Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketeak aurreko txapeldunak omenduko ditu 50. urteurrenean
2016-09-09 10:36 KultureaTolosako (Frantzia) unibersidadeak animalien jokabidearen modelizazino matemaikoa aztertzeko irudiak grabauko ditu.
Irailaren 17an, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea egingo da Axpen (Atxondo), Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, igazko txapeldunagaz batera, herrialde bakotxeko bi onenak sailkatu dira.
Egun berezia izango da: aurreko edizinoetako txapeldunek parte hartuko dabe ekitaldian, Gerediaga Alkarteak emongo deutsen oroigarri-oparia jasoten.
Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gaztai produktoreen azokea egongo da, ardi arraza desbardinak ezagutzeko erakusketa txikia atonduko da eta gaztetxuenei begira, txapa tailerra eta txirristan ibilteko Latxine ardi erraldoia ipiniko dabe Axpeko plazan. Txapelketarako sarrerea 4 euroan salduko da eta ostean gaztaia eta ardaoa doban probetako aukerea izango dabe bisitariek.
Ardi Jaia
Txapelketaz aparte, baina, hiru egunetako egitaraua eratu da. Irailaren 16an eta 18an, Baserri Eguna eta Trashumantzia antolatu ditu Abadiñoko Udalak Alluitz Naturagaz batera. Irailaren 16an, barikuan, Matiena auzoan herriko produktoreen azokea egongo da eta horregaz batera, ume eta nagusientzat tailerrak. Domekan, barriz, irailaren 18an, Atxartetik Urkiolara trashumantzia ibilbidea egingo dabe, nahi dauenak parte hartzeko aukereagaz. Eta Urkiolan, familia guztiak parte hartzeko tailerrak izango dira.
Unibersidadeko ikerketea
Edizino honetan ohikoa ez dan jazoerea izango da, izan be, Tolosako (Frantzia) Paul Sabatier unibersidadeko Animalien Ezagutzarako Ikerketa Zentruko (CRCA) ikertzaile talde batek 50. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketea aprobetxauko dau parte hartzen daben ardien eta txakurren jokabidea grabau eta Animalien jokabidearen modelizazino matematikoa ikerketan sakontzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!