Gizonezkoen Euskadiko sokatira taldea, munduko txapeldun
2016-09-12 08:59 KultureaBasque Country-k Munduko Txapelketea irabazi dau lehen aldiz Suediako Malmö urian, 2014an autorpen ofiziala jaso ondoren.
Euskadi Basque Country-k, 2014an nazinoen sokatirea Mundialetan eskubide osoko selekzino lez parte hartzeko autorpena jaso ondoren, urrezko dominea eskuratu dau Suediako Malmö urian jokatutako Mundialetan. Gizonezkoen 580 Kiloko kategorian irabazi dau urrea; 640 kiloko kategorian, barriz, zilarrezko dominea irabazi dabe gizonezkoek.
Lehenengo aldiz, ikurrina eta Euskadiko ereserkia protagonista izan dira Munduko Txapelketa bateko domina banaketa ekitaldian. Eusko Jaurlaritzeak poza eta harrotasuna erakutsi nahi ditu jazoera honen aurrean, eta Euskadiko selekzinoaren lorpena gogoz txalotu nahi dau.
Horrezaz gan, emakumezkoen Euskadiko selekzinoak be, 500 Kiloko kategorian, zilarrezko dominea irabazi dau.
Euskadiko selekzinoak eskubide osoko selekzino legez lehenengo aldiz AEBetan 2014an parte hartu eta brontzezko domina bi irabazi ondoren, Basque Country-k bere hurrengo helburua lortu dau orain: beste selekzio guztien parean lehiatzea, beste nazino batzuekaz buruz-buru maila berean eta baldintza bardinetan parte hartzea, eta kirolean dan autorpenik gorena lortzea.
Lorturiko Munduko Txapelketa hau izan bedi euskal selekzino guztien ofizialtasunaren bila are eta pasino eta indar handiagoz jarraitzeko arrazoi, kirol modalidade guztietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!