Rut Brionesek eta Raquel Duranek janariagaz dogun loturea aztertzen dabe 'Foodlândia' ikus-entzunezko erakusketan
2015-06-05 15:31 KultureaBilbao Artek 2015eko produkzino propioko hirugarren erakusketea aurkeztu dau. Foodlândia janariagaz doguzan hartu-emonen ganeko ikus-entzunezko azterketea da. Espazioan mugatutako bost zati bisual dira eta dikotomiaren inguruan diskurso soziala egin nahi dau. Hau da Rut Briones eta Raquel Durán artisten erakusketa bereziak planteetan dauen gaia.
Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da
2015-06-05 12:09 KultureaElai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da, bagilaren 6an eta 7an eta, besteak beste, Euskal Herriko inauterietako zein transhumantziaren ganeko erakusketak, Lehenengo Gaztai Azokea eta Bizkaiko Trikitixa Eguna be izango dira tartean.
Juanjo Alvarez Rubiok irabazi dau 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
2015-06-05 10:41 KultureaJuan Jose Alvarez Rubiori emongo deutsie aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2015 Saria eta modu horretan haren ikuspegi kritiko eta barritzailea saritu nahi izan dabe epaimahaia osotzen daben Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde zuzendariak.
Txomin Badiola eta Elena Aitzkoa artistek, eta Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak jasoko ditue 2015eko Gure Artea Sariak
2015-06-04 14:57 KultureaJoxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Xabier Ganzarain Gure Artea sarien 2015eko edizinoko epaimahaikideak lehiaketaren aurtengo irabazleen izenak ezagutarazo ditue gaur goizean, Donostian. Txomin Badiolak ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean jasoko dau saria; Elena Aitzkoak, sorkuntza-lana atalean; eta hirugarrenik, Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak.
Jon Gerediagak 'Argia, lurra, zuhaitza, zerua' poesia liburua plazaratu dau
2015-06-04 13:07 KultureaNatureak garrantzi berezia dauka Jon Gerediaga idazle bilbotarraren lan barrian, Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela) olerki liburuan. Aurreko lanetako ezaugarriak ditu bildumeak.
Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketea, Bilboko Ondare Aretoan
2015-06-04 11:03 Kulturea70. urteurrenaren Nazioarteko Erakusketea. Euskal Akuarelarien Elkartea erakusketea ikusgai egongo da Bilboko Ondare Aretoan, bagilaren 5etik garagarrilaren 24ra arte. Alkartearen 70. urteurrena ospatzeko antolatu dabe nazinoarteko erakusketea.
Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Literaturia-Euskal Letren Plazeak
2015-06-03 18:24 KultureaLiteraturia jaialdiko arduradunak oso gustura dagoz, jente asko hurreratu zan maiatzaren 28tik bagilaren 1era Zarautzen egindako Euskal Letren Plazara. Astegoinean., liburu azokeaz aparte, aurkezpenak, erezitaldiak eta bestelako jarduerak izan dira.
Petros Markaris idazleak jaso dau 45. Bilboko Liburu Azokearen Zidarrezko Luma saria
2015-06-03 15:54 KultureaGidoilari eta antzerkigile da Petros Markaris, baina Kostas Jaritos komisario greziarra protagonista daben polizia nobelek egin dabe ezagun batez be. Zidarrezko Luma saria jaso dau gaur, Bilboko Liburu Azokearen aurreko egunean. Arrastian berbaldia eskainiko dau, 19:00etan, Bidebarrieta liburutegian.
Gerardo Markuletak 'Denbora bere lekura' poema liburua kaleratu dau
2015-06-03 11:21 KultureaDenporearen pisua, umezaroa eta nerabezaroa ditu gogoetagai Gerardo Markuletak Denbora bere lekura (Erein) beharrean. Azkenengo hamar urteotan idatzitako olerkiak batu ditu, 50 danetara, lau ataletan banatuta.
Liburu Azokearen harian, Petros Markaris, Almudena Grandes edo Yasmina Khadra lako idazleak izango dira Bilbon
2015-06-02 15:34 KultureaAurrerapen moduan, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldi aretoak, Azokeak emoten dauen Zilarrezko Luma 2015 saria jaso dauen Petros Márkaris idazlearen berbaldi bat jasoko dau bagilaren 3an.
Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia irabazle, Bilboko El Sol jaialdian
2015-06-01 15:03 KultureaIgazko azkenengo hilean arrakasta itzela izna eban El mayor premio es compartirlo iragarkiak irabazi dau egunotan Bilbon egin dan El Sol publizidade jaialdian. Santiago Zannou zinemagilearena da iragarkia. Kanpainea, barriz, Leo Burnett agentzia madrildarrak egin eban.
Oraintsu dohaintzan jasotako artelan batzuk jentaurrean aurkeztu ditu Bilboko Arte Eder Museoak
2015-06-01 14:57 KultureaDanetara, 30 artelan inguru erakutsi ditu museoak, joan diran hileotan jasotako obren lagin txiki baina adierazgarri bat. Margolanak, eskulturak eta kartelak dira. Besteak beste, 20. mendeko euskal artista esanguratsuenetako batzuen piezak ikusi leitekez, esate baterako, Ricardo Baroja, Gonzalo Chillida, Vicente Ameztoy eta Andres Nagelenak.
Luisa Etxenike idazlea eta Nicola Molinaro zientzilari italiarra protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2015-06-01 12:48 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Luisa Etxenike idazlearen eta Nicola Molinaro zientzialariaren arteko barriketaldia atondu dau bagilaren 2rako; bertan, literaturearen eta neurozientziaren arteko hartu-emonen ganean berba egingo dabe. Topaketea 19:30ean hasiko da eta Arte, literatura y ciencia blogaren egilea dan Gustavo A. Schwartzek gidatuko dau.
Oier Santosek 'Txanpaina, mesedez' nobela baltza kaleratu dau
2015-05-29 14:01 KultureaMarkel Aizpurua ertzain-burua da Txanpaina, mesedez Oier Santosek idatzitako polizia nobelako protagonistea. BETA izeneko talde armatu ekologiestearen ekintzak, alde batetik, eta etxean daukan giro eskasa, bestetik; protagonistea larri dabil azkenaldion. Erein argitaletxeak plazaratu dau liburua, Bioleta sailean.
Arrate Egaña idazleak Mikel Zarate saria irabazi dau
2015-05-28 15:11 KultureaLeire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiaren ebatziaren arabera, Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi dau 2015eko Mikel Zarate ume literatura saria. 3.000 euroko saria jasoko dau Egañak. Liburua Elkar etxeak argitaratuko dau udagoienean.
Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' nobelea plazaratu dau
2015-05-28 14:39 KultureaHasieran prentsarako txatalak ziran Lorea Gernika, andrazko bat (Susa) nobelea osotzen daben 53 pasarteak. Idazten hasi zan Koldo Izagirre, eta personaiak gero eta garapen handiagoa eskatzen eutsonez, liburua egin behar izan eban. Egilearen berbetan, emakumezkotasunaren topikotik iges egiteko Lorea Gernika personaiak egindako ahaleginen moltsoa da liburua.
Sortzaile, programatzaile eta ikusleek bat egingo dabe ACT 2015 jaialdian, bagilaren 3tik aurrera
2015-05-27 15:44 KultureaACT Lan Laburren Nazinoarteko Antzerkialdia laster da martxan. Hamabost proposamen eszeniko taulareatuko ditue aurten parte hartuko daben 70 artistek, eta horreetako hamabi, ganera, lehian izango dira. Euskal Herria, Korea, Irak, Belgika, Kuba, Alemania eta Erresuma Batuko artisten lanik barritzaileenak ikusgai izango dira, bagilaren 3tik 6ra, Bilbon eta Barakaldon.
'Literatura hiztegi tekniko laburra' liburua aurkeztu dau Karlos Linazasorok
2015-05-27 11:51 KultureaLiteraturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.
Bilboko Itsasadarra museoak 'Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz" erakusketea aurkeztu dau
2015-05-26 15:45 KultureaErakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.
Bilbao Arteko sei artistak Bilbobusen autobusak apaindu ditue euren diseinuakaz, Athletic animetako Kopako finalean
2015-05-26 15:43 KultureaRuth Juan, Ismael Iglesias, Zaloa Ipiña, Juan Carlos Arango, Elisabeth Pérez eta Kepa Peñil dira ekimen honetan parte hartu daben artistak. Toki bateko eta besteko artistok, bakotxak bere estiloan, diseinu berezia sortu dabe datozen egunetan Bilbon zehar errubera gainean ibilteko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...