Antonio Sistiaga eta Mabi Revuelta artistek, eta La Taller proiektu kulturalak jasoko ditue 2016ko Gure Artea Sariak
2016-09-08 15:22 KultureaSari-banaketa ekitaldia datorren urriaren 5ean izango da, Gasteizko Artium Museoan.
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Elena Aitzkoa, Gure Artea sarien 2016ko edizinoko epaimahaikideak lehiaketearen aurtengo irabazleen izenak ezagutarazo ditue gaur goizean, Bilbon. Irabazleak, honako honeek dira: Jose Antonio Sistiaga donostiarrak ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean jasoko dau 2016ko Gure Artea saria; Mabi Revuelta bilbotarrak sorkuntza-lana autortzeko modalidadean; eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana autortzen dauen modalidadean proiektu kultural eta espazio batek jasoko dau aurten saria: Maite Martinez de Arenazak zuzentzen dauen La Taller ekimenak.
Gure Artea sariek 18.000 euroko diru-kopurua dakarre modalidade bakotxeko. Sarion bidez, irabazleei egin daben lana autortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi jake. Sortzaileak saritzen dira (bai euren ibilbide profesionalagaitik, bai azken urteotan egin daben sormen jarduerakaitik) baina baita beste eragile edo erakunde batzuk be, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin daben jarduereagaitik.
2016ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Peio Aguirre Azkarate arte kritikaria izan da. Honegaz batera, epaimahaiko kide izan dira: Abigail Lazkoz Saez, artistea; Elena Aitzkoa Reinosa, artistea eta igazko irabazlea; Koldo Almandoz de la Cruz, zinemagilea eta kazetaria; eta Lucia Agirre Lopez, Guggenheim Bilbao Museoko curator-a.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!