Guggenheim Bilbao Museoak 2016ko BAFTA sarietan hautagai izandako film-laburrak proiektauko ditu

Bizkaie! 2017-01-23 09:50   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak urtarrilaren 25ean, Let’s Go to the Movies jarduerearen saio barria hartuko dau. Ekimen hau British Council-egaz lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu lasaian lantzea dau helburu.

Kontuak kontu, jatorrizko bersinoan, ingelesez, emoten dira bideoen, film laburren, animazinozko dokumentalen eta arte-dokumentalen zatiak. Oraingo honetan, 2016ko BAFTA sarietan hautagai izandako film-laburren sailkapen batez gozetako aukerea izango dau bertaratutako publikoak. Film-labur horreen artean dagoz, besteak beste, Elephant, Mining Poems, Odes edo Samuel-613.

Bideoen ondoren, British Councileko irakasleek gidatu eta sustatuko dabe parte-hartzaileen arteko alkarrizketa animatua; museoko Zero Espazio gunean izango da ekimen hau, 18:30etik 19:45era.

Sarrerak salgai dagoz Museoko txarteldegian; dobakoak izango dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat; publiko orokorrarentzat 3 euroan egongo dira salgai.


Guggenheim Bilbao Museoko dendea munduko 10 museo-dendarik onenen artean sailkatu dau Widewalls aldizkariak

Diseinu eta arte garaikideari buruzko Widewalls aldizkari suitzarrak munduko 10 museo-dendarik onenen artean aitatu dau Guggenheim Bilbao Museoko dendea artikulu batean. Aldizkari entzutetsu horrek haren diseinu eta egitureagaitik nabarmendu dau Guggenheim Bilbao Museoko dendea, bai eta edukiagaitik bere. Dendearen zabaltasuna eta produktuen antolaketea nabarmendu ditu, eta artikuluen hautaketa bikaina daukala dino: arte, diseinu eta argazkilaritza liburuetatik hasi, eta bitxi garaikide, portzelana edo zurezko jostailuetaraino.

2016ko hamar museo-dendarik onenen zerrendan, besteak beste, honako honeek dagoz: Guggenheim Bilbao Museokoa, Berlingo Museo der Dinge-koa, Musée National Picasso-ko boutique-liburudendea, New Yorkeko Met-ekoa edo Londresko Victoria and Albert Museum-ekoa. Danetara, Europako zazpi museo, AEBko bat, Asiako bat eta Australiako museo bat hautatu ditu Widewalls aldizkariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu