Zirku garaikideko ikuskizunen ikerketa eta sorkuntzarako arte egoitza eta laguntzen deialdia zabaldu da
2016-09-08 12:07 KultureaHile honen hasieran zabaldu da zirku proiektu garaikideen garapenerako laguntza deialdia, zirkuko arteen aldeko mugaz gaindiko De Mar a Mar – Pirineos de Circo lankidetza ekimenaren barruan.
Hile honen hasieran zabaldu da zirku proiektu garaikideen garapenerako laguntza deialdia, zirkuko arteen aldeko mugaz gaindiko De Mar a Mar – Pirineos de Circo lankidetza ekimenaren barruan. Bilboko Udala, oraintsu Europar Batasunaren 1,3 miloe eurotik gorako diru-laguntzinoa jaso dauen eta 14 bazkidek osotzen daben ekimen horren parte da. Diru-laguntzino hori artista profesionalen prestakuntzarako eta zirku garaikide ikuskizunen erakusketarako bideratuko da.
Bazkideen artean zenbait eskola dagoz, Escola de Circ Rogelio Rivel edo Le Lido, Frantziako Tolosako Jean Jaurés lako unibersidadeak, entsegu eta sorkuntza lekuak eta lantegiak, La Grainerie, Central del Circ edo Hameka, eta baita zabalkunderako guneak eta eremu publikoko erakundeak be, urtero Bilboko Kalealdia kaleko arteen nazinoarteko jaialdia eta Zirkualde zirku jaialdia antolatzen dauen Bilboko Udala, besteak beste.
Zehatzago esanez, lehenengo deialdi hori, artistek eta konpainiek Pirinioetako bi aldeetako mobikortasuna hobetzeko dituen baldintzak hobetzeko bideratutako sorkuntzeari laguntzeko funtsaren barruan sartzen da, sorkuntza prozesuan zein ondorengo erakusketa fasean.
Sorkuntzeari laguntzeko funts horren bitartez, De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimeneko bazkideek konpainiei euren sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukerea eskaini gura deutsee, hainbat erakusketa saregaz harremanetan jarteko; zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea sorkuntzearen fase anitzetan eta zirku konpainien ekintza eremua zabaltzea, euren lanaren neurriak mugaz gaindiko dimensinoa jaso daian; eta, amaitzeko, hainbat formatutan aurkezteko eta nazioartera heltzeko aukera emango duten ikuskizunak sortzen laguntzea.
De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimenak hiru egoitza modalidade ezarri ditu bilaketa proiektuei (ez dagoz zehatz mehatz ikuskizun baten produkzinora zuzenduta, ikerketara baino), sortzen dagozan artisten edo kolektiboen proiektuei eta dagoeneko finkatuta dagozan artisten edo kolektiboen proiektuei laguntzeko. Laguntza hori, sorkuntzarako espazioak lagata, proiektuaren beharretara egokitutako laguntasuna (artistikoa, teknikoa edo/eta kudeaketakoa) eskainiz eta 2.000 eta 10.000 euro artekoa izango dan finantza laguntzinoaren bitartez bideratuko da.
Modalidade bakotxerako hautagaitzetarako formularioa online dago erabilgarri, De Mar A Mar webgunean eta www.bilbokokalealdia.eus webgunean. Proiektuak onartzeko azken eguna urriaren 5a izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!