Durangoko Azokea 'gorabeheratsua' izan da aurten, antolatzaileen esanetan
2016-12-06 12:59 KultureaEgun baten faltan, balorazino goiztiarra egin dau Gerediaga alkarteak. Kulturea bizitzeko gune legez, hazten dabil Azokea. Bisitariei eta salmentei jagokenez, baina, gorabeheratsua izaten dabil.
Sekula baino lehenago, abenduaren 2tik 6ra, heldu da aurten Durangoko Azokea. Beharbada horregaitik, eta asteburua eta lanegunak tartekatu diralako, gorabehera handiak igarri ditue antolatzaileek, bisitarien eta salmenten kopuruetan. Nerea Mujika Gerediagako lehendakariak azaldu dauenez, aurreko urteko kopuruaren bueltan amaitzea espero dogu, baina orain arte igaz baino bajuagoa da kopurua.
Editoreen alkartetik adierazo dabe, azokea gorabeheratsua izan dala eta batez be asteburuan saldu dabela asko. Orain arte, igaz baino gitxiago saldu dabe, baina ez dabe espero aurreko urteetakoa baino emoitza txarragoa. Musikearen industriakoek, ostera, balorazino positiboa egin dabe, eta salmentei eutsi deutsie.
Halandabe, pozik dagoz azokea horren goiz hasi izanaz. Izan be, horri esker, ezustean, ikasleentzako egun bat izan beharrean, bi izan ditu aurtengo edizinoak. Barikuan ikasle uholdea egon zala dino Mujikak, baina astelehenean be bai. Aurten lehenengoz antolatutako helduentzako tailerrei jagokenez, hor be gorabeherak igarri ditue: Tailer batzuetan erantzun ona izan dogu, beste batzuetan ez horrenbeste. Datorren urtean tailerrak barriro antolatzeko asmoa daukie, hobekuntzakaz.
Guneei jagokenez, pozik agertu dira antolatzaileak. Saguganbarako arduradun Itsaso Gangoitiak azaldu dauenez. Sormena erdigunean ipinteko ahalegina egin dabe, umeak behean egotetik eszenatokira igotera pasetea bilatu dabe. Gangoitiak dino, aurtengo esperientzia positiboa izan dala alde horretatik, helburua lortu dabela. Ahotsenean, ostera, 123 proposamen aurkeztu dira eta jenteak gogoz erantzun dauela dino Gangoitiak. Kabi@ gunean be aurrerabidea nabaritu dabe: Euskerazko eduki digitalen topaleku esanguratsua da.
Azokea bizitzeko da, adierazo dau Nerea Mujikak, bisitariak ikusle huts izatetik parte-hartzaile izatera pasetea nahi dogu. Datorren urtean bide horretan sakondu nahi dabe, bisitaria jagoten segidu nahi dogu, eta industriari bultzadea emoten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!