'Emakumeak Hushe ibarrean' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-12-11 10:21 KultureaIbon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.
'Giandomenico Tiepolo eta bere fantasiazko erretratuak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2014-12-10 11:27 KultureaHamaika margo eta hamabi grabadu, danak erretratuak, batzen ditu Bilboko Arte Eder Museoan edegi barri daben Giandomenico Tiepolo artista italiarrari buruzko erakusketeak. Bilbuma pribadu batekoak dira behar guztiak, eta orain urte bi Madrilen izan ziran ikusgai. Erakusketea 2015eko apirilaren 15era arte egongo da zabalik.
Aurten bekea jasotako artisten beharrak ikusgai, Bilbao Arten
2014-12-09 10:32 KultureaBilbao Arte aretok ate edegien jardunaldiak eskainiko ditu abenduaren 17ra arte, halanda ze, gunearen txoko guztiak ikusteko aukerea izango dabe bisitariek, eta aurten egoitza artistikoak egin dituen 40 sortzaileen lanak bere bai. Abenduaren 9tik aurrera, ganera, artistek jenteari edegitako topaketetan parte hartuko dabe.
'[Todo] Centelles (1909-1985)' argazki erakusketea UPV/EHUn
2014-12-09 10:10 KultureaArgazki kazetaritzearen aitzindaria izan zan Agustí Centellesen ehun bat lan batzen dituan Todo Centelles erakusketea inaugurauko dabe abenduaren 10ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Erakusketeak dokumentautako 105 argazki batzen ditu.
Azkenengo eguneko, azkenengo arrastian
2014-12-08 14:53 KultureaSalmentekaz gustura, bisitari kopuruagaz pozik, badoa 49. Durangoko Azokea. Lau egunez kulturearen plazea izan dira Landakogunea, eta inguruak. 150 ekitalditik gora eskaini ditue, zortzi guneetan. Arrastiko zortzirak arte, baina, egitarauak ez dauka etenik.
Argitxo iratxoa, Ikastolen Elkarteko erakusmahaiko protagonista
2014-12-08 14:24 KultureaArgitxo eta Olentzero alkarregaz ekarri ditu Durangoko Azokara Ikastolen Elkarteak. Ipuinak, puzzleak, peluxea eta beste joko batzuk kaleratu ditue, 0 urtetik aurrerako umeentzako.
Okzitaniar trobadoreak eta 'Txapeldun' ikuskizunaren estreinaldia, Azokako azkenengo egunean
2014-12-08 12:20 KultureaAzken egunera be bete-bete ailegau da Durangoko Azokea. Gaur, abenduak, Okzitaniar trobalarien ganeko berbaldia izango da Areto Nagusian, 15:00etan. Akitaniako trobalarien alkarteko presidente Katy Bernardek hartuko dau parte, eta Durangoko Azokako sarrera berbaldia emon eban Sergi Javaloyes izango dau lagun. Ganera, Saguganbaran, 17:00etan, Okzitaniako ipuin zaharrak kontauko ditu Maite Franko ipuin-kontalariak.
Azoka arrakastatsua, bisitariek gora eta salmentek eutsi
2014-12-08 11:48 KultureaAzokako azkenengo eguna hasi orduko egin dabe 49. edizino honetako balorazinoa antolatzaileek. Azoka arrakastatsua izan dala, izaten dabilela, nabarmendu dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko arduradunak. Gaurko datuen faltan, igazko salmentak mantendu egin dirala adierazo dau. Bisitari kopurua parekatu egin da daborduko, 120.000, beraz aurreko edizinoko kopurua gainditu egingo da gaur.
'Loreak' filma, liburutegi digitala eta antzerki maratoia gaur protagonista
2014-12-07 11:45 KultureaSzenatokian be egun berezia izango da gaurkoa. Urterik urte arrakastaz egiten dan antzerki maratoia egingo da goiz eta arratsaldez. Zortzi antzerki taldek euren azken lanaren zati bat taularatuko dabe eta gero publikoagaz eretxiak aelkartrukatzeko tartea izango da.
Euskerazko 30 liburutik gora ekarri ditu EHUk Durangoko Azokara
2014-12-06 13:09 KultureaJatorriz euskeraz idatzi diran argitalpenen artean, azpimarratzekoak dira Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean, orain bi urteko Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean 1931-1939 saiakereak izandako arrakastearen ostean.
Gogoetaren Plaza martxan Fermin Muguruzagaz
2014-12-06 12:54 KultureaAbenduaren 6an, hizkuntzaren hautua da gaia. Iñigo Astiz Berriako kazetaria dabil goizez eta Miren Rubio arratsaldez:
- Alkarrizketea (11:00): Fermin Muguruza.
- Barriketaldia (13:00): Anari Alberdi eta Bernardo Atxaga.
- Mahai-ingurua (17:30): Hizkuntza hautua euskal kulturgintzan.
Gogoetaren Plaza ekimenaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira gaur protagonista Durangon
2014-12-06 10:42 KultureaGaurko gogoetearen gai nagusia Nola kanta, hizkuntzaren hautua izango da. Parte hartuko dabe: Fermin Muguruzak (alkarrizketea), Anari Alberdi eta Bernardo Atxagak (barriketaldia), eta mahai-inguruan Jose Mari Sorsek, Lorea Agirrek eta Mikel Martinezek parte hartuko dae. Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko ditue saio horreek.
Arrastian be, makinatxu bat hitzordu
2014-12-05 15:28 KultureaGoizeko jentetzearen aldean, nasaiago ibilteko aukerea dago orain Landakon. Ikasleak izan dira nagusi bai erakusmahai artean bai ganerako guneetan be. Arrastian be Azokea martxan dago, egitarau bete-beteagaz ganera. Inaugurazino-ekitaldi ofiziala 18:30ean egingo dabe, Areto Nagusian.
Genero ikuspegia lantzeko proposamen bi
2014-12-05 14:14 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak genero-bardintasunaren ikuspegia jorratu gura dau Durangoko Azokan, halanda ze, Gizarte Ekintzako Foru Sailak liburu-azokarako jarduera osagarri batzuk antolatu ditu, Euskal literatura eta emakumeak: noiztik?, norantz?, nola? izeneko tailerra, hain zuzen be. Hitzordua gaur bertan da, 15:30ean, Areto Nagusian.
Ikasleek edegi ditue ateak
2014-12-05 11:34 KultureaIgaz, arrakasta handiz, berreskuratu zan Ikasleen Eguna Durangoko Azokan, eta aurten be neska-mutilentzako beren-berengi atondutako egitaraua izango da goizean. Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dabe gune guztietan antolatu diran tailerretan. Danetara, 30 saiotik gora izango dira. Ikasleak ez diranentzat be, jakina, Azokea zabalik dago, eta hamaikatxu jarduera aukeran.
Atxagaren, Zalduaren eta Telleriaren azken lanak beste hizkuntza batzuetan irakurgai
2014-12-05 10:52 KultureaBernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria, Iban Zalduaren Azken garaipena eleberri grafikoa eta Patxo Telleriaren Pankreas antzezlana atzerriko hizkuntza batzuetara itzuli ditue azken hileotan, Etxepare Euskal Institutuak euskal kulturea zabaltzeko egiten dauen lanaren laguntzaz.
330 nobedade, 245 erakusmahai eta makinatxu bat ikasle
2014-12-05 10:51 KultureaLaster baten zabalduko ditu ateak 49. Durangoko Azokeak, 10:30ean. Jardueraz betetako eguna izango da, batez be gazteenei zuzendutakoa, Ikasleen Eguna da eta gaur. Euskal Herri osoko 36 ikastetxeko 1.170 neska-mutil batuko dira lehenengo goiz honetan, hain zuzen be. Azokearen inaugurazino-ekitaldia arrastian izango da, 18:30ean, Areto Nagusian.
'Amesak gauzatu lelopean' zabalduko ditu ateak Durangoko 19. Euskal Denda artisautza azokeak
2014-12-05 10:05 KultureaDurangoko 19. Euskal Dendeak gaur, abenduak 5, zabalduko ditu ateak. Arbasok antolatuta edizino honetako lemea da: Amesak gauzatu eta barriro be Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Gaurtik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukerea izango dabe. Aurten 50 artisauk parte hartuko dabe.
Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' berrargitaratu dabe, idatzi eta 50 urtera
2014-12-04 14:48 KultureaHarri eta Herri liburua 1964an argitaratu zan lehenengoz eta Euskaltzaindiaren eta Gabriel Aresti Kultur Alkartearen arteko hitzarmenari esker, beste edizino bat atara dabe orain. Liburuki bitan banatuta dator edizino barria: Lehenengoan, Harri eta Herri, Arestik idatzi eban moduan, topauko dogu. Bigarrenean, idazle eta euskaltzain ugarik Arestiri buruz idatzitako artikuluak batu ditue.
Bilboko Berreginen Museoak 'Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora' aldi baterako erakusketea inaugurauko dau
2014-12-04 10:09 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren menpe dagoan Artelan Berreginen Museoak Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora erakusketea izango dau ikusgai eguen honetatik, abenduaren 4tik, 2015eko maiatzaren 24a arte. Bertan, iraganean gizakien eta animalien arteko hartu-emonak zelakoak izaten ziran ikusi ahal izango da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...