Erriberako Merkatuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako argazki historikoak ikusgai

Bizkaie! 2013-11-27 13:11   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan udal programearen barruan, argazkien bitartez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako historia islatzen dauen erakusketea inaugurau dau gaur Erriberako Merkatuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ghibertiren Paradisuko Ateak izango dira Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista

Bizkaie! 2013-11-26 14:30   Kulturea

Lorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

William A. Douglass antropologoak jasoko dau Durangoko Azokearen Argizaiola saria

Bizkaie! 2013-11-21 14:48   Kulturea

Duragoko Azokearen 48. edizinoaren aurkezpen ofizialean, egitarauaren barri emoteaz gan, Argizaiola Sariaren eta aurtengo herrialde konbidauaren barri emon dabe. William A. Douglass antropologoak jasoko dau saria eta Eskozia izango da aurtengo herrialde protagonistea. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maite Gurrutxagak 'Habiak' lana aurkeztu dau, antzezlan batetik sortutako komikia

Bizkaie! 2013-11-21 10:48   Kulturea

Gizona ez da txoria Dejabu panpin laborategiaren antzezlana dau oinarri Maite Gurrutxagak osotu dauen Habiak (Txalaparta) komiki grafikoa. Ximon eta Selma dira protagonistak, lehenengoa baserritik bota dabe, abiadura handiko trenaren lanak dirala-eta, eta bestea, gizona jagoten dauen erizain bosniarra da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Argitaratu eta 200 urtera, Jane Austenen 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak' euskeraz irakurri geinke barriro

Dabi Piedra Robledo 2013-11-19 14:58   Kulturea

EIZIE eta Eusko Jaurlaritzearen arteko akordioari esker, Ana Isabel Moralesek egindako itzulpena berrargitaratu da, Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka bilduman. Harrotasuna eta aurrejuzkuak, XIX. mendearen hasierako Ingalaterrako gizartea ezagutzeko liburu aproposa da eta lekua egin dau literatura unibersalaren obra gorenen artean, Austenen idazkera zorrotzari esker.

XXVI. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-11-19 10:29   Kulturea

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak uriko eskola ume guztiak konbidau ditu aurten be Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzera. Sariketearen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da.

Mo Yan Nobel saridunaren 'Hori da umorea, maisu!' lana kalean da

Bizkaie! 2013-11-18 13:04   Kulturea

Maialen Marinek eta Aiora Jakak aurkeztu barri dabe Mo Yan idazle txinatar Nobel saridunaren Hori da umorea, maisu! (Elkar) liburua. Txineratik zuzenean euskeratu ditue testuak. Arrasate Euskaldun Dezagun alkarteak antolatutako Jokin Zaitegi bekeari esker argitaratu da lana.

Nobel-Truk, Jokin Zaitegi bekearen alde

Bizkaie! 2013-11-18 12:53   Kulturea

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) Elkarteak ekimena jarri dau abian, 2002tik urtero literaturako Nobel saridunen lanak euskerara ekarteko erabili izan dan sariketea finantzetako zailtasunei aurre egiteko helburuagaz.

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' serbokroazieraz, albanieraz eta georgieraz argitaratu da

Bizkaie! 2013-11-18 11:35   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) eleberria bere bidea egiten dago etenbarik nazinoartean, eta serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena) eta georgieraz (Ilia University Press) argitaratu da orain. Bilbao-New York-Bilbao liburuak Espainiako Narratiba Saria irabazi eban 2009an eta gaurdaino 14 hizkuntzatara itzuli da.

Landakotik harago Durangoko Azokeak jarduerez beteko dau Durango

Bizkaie! 2013-11-14 14:55   Kulturea

Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokea izatetik, Durangoko Azokea izatera pasau da aurten; izen laburragoa, baina era berean zabalagoa. Gainera, Kulturaren plaza leloa atxikita izango dau. Gune guztiak plaza horren parte baitira: Areto Nagusia; Ahotsenea; Kabi@; Irudienea; Plateruena; Saguganbara; eta Szenatokia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Manga Azokea, zemendiaren 16an eta 17an

Bizkaie! 2013-11-13 17:47   Kulturea

Manga Azokeak ekialdeko komikia Getxoraino ekarriko dau aurten be. Zapatu-domekan, zemendiaren 16an eta 17an, Areetako Geltokia plazako karpan berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta lehiaketak izango dira aukeran.

