Konserbazino Bereziko Eremu izentau dabe Gorbeia ingurua

Bizkaie! 2016-03-08 17:12   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak holan erabagita, Gorbeiako naturgunea Konserbazino Bereziko Eremu izango da aurrerantzean, Natura 2000 sarearen barruan. Naturea eta biodibersidadea babesteko neurria da. Izan be, Jaurlaritzearen arabera, ekosistema aberatseko gunea da Gorbeialdea eta mehatxatutako bizidun espezie batzuen bizileku da.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak holan erabagita, Gorbeiako naturgunea Konserbazino Bereziko Eremu izango da aurrerantzean, Natura 2000 sarearen barruan. Naturea eta biodibersidadea babesteko neurria da. Izan be, Jaurlaritzearen arabera, ekosistema aberatseko gunea da Gorbeialdea eta mehatxatutako bizidun espezie batzuen bizileku da.

Ana Oregi Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak adierazo dauenez, Gorbeia bi aldiz da babestutako naturgune: Batetik, Parke Natural izendapena dauka eta, bestetik, Konserbazino Bereziko Eremu izentau barri dabe. Era berean, Itxinako biotopo babestua be Gorbeiako lurretan dago.

Natura 2000 sarea, Europako Batasunaren apustu nagusia da biodibersidadea babesteko lanean. Europako Zuzentarauaren arabera, interes handiko 27 habitat dagoz Gorbeiako konserbazino eremuan. Habitat gehienak egoera onean dagozala dino Jaurlaritzeak.

Era askotako ekosistema, habitat eta paisajeak dagoz Gorbeiako lurretan: Baso naturalak, txilardiak, belardiak, hatxak, hezeguneak eta errekak, besteak beste. Bertan landara eta animalia espezie ugari bizi dira, batzuk endemikoak. Desagertzeko arriskuan dagozan espezieak be badagoz. Jaurlaritzearen katalogoaren arabera, Arriskuan kategorian dagoz zortzi espezie eta Kalteberak kategorian beste zazpi.

Balio ekologiko horregaz batera, Gorbeiako paisajeak daukan erreferentzialtasuna be kontuan hartu dabe Konserbazino Bereziko Eremu izendapena erabagiteko orduan. Naturearen eta kulturearen aldetik sinbolikoa da Gorbeialdea.

Gorbeiako tontorra (1.482 m) da, bere gurutze ezagunagaz, parkeko erdigunea. Halandabe, mendialde askoz zabalagoa be hartzen dau parke naturalak, Arabako eta Bizkaiko lurretan. Guztira, 20.000 hektareako eremua da. 1994tik dauka Parke Natural izendapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu