Cristobal Balenciagak jantzarako, musikarako eta antzerkirako egindako lanak erakusketa baten batu ditue
2015-06-24 12:36 KultureaGetariako Aldamar jauregian egongo da ikusgai udan, Balenciaga eta Arte Eszenikoak erakusketea. Moda diseinatzailea izan arren, getariarra bestelako arlo batzuetan be ibili zan. Jardun hori lehenengo aldiz publikoari erakusteko, bat egin dabe Balenciaga museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzeak. 80 irudi eta dokumentu batu ditue. Tailer eta ikastaro osagarriak be egongo dira.
Sandra Ferron, Paul Lores, Andrea Molina eta Ainhize San Andres dira I. Bizkaidatz Txikia Lehiaketearen irabazleak
2015-06-23 18:42 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak sustatutako literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dabe parte. Bizkaidatz Txikiak literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatu nahi dau Bizkaiko eskola-umeen artean.
Bagilaren 27an egingo dabe Zapato Azule Ondarroan
2015-06-23 12:52 KultureaUrtero legez, jai giroan murgilduko da Ondarroa bagileko azkanengo zapatuan. Ondo pasetako aukerea ez eze, kirola egiteko modua be egongo da, Dina Martxeari esker. Kamiseta Azokeak be ez dau huts egingo.
Philip K. Dick euskerara ekarri dau Aritz Gorrotxategik
2015-06-23 11:54 KultureaAEBetako Philip K. Dick idazleak(1928-1982) idatzitako Blade Runner, euskeraz irakur daiteke hemendik aurrera, izan be, Meettok etxeak Ordaina izenburuko liburua plazaratu dau, idazle haren hamaika ipuin dakarzana.
Bilboko XVI. Kalealdian 27 konpainia izango dira
2015-06-22 15:52 KultureaBilboko Kalealdia bagilaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarragaz, 21:30etik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo dan karpan. Bazar Forain izango da jaialdia abiarazoko dauena, ikus-entzuleei leku bitxia, zirku bildurgarria, proponiduko deutsena, momentu dibertigarri eta ezustez betea, umore baltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.
Sei ikastetxetako 143 ikasleren artelanak ikusgai dagoz Bilboko Guggenheim Museoan
2015-06-22 15:10 KultureaArtea Ikasbide programeak ibilbide luzea bete dau dagoeneko, Guggenheim Museoaren eta BBK Fundazinoaren alkarlanari esker. 1998tik, 2.639 ikaslek, 28 artistak eta 186 irakaslek parte hartu dabe. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 127 ikastetxe dagoz edo egon dira egitasmoan sartuta.
Bidaiak protagonista, IX. GetxoPhoto Jaialdian
2015-06-18 15:17 KultureaBegihandi kolektiboak antolatuta, datorren irailaren 3tik urriaren 4ra arte IX. GetxoPhoto Nazinoarteko Argazki Jaialdia egingo da, oraingo honetan Bidaiak gaia ardatz hartuta.
Kultura Ondarea Sariak baditu irabazleak
2015-06-18 13:58 KultureaSarituak izan dira Getxoko Julio Caro Baroja Institutuak (Surfing our traditional basque boat rebuilding), Laudio Ikastoleak (Orozkoko garrafak) eta Donostiako Axular Lizeoak (Euskara) aurkeztutako bideoak; hiru talde irabazleek 7 eguneko bidaia egingo dabe Irlandara, herrialde haretako historia eta ondarea ezagutzeko.
Bilboko Udalak jarduera bereziak antolatu ditu, eskolako antzerki kanpainen 20. urteurrenagaitik
2015-06-18 13:22 KultureaBilbon Eskolatik Antzerkira programearen eta Eskolako Antzerki Lehiaketearen hogeigarren edizinoa ospatzeko jarduera bereziak antolatu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak ikasturte amaieran, bagilaren 18, 19, eta 20rako. Azkuna Zentroak, Otxarkoagako Udaltegiak, Campos Antzokiak, Zirkozaurrek, La Merced Aretoak eta Bilborockek, ikasleei zuzendutako arte eszenikoei buruzko tailerrak, antzezpenak eta jai bat jasoko ditue.
Euskerazko literaturearen itzulpena sustatzen dauen Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria sortu dabe
2015-06-18 11:04 KultureaDeialdi honen bidez jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da eta, holan, gure eremutik kanpo euskeraz idatzitako literaturea itzultzea eta argitaratzea sustatu nahi dabe bi erakundeek, alkarlanean.
UPV/EHUk jantza tradizionalaren ganeko udako ikastaroa antolatuko dau Aiko Taldeagaz batera
2015-06-17 12:42 KultureaEuskal Herriko jantza tradizionala ezagutarazo guran dabilzan musikari eta jantza-maisuek osotutako Aiko Taldeak Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan, Udako Ikastaroen hurrengo edizinoan, Tradegin: tradizinozko jantza garaikidea egin izenburupean, gehienbat praktikoa izango dan ikastaroa eskainiko dau jantza herrikoien inguruan, bagileko azken astegoienean (hilaren 26, 27 eta 28an), Arratian, Areatzan, hain zuzen be.
Bigarren Eskuko Liburu Azokea gaur hasi eta domekara bitartean Getxon
2015-06-17 11:29 KultureaAurten batuko dan dirua Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeari emongo jakoo, Peruko Iquitoseko El uambrillo neskato indigenentzako aterpetxe eta heziketa zentroa babesteko. Ganera, Villamonteko Kultur Etxeak Inquitoseko aterpetxean egiten dan lanaren ganeko argazki erakusketa bat eskainiko da.
Antzerki eskolen arteko lehiaketako irabazlea Bilbon erabagiko da
2015-06-16 15:17 KultureaSGAE erakundeak antolatuta, FETABI, antzerki eskolen jaialdia antolatu dabe aurten eta sei finalisten lanak Bilboko Campos antzokian ikusi ahal izango dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 5era arte. Guztira, antzerki eskoletako ikasleek idatzi eta antzeztutako 22 obra aurkeztu dira aurtengo edizinoan, aurrekoetan baino gehiago. Finalisten artean, hiru euskal konpainia dagoz.
Bilboko Arenalean Larrain Jantzea izango da astegoienean 'Dantza Plazetan' programearen barruan
2015-06-12 12:33 KultureaBosgarren urtez jarraian, zapatu honetan, bagilaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Santutxuko Gaztedi taldeak dinamizauko dauen Bilboko Larrain Jantza topaketa tradizionalaren beste edizino bat egingo da. Talde hau izan zan herri ekimen hori 2011n martxan jarri ebana, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.
Mendierromeria datorren domekan Urbian
2015-06-11 10:35 KultureaClub Vasco de Camping Elkartea (CVCE) izenekoak eta Aiko Taldeak antolatuta, mendierromeria datorren domekan, bagilaren 14an, izango da, arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara. Aurretik, igoerea egingo da Arantzazutik 10:30ean, eta 12:00etan, Aiko Taldeko maisuek hastapen ikastaroa emongo dabe hurreratzen diran jantzazale guztientzat (12:00etatik 14:00etara).
'Tucker: Masa eta Figura' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2015-06-09 13:58 KultureaWilliam Tucker eskultore britainiarraren 48 pieza batzen ditu Tucker: Masa eta Figura erakusketeak, euretako batzuk neurri handikoak. Kosme de Barañano katedraduna da komisarioa. Erakusketea irailaren 15era arte egongo da ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako 30. eta 31. edizinoetako lan sarituak argitaratu ditue
2015-06-09 11:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako eta akzesita jasotako kontakizunak kaleratu ditu. Bilboko Liburu Azokan egingo dabe aurkezpena.
Arteshop Bilbaok EHUko ikasleen 75 artelan erakutsiko ditu saltokietan
2015-06-09 10:44 KultureaBilbao Arte Fundazinoak, Bilboko Udalak eta EHUk alkarlanean antolatutako Arteshop Bilbao ekimenaren bosgarren edizinoak unibersidadeko 75 ikasleek egindako artelanak batuko ditu. Lanok uribilduko saltokietan jarri zituen atzo eta bagilaren 20ra arte egongo dira ikusgai.
Jeff Koonsen berrogei urteotako lana batzen dauen atzera begirakoa, Bilboko Guggenheimen
2015-06-08 14:57 KultureaPuppy txakurra eta Idi-bihotzak loren egilearen azkenengo lau hamarkadatako ibilbidearen azterketa zehatza atondu dau Bilboko Guggenheim museoak, Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketan. Irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Aritz Gorrotxategik 'Koldar hutsa zara' nobelea argitaratu dau
2015-06-05 15:48 KultureaLaugarren nobelea dau Koldar hutsa zara (Erein) Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak. Azkenengo 25 urteotako Euskal Herriaren historia kontetan dau, Peru izeneko gazte donostiarraren bizipenen bidez. Koldarkeria mueta asko agiri dira kontakizunean, baina batez be isilik geratu eta beste albo batera begiratzen dabenena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...