Bizkaiko arkitektureari buruzko erakusketea egongo da irailaren 12ra arte Ondare Aretoan
2015-08-04 13:30 KultureaOspea lortu daben arkitekto bizkaitarren lanaren barri jasoten dau erakusketeak eta baita euren lekua egin guran dabilzan arkitekto barrien belaunaldiak be. 21. mendeko profesional ugariren obrea batuta, Bilboko Ondare Aretoak Bizkaiko arkitekturea zertan dan erakutsi nahi dau, ikuspegi zabala emonaz. Abuztuaren 5etik irailaren 12ra arte egongo da erakusketea ikusgai.
Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte
2015-08-03 10:42 KultureaWo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Jantza emonaldi berezia antolatu dabe hilaren 31ko gauerako, Balenciaga Museoan
2015-07-27 14:50 KultureaDantzaz konpainiak jantza garaikideko pieza bi interpretauko ditu Getariako Balenciaga Museoan eta, ganera, museoko aretoak zabalik egongo dira, gauez. Artearen barruko hizkera eta disziplinen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz museoak aurten sortu dauen lan-ildoaren barruan dago hilaren 31ko ekitaldi hori.
'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan
2015-07-24 12:14 KultureaZuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da. Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Beñat Larrorik jokatuko dau Lhanderen pertsonaia.
Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan
2015-07-24 11:37 KultureaAntolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.
Uriko 29 artistaren obrak ipini ditue Gernika-Lumoko Kultur Etxean
2015-07-23 15:32 KultureaUdalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Ibai Leon artistearen erakusketea egongo da Bilboko Rekalde aretoan irailera arte, Barriek programearen barruan
2015-07-22 15:29 KultureaBilboko Rekalde Aretoak Ibai Leon artista bermeotarraren erakusketea dakar oraingoan. Kabinete Abstraktuan, datorren irailaren 20 arte ikusgai egongo da, Barriek 2015 programearen barruan. Programa horren bidez, ezagutzera emoten dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako emoten dituan bekak jaso dituen artista gazteen lanak.
Erdi Aroko azokea egingo dabe Mundakan, barikutik domekara
2015-07-22 13:57 KultureaErdi Aroko sasoietara salto egingo dau Mundakak asteburuan, Erdi Aroko Azokeagaz. Egitarau bete-betea preparau dabe garagarrilaren 24tik 26ra arteko egunetarako. Talan egingo ditue ekintza gehienak. Mundakako Udala eta Cantabria Medieval alkartea dira antolatzaileak.
Belen Lucasen irudiak eukiko ditu Peru Abarka lehiaketako aurtengo albumak
2015-07-22 12:19 KultureaAurkeztutako bederatzi proposamenen artean, Belen Lucasena izan da ausartena, epaimahaiaren eretxian. Hartara, Peru Abarka lehiaketako albumeko ilustrazinoak berak egingo ditu. Urrian aurkeztuko dabe lana. Markina-Xemeingo Udalak, Ibaizabal argitaletxeagaz batera antolatzen dau sariketea.
Errusia eta Hego Afrikako taldeak, Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian, hilaren 24ra arte
2015-07-21 12:48 KultureaAndra Mari jantza taldeak, Galdakaoko Udalagaz batera, antolatzen dau urtero Folklore Bizian. Gaurtik hilaren 24ra arte, bertoko eta mundu zabaleko jantzak eta ohiturak eroango ditue herriko kaleetara. Hego Afrikako eta Errusiako talde bana konbidau ditue aurtengo edizinora.
Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk
2015-07-20 11:59 KultureaElikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.
Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk
2015-07-20 11:34 KultureaDagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.
Portugaleteko Folklore Jaialdia astelehenean hasiko da
2015-07-17 15:45 KultureaZeelanda Barria, Kuba, Senegal, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak egongo dira Portugaleteko 41. Folklore Jaialdian, hilaren 20tik 23ra bitartean. La Canilla pasealekuan izango dira emonaldiak eta, ganera, hilaren 25 eta 26an, Munduko Jantzen erakustaldia egongo da Carlos VII.a uribidean.
Shahzia Sikander artista pakistandarraren 'Paralajea' obrea ipini dabe Guggenheim museoan
2015-07-17 11:06 KultureaIndopertsiar tradizinoan ohikoak diran miniatura erako margolanetan oinarrituta, artelanak egiten ditu Sikanderrek, gaur eguneko historia aztertu, deseraiki eta kritiketako. New Yorken bizi dan artista pakistandarraren lana lehenengoz ikusi ahal izango da Bilbon, Guggenheim Museoak ekarri dauen instalazinoari esker. 2013an sortutako Paralajea instalazinoan, modu digitalean animautako ehundazak marrazki eta gouache batu ditu Shahzia Sikanderrek. Zemendiaren 22ra arte egongo da ikusgai.
Eduardo Gruber artistearen 'Utopia' erakusketea zabalduko dau Bilboko Rekalde Aretoak
2015-07-16 14:11 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Rekalde Aretoak Utopia izenburuko erakusketea antolatu dau, garagarrilaren 16tik urriaren 13ra arte ikusgai egongo dana. Gaur egungo artistarik garrantzitsuenetako bat dan Eduardo Gruber Gamechogoicoecheak egindako formatu handiko marrazkiek osotzen dabe erakusketa hau.
300 ekitaldi baino gehiago Bilboko Aste Nagusian
2015-07-15 11:24 KultureaNormalean baino astebete geroago hasiko da aurten Bilboko Aste Nagusia 2015, abuztuaren 22an, hain zuzen be. Hortik aurrera, hilaren 30era arte 300 ekitaldi baino gehiago iragarri ditue eta horreen guztien ardatzak kalidadea, bardintasuna, parte hartzea eta dobakotasuna izango dira Itziar Urtasun Kultura zinegotziaren esanetan.
Bilbo mundu mailako xakearen uriburu
2015-07-15 10:32 KultureaPasa dan urtean Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopea bateratu bazituan, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII. Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI. Banakako Xake Lehiaketea.
Lekeitiokale gogoan,' kale-artea mundua eraldatzeko tresnea'
2015-07-14 15:08 KultureaInoiz baino jente gehiago batu da Lekeition kale-artearen inguruan. 26.000 ikuslek emozino gosez bete zituen Lekeitioko kaleak eta plazak eta 26. edizino honek arrakasta handia batu dau. Hamaika zirrara, hamaika esperientzia... bizitearen grupilean. Mundua eraldatzeko tresna da kaleko artea.
Bingen Ametzagak 1952an euskeratutako Shakespeareren 'Uda gau bateko ametsa' obrearen argitalpena aurkeztu dabe
2015-07-10 10:45 KultureaBingen Ametzaga getxotarrak 1952an euskaratu eban Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu dabe Getxon. Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzatutako Shakespearen Ametsa biziarazoten programearen barruan egina da, Donostia 2016k datorren urtean Cristina Enea parkean antolatu dauen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntzinoa be izan dau argitalpenak.
Augustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekea abian da
2015-07-09 16:17 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe, nobelak sortzeko beka lez funtzionauko dauena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...