Liburu Azokearen harian, Petros Markaris, Almudena Grandes edo Yasmina Khadra lako idazleak izango dira Bilbon

Bizkaie! 2015-06-02 15:34   Kulturea

Aurrerapen moduan, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldi aretoak, Azokeak emoten dauen Zilarrezko Luma 2015 saria jaso dauen Petros Márkaris idazlearen berbaldi bat jasoko dau bagilaren 3an.

Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia irabazle, Bilboko El Sol jaialdian

Bizkaie! 2015-06-01 15:03   Kulturea

Igazko azkenengo hilean arrakasta itzela izna eban El mayor premio es compartirlo iragarkiak irabazi dau egunotan Bilbon egin dan El Sol publizidade jaialdian. Santiago Zannou zinemagilearena da iragarkia. Kanpainea, barriz, Leo Burnett agentzia madrildarrak egin eban.

Oraintsu dohaintzan jasotako artelan batzuk jentaurrean aurkeztu ditu Bilboko Arte Eder Museoak

Dabi Piedra Robledo 2015-06-01 14:57   Kulturea

Danetara, 30 artelan inguru erakutsi ditu museoak, joan diran hileotan jasotako obren lagin txiki baina adierazgarri bat. Margolanak, eskulturak eta kartelak dira. Besteak beste, 20. mendeko euskal artista esanguratsuenetako batzuen piezak ikusi leitekez, esate baterako, Ricardo Baroja, Gonzalo Chillida, Vicente Ameztoy eta Andres Nagelenak.

Luisa Etxenike idazlea eta Nicola Molinaro zientzilari italiarra protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-06-01 12:48   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Luisa Etxenike idazlearen eta Nicola Molinaro zientzialariaren arteko barriketaldia atondu dau bagilaren 2rako; bertan, literaturearen eta neurozientziaren arteko hartu-emonen ganean berba egingo dabe. Topaketea 19:30ean hasiko da eta Arte, literatura y ciencia blogaren egilea dan Gustavo A. Schwartzek gidatuko dau.

Oier Santosek 'Txanpaina, mesedez' nobela baltza kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-29 14:01   Kulturea

Markel Aizpurua ertzain-burua da Txanpaina, mesedez Oier Santosek idatzitako polizia nobelako protagonistea. BETA izeneko talde armatu ekologiestearen ekintzak, alde batetik, eta etxean daukan giro eskasa, bestetik; protagonistea larri dabil azkenaldion. Erein argitaletxeak plazaratu dau liburua, Bioleta sailean.

Arrate Egaña idazleak Mikel Zarate saria irabazi dau

Bizkaie! 2015-05-28 15:11   Kulturea

Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiaren ebatziaren arabera, Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi dau 2015eko Mikel Zarate ume literatura saria. 3.000 euroko saria jasoko dau Egañak. Liburua Elkar etxeak argitaratuko dau udagoienean.

Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-28 14:39   Kulturea

Hasieran prentsarako txatalak ziran Lorea Gernika, andrazko bat (Susa) nobelea osotzen daben 53 pasarteak. Idazten hasi zan Koldo Izagirre, eta personaiak gero eta garapen handiagoa eskatzen eutsonez, liburua egin behar izan eban. Egilearen berbetan, emakumezkotasunaren topikotik iges egiteko Lorea Gernika personaiak egindako ahaleginen moltsoa da liburua.

Sortzaile, programatzaile eta ikusleek bat egingo dabe ACT 2015 jaialdian, bagilaren 3tik aurrera

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-05-27 15:44   Kulturea

ACT Lan Laburren Nazinoarteko Antzerkialdia laster da martxan. Hamabost proposamen eszeniko taulareatuko ditue aurten parte hartuko daben 70 artistek, eta horreetako hamabi, ganera, lehian izango dira. Euskal Herria, Korea, Irak, Belgika, Kuba, Alemania eta Erresuma Batuko artisten lanik barritzaileenak ikusgai izango dira, bagilaren 3tik 6ra, Bilbon eta Barakaldon.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Literatura hiztegi tekniko laburra' liburua aurkeztu dau Karlos Linazasorok

Bizkaie! 2015-05-27 11:51   Kulturea

Literaturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.

