Itsasfest, naturearen ospakizun handia, egingo dabe hilaren 27an Donostian

Bizkaie! 2016-08-04 08:31   Kulturea

Hiru kontzeptu nagusitatik abiatuta -ura, lurra eta sua-, egun osoko jaia antolatu dau Donostia 2016k. Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruko gogoetea bultzatzea da asmoa.

Donostia 2016ko eta Donostiako Udaleko ordezkariak, Itsasfesten aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Garbi dago Itsasfest izena Itsasoa eta Festa lotzetik datorrela, baina antolatzaileek dinoe hori baino gehiago izango dala abuztuaren 27ko ekitaldia. Gure inguruari balioa emoteko ekitaldia da, ingurumenagaz ze hartu-emon dogun hausnartzera eroango gaituen ekitaldi bat da, Donostia 2016ko arduradunek Itsasfesten aurkezpenean azaldu dabenez.

Asmo handiko helburua bete nahi dau Itsasfestek, antolatzaileen esanetan: Hurren dogun inguruagaz hartu-emon jasangarriago bat bultzatu. Idea hori bertoko jenteagaz zein egunotan bisitan etorri diranakaz partekatu nahi dabe. Denpora luzez iraungo dauen ohitura aldaketea sortu gura dabe.

Itsasfest Donostiako Ondarreta inguruan egingo da, abuztuaren 27an, goizeko 11:00etan hasi eta gauerdira arte. Parte hartzeko jaia, espazio plural bat izango dala aurreratu dabe antolatzaileek. Ikerketa-zentroetako, GKEetako, erakunde publikoetako eta abarretako ordezkariak izango dira azalpenak emoten. Ganera, auzo-alkarteen, ekoizle ekologikoen eta artisauen esperientziak entzun ahal izango dira.

Umeentzako tailerrak, proiekzinoak, kontzertuak, ekintza gastronomikoak, umeentzako jolasak eta abar sartu ditue egitarauan. Ganera, abuztuaren 27aren aurretik be, Itsasfesteko giroa preparetako hainbat ekintza egiten dabilz. Naturguneetara bisitak eta itsasora botatako plastikoak batzea dagoz jardueron artean.

Donostia 2016 Europako Uriburu Kulturalaren hitzordu garrantzitsuenetako bat da Itsasfest. Izan be, gizakiak natureagaz daukan hartu-emona hobetzea dau helburu, konpromisoak hartuta eta jardunbide egokiak bultzatuta.

Egitaraua, hemen.

2016/08/27 Egun guztian

Donostiako Ondarretan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu