'Chichinabo Cabaret' abuztuaren 21etik aurrera egongo da Pabilioi 6 aretoan
2015-08-12 13:16 KultureaCabaret Chihuahua antzezlanak euki eban arrakasteari segiduta, Chichinabo Cabaret preparau dau orain artista talde batek. Halandabe, antzezlan barria ez dala aurrekoaren bigarren zatia zehaztu nahi izan dabe. Bilboko Pabilioi 6 zentroan ikusgai egongo da abuztuaren 21etik 30era Chichinabo Cabaret, Sestaoko lanbako mutil baten historia kontetan dauen obra ironikoa, musikal formatukoa. Saio guztietarako sarrerak agortuta dagoz.
Aste Nagusiko milaka egitarau banatzen hasi da Bilboko Udala
2015-08-12 11:17 Kulturea2015eko Aste Nagusia hasteko gero eta gitxiago faltau dan ezkero, egitarauaren barri ahalik eta persona gehienei emoteko asmoa dauka Bilboko Udalak. Holan, dagoeneko 100.000 programa banatu ditu uriburuko etxeetan eta beste milaka batzuk dagoz eraikin publikoetan, nahi dauenak hartu daizan. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez argitaratu ditue egitarauak eta ikusmen urritasuna daukienentzat be egokitu ditue batzuk. Hori gitxi ez eta telefono mobiletan deskargetako aplikazinoa be sortu dabe.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamabi antzezlan dakarz aurten
2015-08-11 13:33 KultureaAbuztuaren 12tik 16ra egingo dabe arte eszenikoen topaketa hori, Arabako Araia udalerriko Asparrena herrian. Umoreak eta antzerkiak bat egingo dabe, dagoeneko 22. ekitaldia beteko dauen jaialdian. Bertoko eta kanpoko konpainien lanak ikusi ahal izango dira, hamabi antzezlan guztira eta, ganera, behin jaialdia amaituta, Arabako beste herri batzuetan be emonaldiak egongo dira.
Kanoikadeagaz, astebeteko jaia hasiko da Donostian
2015-08-07 13:13 KultureaAbuztuaren 8tik 15era, zapatutik zapatura, izango da 2015eko Donostiako Aste Nagusia. Betiko legez, egitarau oparoa eta edade zein gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira. Nazinoarteko ospea daukien su artifizialetatik hasi eta Piraten egitarau alternatiboraino, donostiarrek eta bisitariek izango dabe non aukeratu. Era berean, Udaleko alderdi politiko guztiek bat egin dabe eraso sexisten aurkako mezuagaz.
Imanol Ordorika arkitekto euskal-mexikarra gogoan daukie egunotan Lekeition, erakusketa eta berbaldien bidez
2015-08-05 15:08 Kulturea'Erbesteko euskal arkitektura' zikloa Lekeitiora heldu da egunotan, protagonista nagusi bategaz: Imanol Ordorika Bengoetxea (Lekeitio, 1931-Mexiko Uria, 1988). Gerreak behartuta, erbestera jo behar izan eban Ordorikak umetan eta Mexikon bizi izan zan hil arte. Arkitekturan ibilbide oparoa egin eban eta nazinoarteko zein Euskal Herriko jokera artistiko barrienakaz hartuemona euki eban. Lekeition hari buruzko erakusketea ipini dabe eta berbaldia antolatu dabe abuztuaren 10erako.
Hiru artista afrikarren erakusketa kolektiboa egongo da irailera arte Bilboko Kalao galerian
2015-08-05 12:06 KultureaAzkanaldion Kalaotik pasau diran hiru artistaren lanak batu eta erakusketa bakarrean erakutsiko ditue, abuztuaren 6tik irailaren 30era. Nathalie Mba Bikoro, Nu Barreto eta Cheikhou Ba dira horreek hiru artistak. Estilo eta formatu ugari batu dira oraingoan galeriako horma eta apaletan. Afrikako artisten ikuspegia eta kontinente haretan dagozan joera estetiko barriak ezagutzeko aukera aproposa da, beraz, Kalaoren udako proposamena.
Bermeoko Folklore Jaialdia egingo dabe zapatuan, Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeakaz
2015-08-05 10:58 KultureaUrtero legez, Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak mundu zabaleko folklore-taldeak konbidau ditu, euren tradizinoak eta jantzak erakutsi daiezen Bermeoko publikoaren aurrean. Folklore jaialdi honek 29. edizinoa beteko dau zapatuan, abuztuak 8. Saioa 22:00etan izango da, Artza frontoian. Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeak egongo dira aurten, Alkartasunakoakaz batera. Jantza taldeak ez eze, Bermeoko Udalak be parte hartzen dau antolakuntzan.
Ipuin erotikoen lehiaketearen bigarren edizinoa martxan ipini dabe Diman
2015-08-04 14:44 KultureaDimako Kalenturak izeneko lehiaketara idazlanak aurkezteko epea irailaren 1ean zabalduko dabe eta hil horren 22ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Hiru sari egongo dira eta sari-banaketa ekitaldia urrian izango da. Dimako Udala eta bertako liburutegia dira antolatzaileak.
Bizkaiko arkitektureari buruzko erakusketea egongo da irailaren 12ra arte Ondare Aretoan
2015-08-04 13:30 KultureaOspea lortu daben arkitekto bizkaitarren lanaren barri jasoten dau erakusketeak eta baita euren lekua egin guran dabilzan arkitekto barrien belaunaldiak be. 21. mendeko profesional ugariren obrea batuta, Bilboko Ondare Aretoak Bizkaiko arkitekturea zertan dan erakutsi nahi dau, ikuspegi zabala emonaz. Abuztuaren 5etik irailaren 12ra arte egongo da erakusketea ikusgai.
Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte
2015-08-03 10:42 KultureaWo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Jantza emonaldi berezia antolatu dabe hilaren 31ko gauerako, Balenciaga Museoan
2015-07-27 14:50 KultureaDantzaz konpainiak jantza garaikideko pieza bi interpretauko ditu Getariako Balenciaga Museoan eta, ganera, museoko aretoak zabalik egongo dira, gauez. Artearen barruko hizkera eta disziplinen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz museoak aurten sortu dauen lan-ildoaren barruan dago hilaren 31ko ekitaldi hori.
'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan
2015-07-24 12:14 KultureaZuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da. Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Beñat Larrorik jokatuko dau Lhanderen pertsonaia.
Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan
2015-07-24 11:37 KultureaAntolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.
Uriko 29 artistaren obrak ipini ditue Gernika-Lumoko Kultur Etxean
2015-07-23 15:32 KultureaUdalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Ibai Leon artistearen erakusketea egongo da Bilboko Rekalde aretoan irailera arte, Barriek programearen barruan
2015-07-22 15:29 KultureaBilboko Rekalde Aretoak Ibai Leon artista bermeotarraren erakusketea dakar oraingoan. Kabinete Abstraktuan, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da, Barriek 2015 programearen barruan. Programa horren bidez, ezagutzera emoten dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako emoten dituan bekak jaso dituen artista gazteen lanak.
Erdi Aroko azokea egingo dabe Mundakan, barikutik domekara
2015-07-22 13:57 KultureaErdi Aroko sasoietara salto egingo dau Mundakak asteburuan, Erdi Aroko Azokeagaz. Egitarau bete-betea preparau dabe garagarrilaren 24tik 26ra arteko egunetarako. Talan egingo ditue ekintza gehienak. Mundakako Udala eta Cantabria Medieval alkartea dira antolatzaileak.
Belen Lucasen irudiak eukiko ditu Peru Abarka lehiaketako aurtengo albumak
2015-07-22 12:19 KultureaAurkeztutako bederatzi proposamenen artean, Belen Lucasena izan da ausartena, epaimahaiaren eretxian. Hartara, Peru Abarka lehiaketako albumeko ilustrazinoak berak egingo ditu. Urrian aurkeztuko dabe lana. Markina-Xemeingo Udalak, Ibaizabal argitaletxeagaz batera antolatzen dau sariketea.
Errusia eta Hego Afrikako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian, hilaren 24ra arte
2015-07-21 12:48 KultureaAndra Mari jantza taldeak, Galdakaoko Udalagaz batera, antolatzen dau urtero Folklore Bizian. Gaurtik hilaren 24ra arte, bertoko eta mundu zabaleko jantzak eta ohiturak eroango ditue herriko kaleetara. Hego Afrikako eta Errusiako talde bana konbidau ditue aurtengo edizinora.
Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk
2015-07-20 11:59 KultureaElikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.
Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk
2015-07-20 11:34 KultureaDagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...