Jose Enrike Urrutia Capeauk 'Jururú' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2015-04-27 13:50   Kulturea

Hogeita hiru ipuinek osotzen dabe Jose Enrike Urrutia Capeau iurretarrak kaleratu barri dauen Jururú (Pamiela) beharra. Jururu da espainolek Kuban zapaldu eben lehenengo lekua. Narrazino bilduma honetan gaur egungo Jururuko bizilagunekaz bat egin dau egileak, eta euren gorabeherak batu ditu.

Martin eta Xabier Etxeberria anaiek 'Gizon gogorraren sekretua' nobelea argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-04-24 12:50   Kulturea

Etxeberria anaiek alkarregaz idatzitako laugarren nobelea da Gizon gogorraren sekretua (Elkar). Tolosako aratuste sasoian girotu dabe nobela baltza, biltegi baten belarri eta zakil barik agertutako gizon urkatu baten hilketearen inguruan, hain zuzen be.

50 konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako 17 Euskal Herrikoak

Bizkaie! 2015-04-23 15:49   Kulturea

Danetara, berrogeita hamar konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako hamazazpi, Euskal Herrikoak. Aurten, igaz baino bost konpainia gehiagok hartuko dabe parte, eta danetara 170 emonaldi eskainiko ditue. Erabateko hogeita bi estreinaldi izango dira, ganera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Idoia Barrondok eta Andoni Abenojarrek irabazi ditue VII. BizkaIdatz Sariak

Bizkaie! 2015-04-23 11:03   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez, Bizkaiko Foru Liburutegiak BizkaIdatz sariketako irabazleen barri emon dau. Idoia Ibarrondo bilbotarra izan da irabazlea euskerazko modalidadean, eta Andoni Abenojar portugaletetarra, gaztelaniazkoan. 1.500 euroko saria jasoko dau bakotxak.

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik Bilbon

Bizkaie! 2015-04-23 10:56   Kulturea

Gaur, eguena, apirilak 23, eguerdiko 12:00etan, Liburu Egunaren inaugurazinoa egingo da Bilboko Berastegi kalean, erakunde eta liburu arloko arduradunakaz eta idazleakaz batera. Danetara, 46 stand jarriko dira. Liburu Eguna goizeko 9:00etatik 21:00etara ospatuko da. Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga, José Javier Abasolo, Félix G. Modroño, Inma Roiz eta Wendy Guerra idazleek euren lanak sinatuko ditue. 

Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe hilaren 29an, Bilbon

Bizkaie! 2015-04-22 15:28   Kulturea

Euskadiko Jantza Alkarte Profesionalak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila eta Azkuna Zentroa-Alondigeagaz alkarlanean, egitaraua antolatu dau nazinoarteko eguna ospatzeko, apirilaren 27an eta 29an. Sara Paniaguaren Un día / ocho horas performanceak hasiko ditu 29ko ekitaldiak.

Bost euskal ordezkari Max Sarien 22 finalisten artean

Bizkaie! 2015-04-22 15:28   Kulturea

Euskal ordezkariak dira: Iñigo Guardamino (egile barri onena, Vacaciones en la inopia lanagaitik), Ignacio del Moral (egokitzapen edo antzerkirako bersino onena, El viaje a ninguna parte lanagaitik), Sabino Bikandi (musika onena, Gelajauziak lanagaitik), Iñaki Salvador (musika onena hau be, Zazpi aldiz elur lanagaitik) eta Kukai Dantza Taldea (jantzako talde edo interpretatzaile onena, Gelajauziak lanagaitik). 

Irakurzaletasuna sustatzeko 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa bederatzigarrenez abiatu da

Bizkaie! 2015-04-22 12:01   Kulturea

Liburuaren nazinoarteko egunean, apirilaren 23an, Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bederatzigarren edizinoa ipini dau martxan, hainbat euskera alkarte, udal, liburutegi eta liburu-dendagaz batera. Euskal Herri osoko 42 herritara zabalduko dabe egitasmoa, bagilaren 30era arte.

2015eko Zientzia Azokea, apirilaren 25ean, Bilbon

Bizkaie! 2015-04-22 11:18   Kulturea

Bilboko Plaza Barrian egingo dabe aurtengo Zientzia Azokea, hainbat gaztek egindako proiektu zientifikoen erakusketea. Elhuyarreko Zientzia Unidadeak antolatzen dau Zientzia Azokea. Gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazinoa dira ekimenaren helburu nagusiak.

Musikea izango da aurten Getxoko Liburu Azokearen ardatz nagusia

Bizkaie! 2015-04-22 10:58   Kulturea

2015eko Getxoko Liburu Azokea eguaztenetik domekara bitartean izango da musikea ardatz hartuta. Bost egunetan zehar, udal liburutegiek musikeari lotutako hainbat jarduera egingo ditue Algortako Geltokia plazan, bertan kokatuko baitira bederatzi liburudenda getxotarren eta udal liburutegien etxolak.  

Korrontzik eta Oinkarik euren koreografiak ikasteko aukerea emongo deutsee jantza taldeei

Dabi Piedra Robledo 2015-04-21 15:45   Kulturea

Korrontzi Dantzan proiektuaren bidez, Korrontziko musikearen eta Oinkariko jantzarien arteko alkarlanaren fruitua nahi daben guztiei erakutsiko jake. Holan, Euskal Herriko edozein jantza taldek emon leike izena koreografiak ikasteko. Udagoienera arte, Oinkariko irakasleek jantzak erakutsiko deutseez eta, zemendian hasita, herririk herri emonaldiak egingo ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jose Luis Etxebarria Goiri 'Txelu' hil da

Bizkaie! 2015-04-21 12:35   Kulturea

2015eko apirilaren 20an, Txelu joan jaku. Garaizarko bere etxean hil da 90 urtegaz, Jose Luis Etxebarria Goiri, Begoñako jantzari, jantza-maisu, abesbatz zuzendari eta txistularia. Hileta eleizkizuna Begoñako Basilikan egingo deutsie bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan. 

300, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa dakar Saure argitaletxeak

Bizkaie! 2015-04-21 11:27   Kulturea

Gaur egungo gazteoi itzel gustetan jaku non gagozan eta zer egiten gagozan eten barik kontetea, baina ez dogu Interneta gure gaitasun literarioak hirurehun karakteretan erakusteko sarri erabilten. Orain, barriz, badago aukerea horretarako, izan be, idaztea gustoko daben lagun guztientzako sortu dau Saure argitaletxeak 300 Proiektua, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa.

'Ama gaiztoaren ipuina' eta 'Bi kobazulo' umeentzako lanak kaleratu ditu Elkarrek

Bizkaie! 2015-04-20 18:12   Kulturea

Antxiñe Mendizabalek idatzi dau Ama gaiztoaren ipuina, eta ilustrazinoak Aritz Eigurenek egin ditu. Bi kobazulo ipuina Uxue Alberdi idazleak eta Antton Olariaga marrazkilariak sortu dabe. Behar biak Elkar etxearen Kuku izeneko bilduman plazaratu dira, zortzi urtetik gorako irakurleentzat.

Lorenzo Silva eta Jose Maria Guelbenzu aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-04-20 14:21   Kulturea

Cuando el detective literario vigila a su autor izenburupean, bi idazleak, irakurleak protagonisten inguruan itxaroten dauena edo eleberriaren garapenean protagonistek idazlea zein puntutaraino baldintzatzen daben aztertzen ahaleginduko dira. Moderatzaile kanak, barriz, kulturan espezialistea dan César Coca kazetariak egingo ditu.

Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Jende desegokia' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-04-17 15:42   Kulturea

Bigarren nobelea dau Jende desegokia (Susa) Gaizka Zabarte idazle zaldibartarrak. Mendekua, amodioa eta desamodioa ditu osogai nagusi istorioak. Egileak berak aurkezpenean esan ebanez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna da eleberria.

Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek

Dabi Piedra Robledo 2015-04-16 15:40   Kulturea

Erotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala lantzea erronka gatxa da. 

BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago

Bizkaie! 2015-04-16 12:31   Kulturea

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak 'Itzultzaile barriak' proiektua abiarazo dabe

Bizkaie! 2015-04-16 11:09   Kulturea

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile barriak proiektua aurkeztu barri dabe; horren bidez, nazinoarteko literatur itzultzaileak aukeratuko dira euskerea ikasi eta, ondoren, euskal literatur obra bat euren ama hizkuntzara itzuli deien. 

Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da

Bizkaie! 2015-04-14 13:54   Kulturea

Berrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)