Ana Jakak 'Ez zen diruagatik' nobelea argiratu dau
2014-04-30 12:21 KultureaOlga berrogei urtetik gorako emakume kontraesanez betea dau protagonista Ana Jaja andoaindarrak idatzitako Ez zen diruagatik izan (Elkar) lehenengo nobeleak. Personaien hartu-emonetan, euren psikologian eta sentimenduetan oinarritutako eleberria da.
Olga berrogei urtetik gorako emakume kontraesanez betea dau protagonista Ana Jaja andoaindarrak idatzitako Ez zen diruagatik izan (Elkar) lehenengo nobeleak. Personaien hartu-emonetan, euren psikologian eta sentimenduetan oinarritutako eleberria da.
Hiru personaia nagusi ditu Jakaren nobeleak, Olga, Dani eta Mikel. Olga diruz txarto dabil, laguntza soziala jasoten dau, eta etorkizun bako harreman batean kateatuta dago. Gordin kontetan dau idazleak protagonistearen bizimodua, gauzak diran moduan. Dani dau pisukide Olgak, etxetik iges egin dauen eta zerbitzari beharrean dabilen gaztea. Hirugarren presonaia Mikel da, bizimodu normalagoa-edo daroan adin ertaineko gizon ezkondua, baina lehenalditik ahaztu ezin dauen zeozer dakarrena aldean.
Hirurek ditue arazo larriak, eta krisi ekonomikoa aitatu ez arren, diru arazoak hor dagoz, beti presente. Istorio iluna izan arren, baikortasun puntu bat be badaukala uste dau egileak. Hartu-emonak benetakoak badira gauzak aldatzeko balio dabela erexten deutso.
Ana Jaka Garcia 1973an jaio zan Andoainen, eta Iruñean bizi da gaur egun. Liburuen promozinoan lan egiten dau. Poesia idatzi izan dau, gaztelaniaz gehienbat. Mero amor / Línea discontinua poesia liburua argitaratu eban 2009an. Bloga be badauka, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!