Mikel del Rio eta Augusto Aliseda artista gazteen lanak ipini ditue Batzar Nagusien erakusketa aretoan

Dabi Piedra Robledo 2013-11-13 14:29   Kulturea

Arte Eder ikasketak amaitu barri ditue EHUn Mikel del Riok eta Augusto Alisedak eta, belaunaldi barrien lanaren erakusgarri, Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan, erakusketea ipinteko aukerea emon deutsie. Abenduaren 13ra arte, bederatzi kuadro egongo dira ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guy Delisle, Bryan Talbot, Jan eta Alfonso Zapico, Getxoko XII. Komiki Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-11 14:49   Kulturea

Getxoko Komiki Azokearen hamabigarren edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, Areetako Geltokia Plazan. 62 salmenta leku, bederatzi erakusketa, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrek osotzen dabe aurtengo egitaraua.

Garbiñe Ubedak 'Hobe isilik' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-07 16:50   Kulturea

Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zan Hobe isilik nobela-proiektua, eta gaur aurkeztu dau Garbiñe Ubeda egileak Donostian. 1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerrearen amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitita miliziano anarkistearen arrastoaren bila hasten dan haren loba Bakartxo da istorioko protagonistea.

Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdia uri osora zabalduko da aurten

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-06 14:45   Kulturea

Hamahiru konpainia batuko dira aurten Bilboko Nazinoarteko XXXII. Txotxongilo Jaialdian, zemendiaren 16tik aurrera. Aurten, ganera espazio barriak gehitu ditue, Bidebarrieta liburutegia, Pabilioi 6 aretoan, Itsas Museoa eta Harrobia.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Garoa' eta 'Firi-firi' eguneratu eta berrargitaratu ditu Labayruk

Bizkaie! 2013-11-06 13:00   Kulturea

Labayru Ikastegiak XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu testuak eguneratuta: Domingo Agirreren Garoa eta Pablo Zamarriparen Firi-firi. Liburu biok Sutondoan bilduman sartzen dira, gure literatura klasikoa baina oraintsukoena, gaurko irakurleen eskura jarteko bideratutako bilduman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uria protagonista, Koldo Izagirreren 'Parisen bizi naiz' poema liburuan

Bizkaie! 2013-11-05 09:18   Kulturea

Koldo Izagirreren zortzigarren poema liburua da Parisen bizi naiz (Susa). Uria eta poetea dira liburu ardatz nagusiak, eta tartean beste hartu-emon batzuk be agiri dira, uria eta biztanleak, uria eta kulturea, uria eta memoria, uria eta urigintzea, uria eta hizkuntzea, eta abar.

Xabier Etxaniz Rojok 'Sirena-hotsak' ipuin-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-10-31 11:26   Kulturea

Bosgarren ipuin liburua aurkeztu barri dau Xabier Etxaniz Rojok, Sirena-hotsak (Erein) ipuin-bildumea. Aurreko lanetan baino testu luzeagoak idatzi ditu lan honetan: Matxupitxu, Akelarreak, American way of life eta liburuaren izenburu be badan Sirena-hotsak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa' erakusketea, Guggenheim museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-30 14:43   Kulturea

Iñaki Garmendia, Erlea Maneros Zabala eta Xabier Salaberriaren atzera begirako erakusketeak egile bakotxaren ibilbidea aztertzen dau, eta ganera artistek lan bana sortu dabe Guggenheim museoko espaziorako. Erakusketea zezeilaren 16ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskerazko lehenengo 'Hamlet' Arriagan taularatuko dabe, zemendiaren 3an

Bizkaie! 2013-10-28 17:20   Kulturea

Artedramak, Le Petit Théâtre de Painek eta Dejabuk Shakespeareren Hamlet drama ezaguna aurkeztu dabe Arriagan. Luhuson egingo dabe lehenengo emonaldia, zemendiaren 1ean, eta hurrengo egunean, Azpeitian. Bilbora hilaren 3an ailegauko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)