2014ko Euskadi Sarien deialdia egin dau Eusko Jaurlaritzeak
2014-04-16 14:40 KultureaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2014ko Euskadi Literatura Sarien deialdia egin dau. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea bagilaren 30ean amaituko da.
Iñigo Aranbarrik 'Apirila' bere laugarren nobelea plazaratu dau
2014-04-15 18:31 KultureaGaur egungo egoerea eta 1766ko Azkotiko matxinadea lotu ditu Iñigo Aranbarrik Apirila (Susa) nobelan. Idazle azkoitiarraren laugarren eleberria da hau.
Jon Anduezak eta Jon Eugik gazte literaturako liburu bana argitaratu dabe
2014-04-15 12:07 KultureaElkar argitaletxeak kaleratu barri ditu Jon Anduezak idatzitako San Ferminetan, Lesakan eta Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, biak Taupadak izeneko bilduman. Hamahiru urtetik gorako irakurleei zuzenduta dagoz.
IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra
2014-04-15 11:32 KultureaDatorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.
Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau
2014-04-14 17:56 KultureaZangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.
Karlos Linazasorok 'Alferrik ez balitz' aforismo liburua argitaratu dau
2014-04-14 15:03 KultureaMila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.
II. Topaklown Durangon, apirilaren 17tik 20ra
2014-04-14 14:38 KultureaApirilaren 17rik 20ra bitartean, Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia bertoko antzerki talde egoiliarrak bultzatuta, klowngintzea lantzeko bigarren topaldia egingo da. Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek
Miren Vives Almandoz donostiarra, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari barria
2014-04-14 11:03 KultureaCristobal Balenciaga Fundazinoaren patronatuak jakinarazo dauenez, Miren Vives Almandoz da Cristobal Balenciaga Museoaren zuzendari barria, eta Igor Uria Zubizarreta, bildumen zuzendaria. Horrezaz aparte, aldi baterako bilduma barria be aurkeztu dabe, Balendiagaren artea, Madrilgo Jantziaren Museoagaz alkarlanean antolatutakoa.
Pello Salaburuk 'Errateko nituenak. Cuzcoko kronika' liburua plazaratu dau
2014-04-11 10:28 KultureaLiburuan badira datu autobiografikoak, baina ez da autobiografia bat, inondik be; liburuan egiazko historioak kontau ditut, fikzionatuz, historioak ia-ia istorio bihurturik, baina ez da nobela bat; liburuan hausnarketak egiten ditut, han-hemenka, baina ez da saiakera liburua; bidaiak agiri dira, baina ez da bidaia liburua be. Puzzle bat da liburua.
Antoni Tapiesen 'L’Esperit català' lana ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-04-09 17:06 KultureaArtista katalanaren margolan enblematikoa bagilaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan, Nafarroako Unibersidadea Museoaren aldi baterako maileguari esker. Antoni Tapiesek 1971n egindako lanean, senyera katalanaren lau barra bertikal agiri dira, azpia esaldiz beteta, besteak beste, libertat, Catalunya viu eta Visca Catalunya.
Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau
2014-04-08 13:14 KultureaEstilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.
'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan
2014-04-08 11:01 KultureaEuropean Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.
Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau
2014-04-07 18:10 KultureaEsperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.
Burdinezko eskulturen erakusketa batek ateak zabaldu ditu Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-04-07 13:06 KultureaBusturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.
Zarautzen egingo da aurtengo Literaturia topaketea, maiatzaren 30etik bagilaren 1era arte
2014-04-02 11:49 KultureaBost urtean antolatu da Literaturia Larrabetzun, eta mugarria finkatu ostean, ekimena oraindino gehiago zabaltzea erabagi dabe sustatzaileek. Halanda ze, Literaturia maiatzaren 30etik bagilaren 1era egingo da, Zarautzen.
Christian Marclayren 'The Clock' pelikulea 24 orduz ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan
2014-03-28 10:22 KultureaGaur, martiak 28, gau osoan egongo da zabalik Bilboko Guggenheim museoan, Christian Marclayren The Clock bideoinstalazino osoa ikusi ahal izateko. Pelikuleak 24 ordu daukaz, eta osorik emongo dabe. Atrio ondoko Film & Video aretoan egongo da ikusgai. Barikuko goizeko hamarretan hasiko da emonaldia, eta zapatuan, arrastiko zortziretan amaituko da.
Hainbat idazlek mugak izango ditue gogoetagai egunotan Bilboko Gutun Zuria jaialdian
2014-03-27 14:27 KultureaMugako kontakizunak lemapean, martxan da VII. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia. Martiaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, idazle eta kazetari ezagunek mueta guztietako mugen inguruan gogoetea egingo dabe, tartean hiru Nobel saridunek, Herta Müllerrek, Gao Xingjianek eta Orham Pamukek. Barriketaldi batzuetako sarrerak agortuta dagoz daborduko.
Leioako XV. Umore Azokeak 45 ikuskizun batuko ditu, tartean 16 estreinaldi
2014-03-27 10:33 KultureaLeioako Umore Azokearen hamabosgarren edizinoak 45 ikuskizun batuko ditu maiatzaren 15etik 18ra bitartean, 16 estreinaldi tartean, eta profesional legez parte hartzeko izena emoteko epea eguen honetan, martiaren 27an, edegiko da, Nazinoarteko Antzerki Egunagaz batera, hain zuzen be.
Bilbok Ramon Barea omenduko dau Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean
2014-03-26 14:06 KultureaMartiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da eta horregaz batera, Bilbao Eszena martxan jarri zaneko hamargarren urteurrena be bai, Santutxun dagoan baliabide eszenikoan zentroarena.
Euskerazko ume eta gazte literaturea irakurteko gogoa biztu gura dauen katalogo barria
2014-03-26 10:03 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta Galtzagorri alkarteak euskerazko ume eta gazte literaturea nazinoartean zabaltzea helburu dauen 10 euskal liburu haur eta gazteentzat katalogoa plazaratu barri dabe alkarlanean.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...