Zabaldu dabe Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-01-29 11:46   Kulturea

Martiaren amaiera arte zabalik dago Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea. Apirilaren hasieran argitaratuko ditue onartuen eta baztertuen zerrendak.

'Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia elektrikoa' erakusketearen aurkezpena Zeanurin

Bizkaie! 2015-01-28 13:50   Kulturea

Urteurrena atxakitzat hartuz, garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emoteko asmoz, Zertu Kultur Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu dau. Inaugurazino ekitaldia, urtarrilaren 30an, barikuan, arrastiko 19:30ean izango da Zeanurin

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Samina', 'Siddharta', 'Tristezia, zer berri' eta 'Soldaduaren itzulera', Literatura Unibertsala bilduman

Bizkaie! 2015-01-28 13:15   Kulturea

Marguerite Durasen Samina, Herman Hesseren Siddharta, Françoise Saganen Tristezia, zer berri eta Rebeca Westen Soldaduaren itzulera liburuak kaleratu barri dira Literatura Unibertsala bilduman. Eusko Jaurlaritzeak eta EIZIE alkarteak bultzatutako egitasmoa da, eta Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ume Literaturako Mikel Zarate VI. Saria martxan dago

Bizkaie! 2015-01-28 10:12   Kulturea

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, ume literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Beharrak bialduteko azkenengo eguna apirilaren 30a izango da.

III. Antzerki Arina Jardunaldiak aurkeztu ditue Bilboko P6 aretoan

Bizkaie! 2015-01-27 14:41   Kulturea

Martiaren 20tik apirilaren 19ra bitartean egingo ditue III. Antzerki Arina Jardunaldiak-Alex Angulo Saria, Bilbon. Izena emoteko epea zezeilaren 13an amaituko da. Bilboko Udaleko Kultura sailak, Café Bilbao-Tartean Teatroak eta Pabilioi 6 aretoko Antzerki Laborategiak antolatu ditue topaketak. 

Joxe Miel Barandiaranen ganeko berbaldi-zikloa hasiko da hilaren 29an, Bilbon

Bizkaie! 2015-01-27 11:52   Kulturea

Joxe Miel Barandiaran jaio zala 125 urte bete ziran abenduaren 31n. Urteurren horren harira,  Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazinoak  berbaldi-zikloa atondu dabe Bilboko Ondare aretoan. Barandiaranek egindako beharrak eta gaur egungo ikerketetan daukien eragina aztertuko ditue. Lehenengo berbaldia Agiri arkeologia alkarteko Juan Carlos Lopezek emongo dau, hilaren 29an, Santimamiñe proiektuaren ganean.

'Larrinagako kartzela. Oroimena preso' erakusketea aurkeztu dabe Ondare aretoan

Bizkaie! 2015-01-27 10:46   Kulturea

Bilboko Ondare aretoan dago ikusgai Larrinagako kartzelearen ia ehun urteko historia batzen dauen Larrinagako kartzela. Oroimena preso erakusketea. Material ugari batu dabe, tartean, presoen erretratu eta objektuak, agiriak, kartzelearen eregite-planoak, atxiloketen erregistro-liburuak, fusilau orduko presoek etxekoei bialdutako gutunak, eta ziega baten eta garrote edo urkabe baten irudikatzeak. Aranzadi zientzia alkarteko Jimi Jimenez arkeologoa da komisarioa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aiko Taldeak Jotalariak zikloa antolatu dau Asturias, Galizia eta Salamancako jantza-maisuen eskutik

Bizkaie! 2015-01-26 17:45   Kulturea

Urtarrilaren 24an, zezeilaren 7an eta martiaren 7an, Bilbon egingo diran hiru jota-ikastarok osotutako ziklo honi esker, parte-hartzaileek Asturias, Galizia eta Salamancatik etorritako jantza-maisuez gozau eta jantzan ikasteko aukerea izango dabe. Hitzordua Bilboko Bizkaia Aretoan (UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan-Bilbon) izango da. Ekimen hau Euskal Herriko Unibersidadearen lankidetzaz mamitu da.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleek alkartruke artistikoa egingo dabe Kanadagaz

Bizkaie! 2015-01-22 13:03   Kulturea

Aizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.

