunei buruz idatzi dituanak azaltzeko. Hurragotik datoz Patxi Zubizarreta Laranja bat zaborretan liburuagaz eta Adur Larrea Gabriel Arestiri buruzko nobela grafikoagaz. Musikariei jagokenez, Bide Ertzean, Hutsa, Niketz, Sueder, Skasti eta beste asko gaur Ahotsenean.
Irudienean izango dira, bestalde, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Biek zuzendutako Loreak euskerazko filma Oscar sarietarako bidean jarri da. 12:00etan berbaldia emongo dabe Garañok eta Goenagak. Irudienean Laburbirako film laburrak be ikusi ahal izango dira gaur, baita Gure sorlekuaren bila dokumentala be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!