Eija-Liisa Ahtila-ren 'Deikundea' instalazinoa aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoak
2016-05-12 13:18 KultureaHiru proiekzinoz osotutako instalazinoa da; horreetan, Lukasen Ebanjelioaren (Lk 1,26–38) pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena; ikonografia kristinauaren gairik garrantzitsuetako bat da eta, ganera, perspektibea behar bezela lehenengoz erabili eben antxinako pintura batzuek pasarte hori irudikatzen dabe.
Guggenheim Bilbao Museoak Eija-Liisa Ahtila-ren Deikundea (The Annunciation — Marian Ilmestys, 2010) artelana aurkeztu dau. Lucía Agirre komisarioaren zuzendaritzapean, gaur hasi eta abuztuaren 28ra arte egongo da Bilbon, lehenengoz izango da ikusgai Espainian. Hau izango da Film & Video aretoan programetan dan zazpigarren artelana bideo-artelanak, bideo-instalazinoak eta irudi mobikorrak bertan jarteko 2014an inaugurau zenetik.
Eija-Liisa Ahtila (Hämeenlinna, Finlandia, 1959) artisteak Deikundea filmau eban edurtutako Aulanko erreserba naturalean, Finlandiako hegoaldean, 2010eko negu hotz-hotz eta edurtsuan. Hiru proiekzinoz osotutako instalazinoa da; horreetan, Lukasen Ebanjelioaren (Lk 1,26–38) pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena; ikonografia kristinauaren gairik garrantzitsuetako bat da eta, ganera, perspektibea behar bezela lehenengoz erabili eben antxinako pintura batzuek pasarte hori irudikatzen dabe.
Lanaren lehen zatiak dokumental etxurea dau, estilo objektiboa; kamera digitalez grabau zan. Hainbat emakume Deikundearen unea antzezteko prestetan dagozanean hasten da; momentu horretan, Gabriel goiaingeruak Mariari Jainkoaren seme bat izango dauela azaltzen deutso. Goiaingerua antzezten dauena hegaz egiten saiatzen dala ikusten dogu, eta emakumeek eztabaidatu egiten dabe jokatu beharko dituen rolen inguruan; Mariarena egiten dauen aktoreak, barriz, astoan ibilten ikasten dago. Horrezaz gan, erakutsi be egiten dira pinturen arabera, Mariak goiaingeruagaz topo egin ebanean izandako erreakzinoen antzezpenak. Entseguen amaieran, artisteak erregistroa eta teknikea aldatzen ditu eta, 35 milimetrotan grabautako irudien bidez, goiaingerua idi-bihotzen ohantze baten gainean hegaz erakusten dau, beirazko leiho zabal batetik sartzen da aktoreen espazio errealera eta, momentu horretan, aingeruak mundu arruntean muturra sartzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!