Etxepare Institutua EUNIC sarean onartu dabe

Bizkaie! 2015-01-21 10:31   Kulturea

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide alkartua izango da aurrerantzean. Erakundeak atzo hartu eban ebatzia, Letoniako Bruselako enbajadan egindako batzarrean. Waloniar eta flandriar institutuez gan, Europako estadu bat ordezkatzen ez dauen lehenengo kultura institutua bihurtu da holan Etxepare. Sare berean dagoz, besteak beste, British Council, Goethe Institut, Alliance Française eta Instituto Cervantes.

Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatu dabe Baztanen

Bizkaie! 2015-01-20 14:16   Kulturea

Hilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.

Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2015eko kultur agendea martxan dago

Bizkaie! 2015-01-19 11:42   Kulturea

Daborduko, martxan dago Bizkaiko Foru Liburutegiko kultur egitaraua, hilaren 12an hasi zan-eta Enplegurako gaitasun sortzaileak ikastaroa. Eta laster ekingo deutsie irakurle taldeek, literatur topaketak eta lehiaketek bere. Agenda osoa kusi gura izan ezkero, hemen.

Bost pintura erakusketa eta argazki erakusketa bat aurtengo Expodistrito egitarauan

Bizkaie! 2015-01-15 10:08   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urtarrilaren 15ean, eguenean, inaugurauko dau urteko lehen hiruhilekorako programea. Martiaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurreratzen diranek, sei pintura eta argazki erakusketaz gozat ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Rafael Chocolat artistearen omenezko arte erakusketea ipini dabe Bilboko Kalao galerian

Dabi Piedra Robledo 2015-01-14 14:04   Kulturea

Kuban esklabo jaio, Bilboko meatzatan beharrean ibili eta Pariseko eszenako lehenengo artista baltza izan zan Chocolat, XIX. mendearen amaieran. Haren ibilerak gogoan hartuta, omenaldia egin nahi izan deutsie Kalao arte galeriakoek eta Cheikhou Ba artista senegaldarrak egindako piezak ikusgai egongo dira apirilera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erika Ederen erakusketeak edegi dau barriek 2014 programea

Bizkaie! 2015-01-13 17:05   Kulturea

Zezeilaren 15era arte egongo da zabalik Bilboko Rekalde aretoan Erika Ede artista bilbotarrak aurkeztu barri dauen Euri-azala erakusketea. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Arte Sorkuntzako Beken barriek programearen emoitzea da egitasmoa. Ederen erretratuek  Jose Ignacio Anguisolaren testuak ditue lagun.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Cristina Iglesiasen pieza bat, 2015eko lehenengo 'Obra Konbidaua'

Bizkaie! 2015-01-13 13:35   Kulturea

Artista donostiarrak 1990ean egindako izenburu bako eskulturea aurkeztu dabe gaur Bilboko Arte Eder Museoan, Obra Konbidau izeneko programearen barruan. Zezeilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Badatoz 2015eko maskaradak

Bizkaie! 2015-01-13 10:22   Kulturea

Domekan, hilaren 18an, abiatuko da aurtengo maskarada sasoia, Idauze-Mendin. Danetara, hamabi saio egingo ditue, lehenengoa eta azkenenengoa -apirilaren 19an- leku berean, bertako gazteak dira-eta antolatzaileak. Martiko hiru jelkaldi zapatuz egingo ditue.

Joseba Sarrionandiaren 'Izuen gordelekuetan barrena' poesia liburua berrargitaratu dau Pamielak

Bizkaie! 2015-01-12 14:27   Kulturea

Egileak berak zuzendu dau orain hogeita hamalau urte argitaratutako Izuen gordelekuetan barrena (Pamiela) liburuaren berarragitalpena, eta berbaurre barria idatzi deutso, ganera. 1981ean plazaratu zan liburua, eta kartzelan zala idatzi eban berbaurrea Joseba Sarrionandiak.

Daniel Garcíaren 'Demokratiza dezagun demokrazia' lana ikusgai dago Deustuko zubian

Bizkaie! 2015-01-12 13:42   Kulturea

Urtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fermin Etxegoienek 'Eutsiko diogu?' alkarrizketa-liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2015-01-09 11:19   Kulturea

Galdera bakarra egin deutsie Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak hamabi alkarrizketatuei, liburuaren izenburukoa, hain zuzen be: Eutsiko diogu?. Sorkuntzearen hainbat arlotan dabilz protagonistak, eta danak daukie euskerea ardatz. Erein etxeak Lekuko izeneko bilduman argitaratu dau.