Gipuzkoako Arteen eta Kulturearen Kontseilua sortu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2016-03-09 14:39   Kulturea

Gipuzkoako Aldundiko gobernu kontseiluak, Kultura sailaren proposamenari jaramon eginez, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua sortu dau. Autortutako prestigioa daben profesionalak aukeratu doguz gure asmoa dalako Arteen eta Kulturearen Kontseilua plataforma bat izatea kulturako sorkuntzearen, zabalkundearen zein konsumoaren erronkei aurre egiteko.

Gipuzkoako Aldundiko gobernu kontseiluak, Kultura sailaren proposamenari jaramon eginez, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua sortu dau. Autortutako prestigioa daben profesionalak aukeratu doguz gure asmoa dalako Arteen eta Kulturearen Kontseilua plataforma bat izatea kulturako sorkuntzearen, zabalkundearen zein konsumoaren erronkei aurre egiteko, adierazo dau Denis Itxaso Kultura eta Turismoko foru diputaduak Kontseiluaren aurkezpenean.

Foru Aldundiak ohar baten bidez adierazo dauenez, Kultura Kontseiluaren sorrerea hauteskundeetako konpromiso bat da, foru gobernua osotzeko PSE-PNV gobernu itunean jasotakoa; eta, funtsean, bere sortzaileen eta kultur eragileen bitartez Gipuzkoako gizartea ordezkatzen dauen organo bat da. Partaidetza eta topaketa gune bat da, baina, batez be, Gipuzkoan egiten diran kultur politiken azterketa, hausnarketa eta eztabaida gune bat. Kontseilua gizarteko hainbat arlo ordezkatzen dituen ospe handiko profesionalez osotuta egongo da eta Kultura diputaduak izentauko ditu. Arlo horreek dira, besteak beste, kulturea, literaturea eta pentsamendua, musikea, ikus-entzunezkoen sektorea, arte eszenikoak, arte garaikidea, kultura digitala eta ondarea.

Erronka nagusien artean, Itxasok ondokoak azpimarratu ditu: kulturearen finantzaketea (mezenasgoa eta mikromezenasgoa), kultura digitala, kulturaniztasuna eta mestizajea, kultur espazioen autokudeaketea, pentsamendu kritikoaren sustapena eta gaur egungo eztabaidea sorrarazotea. Kultura politikak berbideratu behar doguz dagozan baliabideak benetan sortzaileakana heldu daitezan eta egiturak elikatzen agortu ez daitezan, eta hori hausnarketa sakona eskatzen dauen zeregin estrategiko bat da. Horretarako, esperientzia eta, batez be, erispide propioa daben ahotsak behar doguz, ikuspegi desbardina emongo deuskuenak eta kultureak herritarren artean presentzia irabazten lagunduko deuskuenak.

Foru Aldundiko diputadu nagusiordearen berbetan, Gipuzkoan aldaketa sakonen boladea bizi dogu, gure inguruko gizarte modernoetan jazoten dan moduan. Lurralde oso aberatsa gara, mestizajea be gero eta handiagoa da, eta nahitaezkoa da tradizino eta formatu propioak sustatzen laguntzen daben politikak lantzea eta azken urteotan abian jarri dan zabaltze prozesua indartuko daben beste politika batzuekaz buztartzea. Foru Aldundiko Kultura Sailak legealdi honetarako dituan proiektu nagusien artean dagoz, besteak beste, uriburutzeak itxiko dauen legatuari buruzko hausnarketea, Tabakalera lako azpiegitura bati heltzea, Gordailua, benetan ondarearen sustapenerako zentro bihurtzea eta Errenterian eregiten dagozan Gipuzkoako Arte Eszenikoen Zentroa.

Era berean, kulturearen zerbitzura egongo dan plataforma horregaz lortu nahi dira kulturearen eta sormenaren esparruko industriak, kulturea Gipuzkoarentzat aberastasun, jarduera ekonomiko eta enplegu iturri lez be sustatuko daben politikak zehazteko. Kontseilua osotzen dauen taldean diziplina artistikoen arteko orekea dago, eta Gipuzkoaz kanpoko ikuspegia eskaini leikien zenbait persona dagoz.

Kontseilua apirilean batuko da lehenengoz eta aurreikuspenen arabera, bost edo sei hilebeteko maiztasunagaz batuko da organoa.


Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua

Presidentea: Denis Itxaso.

Kontseiluko kideak:

- Rocio Peña Azpilicueta: arkitektoa eta Peña Gantxegui estudioko bazkidea.

- Cristina Beloqui: Kutxako erakusketen eta ondare artistikoaren ataleko zuzendaria eta Kubo Aretoko arduraduna izandakoa.

- Helena Pimenta: eszena zuzendaria eta antzerkigilea, Compañía Nacional de Teatro Clásicoko zuzendaria da 2011tik, eta Antzerkiko Sari Nazionala.

- Ainhoa Garmendia: sopranoa, Leipzigeko operako bakarlaria izan da (2001­2009) eta gaur egun Opus Líricako zuzendaria da.

- Iñigo Argomaniz: musika produktorea eta sustatzailea. Get In enpresako zuzendaria da.

- Iñigo Alberdi: Gaur egun Bilboko Koral Alkarteko gerentea da eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia izan zan (2006-2014).

- Jon Maya: jantzaria eta koreografoa, Errenteriako Musika Konserbatorioko irakaslea, eta Kukai jantza konpainiaren sortzailea eta zuzendaria.

- Luisa Etxenike: idazlea eta nobelagilea, Un Mundo de Escritoras literatua jaialdiko zuzendaria, eta kolaboratzailea hainbat hedabidetan. Frantziako Arteen eta Letren Zalduna.

- Fernando Bernues: eszena zuzendaria eta produktorea da, eta zeregin horietan ibili da antzerkian, zineman eta telebistan.

- Juan Aizpitarte: Arte Ederretako graduduna, eta diziplina askotariko artistea: grafikoak, soinua, eskulturea, bideoa eta argazkia.

- Felipe Juaristi: idazlea, poetea eta Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea, euskal literaturearen inguruan egiten dau lan. Euskadi Irratiko zuzendari ohia.

- Lorena Fernández: Deustuko Unibersidadeko nortasun digitaleko arduraduna, Hizkuntza Teknologien eta Irakaslegoaren Prestakuntzearen Institutu Nazionalak eskaintzen dituan ikastaroak koordinetan ditu, eta Kulturklik – Euskal Atariaren garapenaren arduraduna izan da.

- Miren Aperribay: Atera Films banaketa enpresako zuzendaria da.

- Andoni Egaña: bertsolaria eta idazlea. Lau aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna. Argitaratutako lanak: Sokratikoek ere badute ama, Pausoa noiz luzatu, Zozoak beleari, Hogeita bina, Zaudete geldi pixka batean, Mendian...

- Borja Cobeaga: zuzendaria eta gidoilaria, bere lanen artean dagoz: Ocho apellidos catalanes (2015. gidoilari kidea). Negociador (2014. Zuzendaria eta gidoilaria). Ocho apellidos vascos (2014. Gidoilari kidea) eta Pagafantas (2009. Zuzendaria eta gidoilari kidea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu