'Cafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Sarien 12. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2014-10-22 11:47   Kulturea

Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki muetarako lanen lehiaketea antolatu dau Bilboko Cafe Bar Bilbaok. Euskerazko eta gaztelaniazko beharrak bialdu daitekez, eta gehienez be 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dabe. Gidoiak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 31 da.

'Txotxongiloak igandero' zikloaren bosgarren edizinoa prest dago Bilboko Campos Antzokian

Bizkaie! 2014-10-21 15:35   Kulturea

Zemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.

Kanadako belardien kulturea Bilbora dator Creative Saskatchewan plataformearen eskutik

Bizkaie! 2014-10-20 15:14   Kulturea

Creative Saskatchewan enpresa aurrendaria da industria kulturalen garapenaren inguruan, izen bereko eskualdean, Kanadan. Iparramerikako komunidade honen mobimentu kulturala ezagutzera emotearren antolatutako ekitaldiak urriaren 29a eta zemendiaren 2a bitartean izango dira.

Urriaren 25ean, Zarautzen, hasiko da Literatura Eskolearen ikasturte barria

Bizkaie! 2014-10-20 15:00   Kulturea

Alfabeto barri bat eskatu eban Amaia Lasak 1971n, eta alfabeto barri bat irakurri gura dabe 2014an Literatura Eskolako kideek. Gero eta beharrezkoagoa deritxogu irakurteko alfabeto barri bat ikasteari, gero eta preminazkoagoa alfabeto barri bat idazteari, dinoe.  Larraitz Ariznabarretak abiatuko dau egitaraua, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia izenburuko berbaldia emongo dau zapatuan, 10:00etatik aurrera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

Ixiar Rozasek ahotsaren inguruko 'Beltzuria' lana argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-17 15:38   Kulturea

Poesia, saiakerea eta dokumentala ditu osogai Ixiar Rozasek Pamiela etxeagaz kaleratu barri dauen Beltzuria liburuak. Ahotsaren espazio politikoa eta estetikoari buruzko hausnarketea egin dau egile gipuzkoarrak.

Lander Iglesiasek zuzentzen dauen 'Cuarteto del Alba' lanak zabalduko dau BAD 2014 urriaren 22an

Bizkaie! 2014-10-17 15:19   Kulturea

Barrikuntzea da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizino barri hau inauguretako aukeratu dan eszenatokia Arriaga antzokia izango dala. Bertan Cuarteto del Alba lana ikusi ahal izango da, urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Ladron Aranak 'Harrian mezua' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-16 15:38   Kulturea

Negu gorrian, edurte handi baten ostean, mendi puntan gizon baten gorpua topau dabe, biluzik, eta saiek erdi janda. Lau urteko neskato bat be desagertu da, eta poliziak susmoa dauka jazoera biak ez ete dagozan lotuta. Leire Asiain Foruzaingoko inspektoreak dauka kasuaren ardurea. Horixe da Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua (Elkar) nobela barriaren abiapuntua.

Gustavo de Maezturen 'Euskal lurra, Lirikea eta Erlijinoa' lana Bilboko Arte Eder Museora ekarri dabe

Bizkaie! 2014-10-16 14:30   Kulturea

Eusko Ikaskuntzaren hirugarren Kongresua zala-eta, egin eban Gustavo de Maeztuk Euskal lurra izeneko lana. 1922ko irailean, Gernikan, erakutsi zan lehenengoz. Euskal jardueren eta bizitzearen alegoria egin gura izan eban artista gasteiztarrak. Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da urtarrilaren 12ra arte, Obra Konbidaua programeari esker.

Artiumek 'Mirarien horma' ikasturteko hezkuntza proiektuaren abiapuntu erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2014-10-16 11:47   Kulturea

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak Mirarien horma aurkeztu barri dau, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza arloko programearen hasierea. Artium Bildumako hiru lan batu ditu Charo Garaigorta komisarioak erakusketan, Dora Garciaren Lucy, Vicente Amestoyren izenik bako Familia esaten jakon lana, eta Loretta Luxen Portrait of a Girl 2.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Marta Cardenasek egin dau 49. Durangoko Azokako kartela

Bizkaie! 2014-10-15 15:45   Kulturea

Artista donostiarrak eskuz pintautako lanak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea. San Agustin Kulturgunean egin dabe aurkezpena goizean, eta bertan izan dira Marta Cardenas artistea bera, Nerea Mujika Gerediagako burua eta Txelu Angoitia argazkilaria. Durangoko Azokea abenduaren 5etik 8ra egingo da.

Benoit Broisaten 'Le musée imaginaire' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-10-15 11:04   Kulturea

Zemendiaren 23ra arte, Alexandra Baures komisarioak zuzenduta, Benoit Broisat artistearen Le musée imaginaire erakusketa izango da ikusgai Rekalde aretoan. Mapamundistak 2014 edizinoaren barruan, eta Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzinoagaz aurkeztu da.

Alaine Agirre bermeotarrak helduentzako lehenengo nobelea kaleratu dau, 'Odol mamituak'

Bizkaie! 2014-10-14 17:55   Kulturea

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabe idazleak berbaurrean dinoen lez. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatze neketsua, gordin kontauta, eta tartan umorea erabiliz, azaldu ditu Alaine Agirrek Odol mamituak (Elkar) nobelan. Barikuan, hilak 17, liburua eta bertan agiri diran gaiak berbagai izango ditue egileak berak eta Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen irakasleak Bilbon, Elkar aretoan, 18:30ean.

Leire Bilbao idazlea nazinoarteko itzulpengintzan mintegi baten parte hartzen dabil egunotan, Galizian

Bizkaie! 2014-10-14 10:57   Kulturea

Egunotan, urriaren 19a bitartean, Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra egiten dabilz San Simon ugartean, Vigo errekan. Leire Bilbao idazle ondarroarra mintegian parte hartzen dabil, beste 6 poesia egilegaz batera.

Shinichi Watanabe anime zuzendari japoniarrak Getxoko Manga Azokan parte hartuko dau

Bizkaie! 2014-10-14 10:44   Kulturea

Shinichi Watanabe anime zuzendari ezaguna egongo da zemendiaren 15ean eta 16an Areetako Geltokia plazan egingo dan Getxoko Manga Azokan. Zuzendari eta bikoizketa aktore japoniarra Excel Saga edo Puni Puni Poemi sailakaitik ezaguna da eta azokan izango diran zenbait jardueratan parte hartuko dau.

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' ingelesez argitaratuko da

Bizkaie! 2014-10-08 18:24   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria ingelesez argitaratuko da datorren urriaren 20an. Seren Books argitaletxeak kaleratuko dau liburua, eta Elizabeth Macklin New Yorkeko idazleak itzuli dau euskeratik ingelesera.

Dantzan Bilaka programeak bederatzi koreografia erakutsiko ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-08 14:34   Kulturea

Hiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'The American Literary West' Nazioarteko III. Biltzarra Gasteizen

Bizkaie! 2014-10-08 13:47   Kulturea

Gasteizeko Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Areto Nagusia izango da The American Literary West Nazinoarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditue Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Jerome Bel eta Pippo Delbono lako nazinoarteko artistak eta euskal konpainien parte-hartze handia aurten XVI. BAD Jaialdian

Bizkaie! 2014-10-08 11:13   Kulturea

Euskal sorkuntza barriak eta nazinoarteko konpainien presentzia adierazgarria izango dira ardatz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen BAD-en – Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikide Jaialdiaren edizino barrian. Gure uriko hamar bat eszenatoki hartuko ditu urriaren 22tik zemendiaren 2ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hiperrealismoaren mende erdiko historia 68 margolanetan, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-07 15:34   Kulturea

Hirurogeiko hamarkadatik gaur egunera bitartean sortutako lanen atzera begirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoak, Hiperrealismoa, 1967-2013. Erakusketea 34 egileren 68 lanek osotzen dabe, tartean, Jonh Baeder, Chuck Close, Richard Estes, Ben Johnson eta Raphaela Spenceren obrek. Urtarrilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Patxi Zubizarretak '50' disko-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-06 18:24   Kulturea

Nikolas idazlea, Joseba pianistea eta Rafael artistea Panticosaraino doaz errezitaldi bat emotera, Baso bat opari izenekoa. Patxi Zubizarretak idatzitako istorioak Mintxo Cemillanen marrazkiak ditu alboan, eta lagun ditu Joserra Senperanaren pianoa, Oihane Igerabideren harpea, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak. Txalapartak Amaiur bilduman argitaratu dau 50 nobeleak.