Mikeldi Perez artista getxoztarrak 'Andamiaje' erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan
2014-05-20 18:18 KultureaBizkaiko Diputazinoaren Barriek 2014 programeak proposamen barria dakar, Mikeldi Perezen Andamiaje. Irudi piktorikoaren eta bere euskarriaren arteko hartu-emonak ikertzen ditu asrtista bizkaitarrak. Garagarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan.
Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikaren 'Ezinbestean' poesia liburua argitaratu dabe
2014-05-20 17:57 KultureaLehiaketearen seigarren edizinoan, euskerazko zazpi obra aurkeztu ziran, ordura arte izandako partaidetza markea hobetuz. Euskerazko nahiz gaztelaniazko modalidadeetan 6.000 euroko sari bana emoten dauen lehiaketeak helburu bikotxa dauka: literatur sorkuntzea sustatzea eta Bilboko bizilagunei Blas de Oteroren figurea ezagutarazotea.
'Rocheltarrak. Arteari lotutako bilbotar familia' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2014-05-16 15:01 KultureaGitxienez bederatzi pintore izan ziran Rocheltarrenean, eta danak euken arteagaz lotura estua. Ganera, sasoiko margolari askoren lagun izan ziran, esaterako, Anselmo Guinea eta Adolfo Guiardenak. Bilbok Arte Eder Museoak 71 piezako erakusketea prestau da, marrazki, akuarela eta olioak, eta orduko argazki eta dokumentuak bere bai. Irailaren 1era arte egongo da zabalik.
Claude Iruretagoyena koreografo ospetsuak jauzien eta mutildantzearen sekretuak argituko ditu astegoienean Areatzan
2014-05-16 14:19 KultureaAiko taldeak jantzan jarriko dau barriro be Areatza herria astegoien honetan, maiatzak 17 eta 18. Euskal jantzak zabaltzen dabilen musikari eta jantza-maisuen kolektibo honek Jantza Astegoiena antolatu dau barriro.
Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 erakusketea aurkeztu dau
2014-05-15 15:21 KultureaEdizino honetan, 35 urtetik beherako 104 artistek parte hartu dabe. Epaimahai kalifikatzaileak 14 obra aukeratu ditu, eta hiru sari berezi emon deutsez hiru sortze-lanei, euren balio artistikoak merezidu dauela uste izan dabelako. Aurtengo irabazleen artean, Maria Azconak (8848 metros) lehenengo saria eroan dau, Kristina Losak (Concrete) bigarrena eta Oihana Torrek (49 Kubo) hirugarrena.
Leioako Umore Azokeak 40.000tik gora ikusle batuko ditu datozen egunotan
2014-05-15 12:59 KultureaMaiatzaren 15tik 18ra, Umore Azokan 120 emonalditik gora ikusteko aukerea egongo da; 43 konpainiek 45 ikuskizun aurkeztuko ditue eta horreetatik 6 nazinoartekoak izango dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak; 24 estadukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela-Leoi, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Murtziakoak, eta 13 euskal konpainia.
Milaka jantzari eta zale batuko dira domekan Elorrion, 34. Bizkaiko Jantzari Egunean
2014-05-14 15:24 KultureaDomekan, maiatzak 18, Elorrio jantzearen uriburu bihurtuko da, Ana Otadui alkatearen esanetan, izan be 3.500 jantzari batuko dira eta Bizkaiko Jantzari Egunean. Egun osoko egitaraua atondu dabe, goizean jantza erakustaldiak eta arrastian erromeria erraldoia. Eguraldia lagun izango dabe, ganera.
'Egoera eraldatuak', Bizkaiko Batzar Nagusien eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultadearen erakusketa barria Bilbon ikusgai
2014-05-14 15:08 KultureaEgoera eraldatuak proiektua aurrez aurre ipinitako bi begiradaren arteko topaketa konplize lez azaltzen da. Bertan, bi artistek huts berezi baten inguruko alderdi garrantzitsuak topau nahi ditue, eta han lotura paradoxiko bat ezarri nahi dabe, absentzia eta presentzia alkarrizketa piktorikoaren ardatz nagusiak izanik.
Makinatxu bat ekitaldi antolatuko ditue Bizkaiko museoek astegoienean
2014-05-13 15:51 KultureaICOMmuseoen nazinoarteko erakundeak Museoak: Bildumek konexinoak sortzen ditue leloa proponidu dau aurtengo Museoan Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko Foru Aldundiak, ospakizunagaz bat eginez, hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 17an eta 18an.
Hamazortzi estreinaldi eskainiko ditu Leioako XV. Umore Azokeak
2014-05-07 15:18 KultureaMaiatzaren 15etik 18ra bitartean, Leioa eszenatoki erraldoi bihurtuko da, herriko kale, plaza eta bazterrak bertoko eta kanpoko kaleko artisten beharrik barrienakaz beteko dira eta. Danetara, 43 konpainia izango dira Umore Azokan, eta ehun saiotik gora egingo ditue.
Sarean dago irakurgai 'Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan' liburua
2014-05-06 17:59 KultureaAiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta webgunean konsultagai dago daboduko. Iker bildumearen 28. zenbakia da.
Hamahiru konpainia batuko dira Arrigorriagako XIX. Clown eta Pailazo Jaialdian
2014-05-06 15:55 KultureaMaiatzaren 9tik 11ra bitartean clown eta zirkuko diziplinak ezagutzeko aukera parebakoa izango da Arrigorriagan, XIX. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen jaialdian. Emonaldiez aparte, zirku tailerra eta Gorakada taldeari buruzko erakusketea antolatu ditue.
UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek artelan bat sortu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museorako
2014-05-06 15:45 KultureaAurkeztutako hogei proiektuen artean, Mar de Diosen eta Miguel Puertasen All Iron formatu handiko artelana izan da aukeratua, eta urrira bitartean izango da ikusgai Museoko kaietan. Gainera, irabazleaz gan, akzesit bi be emon jakez Sandra Villarren eta Rubén Pinoren proposamenei.
Literaturia jaialdia Zarautzen egingo dabe aurten, maiatzaren 28tik bagilaren 1era
2014-04-30 18:45 KultureaLarrabetzun bost urte egin ostean Literaturia Zarautzen antolatuko dabe aurten. Aldatzeko errazoi nagusia estrategikoa dala adierazo dabe antolatzaileek aurkezpenean, Literaturia gehiago hazi eta zabaltzea. Aurkezpenak, barriketaldiak, antzerki emonaldiak eta beste hainbat ekitaldi egingo ditue maiatzaren 28tik bagilaren 1era bitartean.
Irakurketa errazeko lehenengo lau euskerazko liburuak aurkeztu ditue
2014-04-30 15:35 KultureaGaumin argitaletxeak eta BBK-Alhondiga mediatekeak bat egin dabe Euskadi-Irakurketa Erraza alkarteagaz ekimen barria martxan ipinteko. Testuak ulertzeko zailtasunak daukiezenei, euskeraz ikasten dabilzanei eta alfabetau bakoei literatureagaz disfrutetako aukerea emon nahi deutsie lau liburuko bildumeagaz.
Ana Jakak 'Ez zen diruagatik' nobelea argiratu dau
2014-04-30 12:21 KultureaOlga berrogei urtetik gorako emakume kontraesanez betea dau protagonista Ana Jaja andoaindarrak idatzitako Ez zen diruagatik izan (Elkar) lehenengo nobeleak. Personaien hartu-emonetan, euren psikologian eta sentimenduetan oinarritutako eleberria da.
Mikel Etxaburu ondarroarrak 'Hodeiak zapatetan' olerki liburua aurkeztu dau
2014-04-29 12:53 KultureaBigarren poesia lana argitaratu dau Mikel Etxaburuk, Hodeiak zapatetan (Susa). Maitasuna, gabeziak, konpromisoa eta kartzela ditu berbagai lan barrian. Apirilaren 30ean, Eskoriatzan aurkeztuko dau, errezitaldi batean.
Jantzea lanbidea dala gogoratuko dabe gaur, Jantzearen Nazinoarteko Egunean
2014-04-29 11:16 KultureaADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Alondigeagaz lankidetzan, egitarau berezia atondu dau gaur, apirilak 29, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Arrastiko seiretan, Mourad Merzouki jantzari eta koreografo frantsesak egun honetarako idatzitako testua irakurriko dabe Alondigan bertan.
Naia del Castillok urpeko emakumeen irudietan oinarritutako argazki eta eskulturak batu ditu 'Fluxuak' erakusketan
2014-04-25 15:40 KultureaNaia del Castillo artista bilbotarra dogu Bilbao Artek aurten antolatu dauen produkzino propioko bigarren erakusketako protagonista. Fluxuak izenburupean, emakumearen inguruko lan eskultoriko eta fotografikoak batu ditu, 2013an Bilbao Arteko egonaldian egindako lanaren emoitza moduan, aurten lehenengo aldiz aurkeztuko dituan beste lan batzuekaz batera.
'Gorakada 25 urte' erakusketea ikusgai Arrigorriagako XIX. Clown Jaialdian
2014-04-24 18:15 KultureaMaiatzaren 9, 10 eta 11an izango dan Arrigorriagako Nazinoarteko XIX. Clown eta Pailazoen Jaialdiaren egitarauari aurrea hartuko deutso, datorren apirilaren 28tik hasita jaialdia amaitu bitartean, Gorakada antzerki taldearen istorioa laburbatzen dauen erakusketeak: Gorakada 25 urte (1987-2012).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...