Bilboko Itsasadarra museoak 'Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz" erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-05-26 15:45   Kulturea

Erakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilbao Arteko sei artistak Bilbobusen autobusak apaindu ditue euren diseinuakaz, Athletic animetako Kopako finalean

Bizkaie! 2015-05-26 15:43   Kulturea

Ruth Juan, Ismael Iglesias, Zaloa Ipiña, Juan Carlos Arango, Elisabeth Pérez eta Kepa Peñil dira ekimen honetan parte hartu daben artistak. Toki bateko eta besteko artistok, bakotxak bere estiloan, diseinu berezia sortu dabe datozen egunetan Bilbon zehar errubera gainean ibilteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-26 15:14   Kulturea

Iruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.

UEUk prest ditu 43. Udako Ikastaroak

Bizkaie! 2015-05-26 15:04   Kulturea

Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira hitzorduak 2015eko bagilaren 29tik garagarrilaren 22ra. Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, pasa dan urteko erantzun onari eusteko helburuagaz. Aurtengo leloa Jardun izango da, Udako Ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezin hobea dala azpimarratzeko asmoz.

Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako XVI. Umore Azokeak

Bizkaie! 2015-05-25 10:44   Kulturea

Markeliñeren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria; Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Juana García-Pozueloren 'To the end' erakusketea edegi dabe Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-05-21 12:08   Kulturea

Sorkuntza artistikora zuzendutako bekak jaso dituen artistez osotutako barriek 2015 programearen barruan, Juana García-Pozueloren To the end erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Garagarrilaren 19ra arte egongo ikusgai erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa ezagutarazotea helburu, 'Euskara ibiltaria' erakusketea atondu dabe Beasainen

Bizkaie! 2015-05-20 17:54   Kulturea

Euskaltzaindiaren Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ezagutzera emoteko helburua dauka maiatzaren 28an Beasaingo Igartza Jauregian zabalduko dan erakusketeak. Euskara ibiltaria da bere izena eta Euskaltzaindiak, Beasaingo Udalak eta hasieratik egitasmoa babestu dauen Laboral Kutxak antolatu dabe. Bagilaren 5era arte egongo da zabalik.

Alberto Ladron Aranak 'Itzalak bizi diren lurraldea' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-05-20 11:38   Kulturea

Abentura nobelea da  Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.

Laura Mintegik eta Iban Zalduak euskeraz idatzitako literaturearen erronkak aztertuko ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-05-18 15:48   Kulturea

Bidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Laura Mintegi eta Iban Zaldua idazleen barriketaldia jasoko dau datorren martitzenean, maiatzaren  19an. Bertan, euskeraz idatzitako literaturearen erronken ganean berba egingo dabe. Topaketea euskeraz izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera –sarrerea librea– eta Pili Kaltzada kazetariak gidatuko dau.

2015eko Bilboko Aste Nagusia iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako epea zabalik dago

Bizkaie! 2015-05-18 15:02   Kulturea

Lanak aurkezteko azken eguna bagilaren 12a da, 13:30era arte. Aurkezteko lekua: Jaietako Saila (Venezuela Plaza, 2, 5.a 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30era. Informazino gehiago: 94 420 31 47.

Muguruza, Ibarretxe, Ordorika eta Atxagaren berbaldiak, Klasikoen 8. irakurketa jarraituaren atarikoan

Bizkaie! 2015-05-18 11:45   Kulturea

Bilbo Zaharra Forumek Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuari eskainiko deutso Klasikoen 8. irakurketa jarraitua. Bagilaren 5ean egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, 8:00etatik 20:00etara. Horren atariko, berbaldi zikloa antolatu dabe bagilaren lehenengo lau egunetan. Fermin Muguruza, Juan Jose Ibarretxe, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga izango dira hizlariak, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.