‘Bertatik Bertara’ programeak sei proiektu kulturali emongo deutse laguntzinoa

Bizkaie! 2017-05-10 13:47   Kulturea

Bilboko, Santanderreko eta Gijoneko eragile kulturalek euren proiektuak garatu ahal izango ditue ekimenak emoten deutsien babesari esker.

Santanderreko La Magdalena jauregia | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertatik Bertarak hiru urietako profesionalen artean loturak sortu eta harremanetan jarri nahi ditu, alkarregaz kultura ekimenak diseinau eta horreetan lan egin daien.

Epaimahaia La Magdalena jauregian batu da aurkeztutako 28 proiektuetatik sei aukeratzeko. Ekimen bakotxari 10.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutsie. Proponiduten diran proiektu guztiak, arte plastiko, literatura, musika eta diseinu grafikoagaz lotuta egon behar dira. Horrezaz gan, hiru urietako bitan be garatu beharko dira.

Aukeratuak izan diran ekimen guztietatik lau, hiru urietan egingo dira eta ganerakoak bitan. Irabazitako proposamenak honako honeek izan dira: 3+2=5, Espacio Liquido, Jose de la Fuente eta Aldama Fabre Gallery galeriena; Cultura en Movimiento, Asturiaseko Antzerki eta Jantza Konpainia Profesionalen Alkartea, Kantabriako Kultur Enpresen Plataforma eta Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Alkartearena; Rederas, Bilboko RMO Pulimentos del Norte espazioa, Cantabria Europa (Eureka) alkartea, La XaTa La RiFa laborategi eszenikoa eta Gijoneko Plataforma de Aristas Flotantes-ena; Entre dos tintas. Vínculos graficos entre artistas de Bilbao y Gijon, Litografía Viña eta Maite Martinez de Arenaza artistarena; Estoy en el mapa, La maga colibri eta Gil eta Anti Liburu-dendena; eta azkenik, Para sonar iguales, Asturiaseko La Manzorga eta Kantabriako La Voragine alkarteena.

Proiektu bakotxaren ganeko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu