CodeSyntaxek goitik behera barriztau dau Blogak.eus bere 10. urteurrenerako

Bizkaie! 2016-03-01 11:43   Kulturea

Hamar urteotan plataformeak (hemendik aurrera blogak.eus domeinuan) Interneten euskerazko edukien kopurua handitzen lagundu dau, 3.000 blog eta ia 50.000 publikautako artikulugaz, kontuan hartu barik horreek sare sozialetan eragin dituen milaka sarrera eta alkarrizketak. Hain zuzen be, audientzia datu esanguratsuak ditu: 700 erabiltzaile dabiz egunero, urtean miloe bat ikusitako orrigaz.

CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak 15 urte baino gehiago daroaz Interneterako aplikazinoak eta garapenak egiten, eta orain goitik behera barriztu dau  Blogak.eus, blogak sortzeko plataforma euskalduna. Plataforma barriak, '.eus' domeinura mobiduta, diseinu moderno, arin eta erabilerrazagoa eskaintzen dau.

Hamar urte igaro dira CodeSyntaxek Blogak.com sortu ebanetik, blogak sortzeko plataforma euskalduna. Proiektu aitzindaria izan zan (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzearen babesa jaso ebana hasieratik) euskaldunei aukerea emoten eutselako blogak sortzeko, modu erraz eta automatikoan.

Proiektuaren hasieran, CodeSyntaxeko arduradunak jaubetu ziran orduan ez egoala blog personalak modu automatikoan eta doban sortzeko aukerarik euskeraz (apur bat lehenago sortu zan blogari.net).

Hamar urteotan plataformeak (hemendik aurrera blogak.eus domeinuan) Interneten euskerazko edukien kopurua handitzen lagundu dau, 3.000 blog eta ia 50.000 publikautako artikulugaz, kontuan hartu barik horreek sare sozialetan eragin dituen milaka sarrera eta alkarrizketak. Hain zuzen be, audientzia datu esanguratsuak ditu: 700 erabiltzaile dabiz egunero, urtean miloe bat ikusitako orrigaz.

Blog komunidadearen hamargarren urteurrenaren atxakiagaz, CodeSyntaxeko lan-taldeak, domeinu euskaldunera aldatzeaz gan, goitik behera berregin dau plataformea, azpiegitura teknikoa (software libreagaz CodeSyntax berak garatua) zein diseinua barriztuta, hori bai, euskal blogariek ondo ezagutzen daben marka-irudiari eutsiz.

Blogak.eus erabilteko arinagoa eta azkarragoa da, duda barik, azaldu dau proiektuaren arduradunak, CodeSyntaxeko Asier Sarasuak. Bere eretxiz, diseinu bisual eta modernoagoa izateaz gan, plataforma barria guztiz egokitua dago edozein gailutan erabilteko, batez be mobikorretan, kontuan izanik hartzen dagozan garrantzia. Bestalde, funtzionalidade barriak gehituko deutsiez plataformeari, edota beste hizkuntza batzuetara eroango dabe plataformea zein euren esperientzia.

Blogak.eus barriztau eta barrizentau dogu, baina orain hamar urteko helburu eta asmo beragaz jarraitzen dogu: euskal blogariei erabilteko erraza dan plataforma bat eskaini nahi deutsegu, doban, samur eta euskeraz, nabarmendu dau Asier Sarasuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu