Gernikako Bakearen Museoak 43.500 bisitari baino gehiago izan ditu 2016an
2017-01-23 08:03 KultureaGernikako Bakearen Museoa Fundazinoak 2016 urteari agur esan deutso bisitari kopuru ikusgarriagaz, orain arteko handiena, 43.606 bisitari, igaz baino 6.165 gehiago, hau da, % 14ko igoerea.
Euskadi eta Estadu mailan dagoan Bake Museo bakarra ondo ikusia da bisitarien aldetik, holan adierazoten dabe azken urteetako bisitari kopuruak: Euskaditik etorritakoak 7.935 persona (% 18’19), Estadu mailakoak 10.917 (% 25’03), Europarrak 20.966 (% 48’08), Amerikarrak 2.857 (% 6’55), beste lekuetatik etorritakoak 931 persona dira.
Balantze oso positiboa da Museoak egiten dauena igazko urtearena, izan be, 2016an museoak hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste: Aldi baterako lau erakusketa garrantzitsu: Bakea josiz: gatazka, aprillerak, memoria; Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa; Bakeraikileaka eta Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa; horrezaz gan, hiru erakusketa bibliografiko: Emakumea eta Gerra Zibila, Memoria historikoa eta Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila.
Hainbat ikerketa ostera egin dira (Madrid, Iruña, A Coruña, Bruselas eta Londres) Gernikako Bonbardaketa eta Gerra Zibilari buruzko Dokumentazino Zentruak dauen ondare dokumentala haundituz.
Era berean, nazinoarteko mintegi bi antolatu ditue: Memoriaren memoria eza eta Memoriarako artea.
*MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure hurreko iraganaren memoriaren eraikuntza soziala eregiteko, herritarron partaidetzea sustatzen daben laborategi sortzaileak.
*Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa ekimena Gernika Gogoratuz eta Donostia 2016gaz batera. Egindakoak: 2 erakusketa, nazinoarteko foruma eta 11 ekintza desbardin Gernikan, Bilbaon, Donostian, Busturian...
* Museoko zuzendaria munduko leku askotara konbidau dabe Museoak azken urteetan egiten dauen lanaz eta bere historiari buruzko berbaldi ugari eskainiz Ipar Irlandan, Bartzelonan, Sarajebon, Italian, Kolonbian eta abar.
* Urteko domeka guztietan Museoko sarrerea dobanekoa izan da eta holan jarraituko dau 2017an be.
Ugariak dira, hasi dogun 2017 urte honetan, Gernikako Bakearen Museoak atondutako ekintzak, batez be kontuan izanda Gernikako Bonbardaketearen 80. urteurrena dala eta, berbarako: Eskolarteko Bakearen eta Ez Biolentziaren astea ospatuko ougu (urtarrilaren 31tik zezeilaren 3ra) tailer didaktikoak eta bestelako zenbait ekintza eginez.
Ganera, nazinoarteko zenbait mintegi antolatuko doguz: 2017ko apirilean: bonbardeautako urien inguruko mintegia; 2017ko bagilean: Memorias de guerra, proyectos de paz mintegia, Memorias en Red alkarteagaz alkarlanean; 2017ko iraila/urria: Urte birik behin egiten dan Artea eta Bakea nazinoarteko mintegia Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur Etxeagaz batera.
Horrezaz gan, liburu barri honeen argitalpena:
- La embarcada artivista: arterapia y artivismo.
- Arte para la memoria.
- El bombardeo de Gernika.
- MemoriaLab ekimena: Biolentziaz beteriko, gure hurreko iraganaren memoriaren eraikuntza soziala eregiteko, herritarron partaidetzea sustatzen daben laborategi sortzaileak.
- Museoa eta bonbardaketearen garaiko babesleku baten bisita gidatu konbinatuak, hizkuntza desbardinetan, Museoko Hezkuntza Arloak antolatuta.
- Aldi baterako erakusketa barri eta interesgarriak 2017an:
*2017ko apirilaren hasierara arte: Itsasoratze artibista: arterapia eta artibismoa eta Bakeraikileak.
*Apirilaren erdialdetik irailera: AEBetatik datorren erakusketea, Ron English Guernica.
*2017ko irailetik 2018ko udabarrira arte: Memoria de piedra y hierro.
- Europako proiektu berriak (MEFRO...).
- Egun berezietako ospakizunetan (Nazinoarteko eskolarteko Bakea eta ezbiolentziaren astea (zezeila), Euskal kostaldearen museoen egunak (martia), Gernikako bonbardaketearen urteurrena (apirila), Museoen Nazinoarteko eguna (maiatza), Nazinoarteko Bakearen eguna (iraila), Memoriaren eguna (zemendia), Giza Eskubideen eguna (abendua...) ekintza ugari eta dobaneko sarrerea antolatuz. Udako koloniak be egingo ditue bagilean eta garagarrilean.
- Museoa eskoletan programeari eutsiko jako 2017an. Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza arloko arduraduna Bizkaiko Ume eta Lehen Hezkuntzako eskoletara (eskatzen dabenak) hurreratuko da Bake kulturearen gaiaren inguruko dobaneko tailerrak egitera. Aurton eskaintzea zabaldu egiten da Bigarren Hezkuntzan e tailerrak egiteko aukerea emonez. Hau guztia BBKko gizarte ekintzaren laguntza eta lankidetzeari esker.
- Atzerriko eta estaduko artxiboetako ikerketeagaz jarraituz (Madril, Frantzia, AEB, Alemania…) Dokumentazino zentruak antolatuta.
- Erakusketa bibliografiko barri bi, gai Ddesbardinen inguruan, Dokumentazio Zentruak antolatuta.
- Estadu mailako eta nazinoarteko museoetako sare desbardinen kongresuetan eta alkarretaratzeetan parte-hartze aktiboa: INMP International Network of Museums for Peace: Nazinoarteko kongresua apirilean izango da Ipar Irlandan; Internacional Coalition of Sites of Conscience: topaketa Txekian; ICOM; IC-MEMO: topaketea AEBetan urrian; Giza eskubide eta bake hezkuntzearen alkarteen foroa; AIPAZ zein Euskal Kostaldearen museoak...
- Sare sozialetan parte-hartze aktiboa (Facebook, Twitter, YouTube, Blog...).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!