Euskal ipuingintzea berbagai Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietan
2015-10-29 13:22 KultureaIdatzitik ahozkora: Euskal ipuingintzea egungo liburuetan izenburupean egingo dira aurtengo Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak, zemendiko bi eguaztenetan, hilaren 18an eta 25ean, hain zuzen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintzea egungo liburuetan izenburupean egingo dira aurtengo Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak, zemendiko bi eguaztenetan, hilaren 18an eta 25ean, hain zuzen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Bigarren edizino hau be, Mintzola Fundazinoaren Elkargunearen barruan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan antolatu da: aurten, umeentzako euskerazko ipuingintzearen argitalpenak aztertu eta ahozko kontaketarako baliabide lez eskaintzen diran aukerak plazaratu nahi dira. Egun argitaratuta dagozan umeentzako liburuetan euskal tradizinozko ipuinek eta ipuin unibersalek daben egoerea aztertu nahi da, batez be, ahoz kontetako eskaintzen dituen baliabideei erreparauta.
Itziar Rekalde, Pello Añorga eta Bego Alabazan ipuin kontalariek, Xabier Etxaniz, Manu Lopez eta Patxi Zubizarreta idazle eta haur literaturan adituek, eta Aines Dufau Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuko zuzendariak hartuko dabe parte. Berbaldien ostean, mahai-inguruakaz biribilduko dira bi eguaztenetako saioak.
Jardunaldiotan landuko diran gaiak eta gogoetak udal liburutegietako nahiz eskola liburutegietako arduradunentzat interesgarria izateaz gan, ipuin-kontalari edo ipuingileentzat, eta arlo honetan dabilzan editore eta itzultzaileentzat be baliogarriak izatea nahi da.
Xenpelar Dokumentazino Jardunaldiak dokumentazino alorraren inguruko eta, gehienbat, Euskal Herriko dokumentazino gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazoteko helburuagaz sortu ziran igaz. Euskal antzerkigintzearen dokumentazino beharren inguruan egin ziran lehen jardunaldiak, Koldo Mitxelena Kulturunean eta Subijana Etxean egindako saioakaz.
2015ko Xenpelar Dokumentazino Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Fundazinoa, Tolosako Udal Liburutegia, eta Koldo Mitxelena Liburutegia dira. Alkarte horreen laguntzinoa izan dabe jardunaldiek: Galtzagorri Alkartea; Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazino Zentroetako Profesionalen Euskal Alkartea (ALDEE); eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen alkartea (EIZIE).
Egitaraua:
- Idatzitik ahozkora: Euskal tradiziozko ipuinak liburuetan. Zemendiaren 18an, Koldo Mitxelena Kulturunean, 10:00etatik 13:30era.
Kontetako moduko ipuinak al dira? Ipuina bera eta euskal tradizinozko ipuingintzea zer dan kokatu ondoren, gaur egun umeentzako argitaratuta dagozan euskal tradizinozko ipuin-liburuen egoerea aztertuko da ikuspuntu desbardinetatik, baina batez be ahoz kontetako baliabideei erreparauta.
10:00etan, Zer da ipuin bat? Tradizinozko euskal ipuingintzearen garrantzia gaur egun. Hizlaria: Itziar Rekalde Luzarraga. Ipuin kontalaria eta euskal tradizinozko ipuingintzan aritua.
10:30ean, Kontetako moduko euskal tradizinozko ipuin ezezagun horreek… liburutegietarako oinarrizko funtsa. hizlaria: Xabier Etxaniz Erle, EHUko irakaslea, idazlea eta euskal haur eta gazte literaturan aditua.
Atsedenaldia
11:30ean, Idatzitik ahozkora: Euskal tradizinozko ipuinen kontaketarako baliabideak (berbaldi- kontaketea). Pello Añorga Lopez, ipuin kontalaria eta idazlea.
12:30ean, mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Itziar Rekalde, Xabier Etxaniz eta Pello Añorga.
- Idatzitik ahozkora: Itzulitako ipuin unibersalak liburuetan. Zemendiaren 25ean, Koldo Mitxelena Kulturunean, 10:00etatik 13:30era.
Kontetako moduko euskerazko bersinoak al doguz? Gaur egun argitaratuta dagozan umeentzako liburuen artean ipuin unibersalek daben egoerea aztertuko da ikuspuntu desbardinetatik, baina batez be ahoz kontatzeko baliabideei erreparauta.
10:00etan, Haratagokoak gureratuz: Ipuin unibersalen itzulpenaren egoeraz. Hizlaria: Manu Lopez Gaseni, EHUko irakaslea, haur eta gazte literaturan aditua, idazlea eta itzultzailea.
10:30ean, Ahozko baliabideak ipuin unibersalak itzultzean: esperientzia bat. Hizlaria: Patxi Zubizarreta Dorronsoro, idazlea, itzultzailea eta haur literaturan aditua.
10:45ean, Kontetako moduko ipuinak: itzulitako ipuinak argitaratzeari buruzko esperientziaz. Aines Dufau Lakaberatz, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuko zuzendaria.
Atsedenaldia
11:30ean, Idatzitik ahozkora: Euskeraz argitaratutako ipuin klasikoen kontaketarako baliabideak (berbaldi-irakurketea). Bego Alabazan, ipuin kontalaria.
12:30ean, mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Manu Lopez, Patxi Zubizarreta, Aines Dufau eta Bego Alabazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!