Uriko 29 artistaren obrak ipini ditue Gernika-Lumoko Kultur Etxean
2015-07-23 15:32 KultureaUdalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Ibai Leon artistearen erakusketea egongo da Bilboko Rekalde aretoan irailera arte, Barriek programearen barruan
2015-07-22 15:29 KultureaBilboko Rekalde Aretoak Ibai Leon artista bermeotarraren erakusketea dakar oraingoan. Kabinete Abstraktuan, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da, Barriek 2015 programearen barruan. Programa horren bidez, ezagutzera emoten dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako emoten dituan bekak jaso dituen artista gazteen lanak.
Erdi Aroko azokea egingo dabe Mundakan, barikutik domekara
2015-07-22 13:57 KultureaErdi Aroko sasoietara salto egingo dau Mundakak asteburuan, Erdi Aroko Azokeagaz. Egitarau bete-betea preparau dabe garagarrilaren 24tik 26ra arteko egunetarako. Talan egingo ditue ekintza gehienak. Mundakako Udala eta Cantabria Medieval alkartea dira antolatzaileak.
Belen Lucasen irudiak eukiko ditu Peru Abarka lehiaketako aurtengo albumak
2015-07-22 12:19 KultureaAurkeztutako bederatzi proposamenen artean, Belen Lucasena izan da ausartena, epaimahaiaren eretxian. Hartara, Peru Abarka lehiaketako albumeko ilustrazinoak berak egingo ditu. Urrian aurkeztuko dabe lana. Markina-Xemeingo Udalak, Ibaizabal argitaletxeagaz batera antolatzen dau sariketea.
Errusia eta Hego Afrikako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian, hilaren 24ra arte
2015-07-21 12:48 KultureaAndra Mari jantza taldeak, Galdakaoko Udalagaz batera, antolatzen dau urtero Folklore Bizian. Gaurtik hilaren 24ra arte, bertoko eta mundu zabaleko jantzak eta ohiturak eroango ditue herriko kaleetara. Hego Afrikako eta Errusiako talde bana konbidau ditue aurtengo edizinora.
Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk
2015-07-20 11:59 KultureaElikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.
Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk
2015-07-20 11:34 KultureaDagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.
Portugaleteko Folklore Jaialdia astelehenean hasiko da
2015-07-17 15:45 KultureaZeelanda Barria, Kuba, Senegal, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak egongo dira Portugaleteko 41. Folklore Jaialdian, hilaren 20tik 23ra bitartean. La Canilla pasealekuan izango dira emonaldiak eta, ganera, hilaren 25 eta 26an, Munduko Jantzen erakustaldia egongo da Carlos VII.a uribidean.
Shahzia Sikander artista pakistandarraren 'Paralajea' obrea ipini dabe Guggenheim museoan
2015-07-17 11:06 KultureaIndopertsiar tradizinoan ohikoak diran miniatura erako margolanetan oinarrituta, artelanak egiten ditu Sikanderrek, gaur eguneko historia aztertu, deseraiki eta kritiketako. New Yorken bizi dan artista pakistandarraren lana lehenengoz ikusi ahal izango da Bilbon, Guggenheim Museoak ekarri dauen instalazinoari esker. 2013an sortutako Paralajea instalazinoan, modu digitalean animautako ehundazak marrazki eta gouache batu ditu Shahzia Sikanderrek. Zemendiaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Eduardo Gruber artistearen 'Utopia' erakusketea zabalduko dau Bilboko Rekalde Aretoak
2015-07-16 14:11 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Rekalde Aretoak Utopia izenburuko erakusketea antolatu dau, garagarrilaren 16tik urriaren 13ra arte ikusgai egongo dana. Gaur egungo artistarik garrantzitsuenetako bat dan Eduardo Gruber Gamechogoicoecheak egindako formatu handiko marrazkiek osotzen dabe erakusketa hau.
300 ekitaldi baino gehiago Bilboko Aste Nagusian
2015-07-15 11:24 KultureaNormalean baino astebete geroago hasiko da aurten Bilboko Aste Nagusia 2015, abuztuaren 22an, hain zuzen be. Hortik aurrera, hilaren 30era arte 300 ekitaldi baino gehiago iragarri ditue eta horreen guztien ardatzak kalidadea, bardintasuna, parte hartzea eta dobakotasuna izango dira Itziar Urtasun Kultura zinegotziaren esanetan.
Bilbo mundu mailako xakearen uriburu
2015-07-15 10:32 KultureaPasa dan urtean Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopea bateratu bazituan, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII. Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI. Banakako Xake Lehiaketea.
Lekeitiokale gogoan,' kale-artea mundua eraldatzeko tresnea'
2015-07-14 15:08 KultureaInoiz baino jente gehiago batu da Lekeition kale-artearen inguruan. 26.000 ikuslek emozino gosez bete zituen Lekeitioko kaleak eta plazak eta 26. edizino honek arrakasta handia batu dau. Hamaika zirrara, hamaika esperientzia... bizitearen grupilean. Mundua eraldatzeko tresna da kaleko artea.
Bingen Ametzagak 1952an euskeratutako Shakespeareren 'Uda gau bateko ametsa' obrearen argitalpena aurkeztu dabe
2015-07-10 10:45 KultureaBingen Ametzaga getxotarrak 1952an euskaratu eban Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu dabe Getxon. Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzatutako Shakespearen Ametsa biziarazoten programearen barruan egina da, Donostia 2016k datorren urtean Cristina Enea parkean antolatu dauen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntzinoa be izan dau argitalpenak.
Augustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekea abian da
2015-07-09 16:17 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe, nobelak sortzeko beka lez funtzionauko dauena.
Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian
2015-07-09 12:45 KultureaIruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.
Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n
2015-07-09 11:06 KultureaEgun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).
Leandro Fealen argazki erakusketa ikusgai Bilbao Arten
2015-07-07 13:40 KultureaBilbao Arteko Kristalezko patioan martitzen honetatik, garagarrilaren 7tik 30era bitartean, Leandro Feal artista kubatarraren argitaratu bako argazkiak izango dira ikusgai; berariaz Bilbao Arterako produzidutako Leku komuna, leku arrotza erakusketeak, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko munduaren argazkiak jasoten ditu.
Kabia Laborategiaren 'Horacios y Curiacios' antzezlanak irabazi dau 2015eko Antzerki Eskola Jaialdia
2015-07-07 10:47 KultureaMila bat ikusle izan dira bagilaren 29tik atzora arte Campos Eliseos Antzokian Bilboko 2015 FETABI Antzerki Eskola Jaialdian. Epai-mahaiak Getxoko Kabia Laborategiaren lana nabarmendu dau, izan be, bertatik urten dau Ikuskizun Onenari Saria jaso dauen Horacios y Curiacios antzezlana, Borja Ruizek zuzentzen aduen Alopargo Teatro taldeak taularatua.
Iñigo Garatuk industria-paisajea betikotu dau argazkietan eta eskulturetan 'Work spaces' erakusketan
2015-07-06 13:06 KultureaIñigo Garatu artista gaztea Bilbao Artek produzidutako 2015eko laugarren erakusketearen protagonista da: Work spaces. Argazkiak egiteko eta eskulturak sortzeko proiektu hori industria astuneko fabriketan oinarritua dago eta gure lurraldeko lan alorreko gaur egungo testuinguruan kokatu behar da.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...