Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek

Dabi Piedra Robledo 2015-04-16 15:40   Kulturea

Erotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala lantzea erronka gatxa da. 

BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago

Bizkaie! 2015-04-16 12:31   Kulturea

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak 'Itzultzaile barriak' proiektua abiarazo dabe

Bizkaie! 2015-04-16 11:09   Kulturea

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile barriak proiektua aurkeztu barri dabe; horren bidez, nazinoarteko literatur itzultzaileak aukeratuko dira euskerea ikasi eta, ondoren, euskal literatur obra bat euren ama hizkuntzara itzuli deien. 

Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da

Bizkaie! 2015-04-14 13:54   Kulturea

Berrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eduardo Galeano idazle uruguaiarra hil da

Bizkaie! 2015-04-13 18:37   Kulturea

Birikietako minbiziaren ondorioz, astebete ospitalean emon ostean, 74 urtegaz hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra. Idazlea eta kazetaria izan zan, eta Hego Amerikateko egoerea izan eban berbagai bere lanetan. 1971n argitaratutako Las venas abiertas de América Latina liburuak egin eban ezagun. Uruguai, Txile eta Argentinan zentsurau egin eben.

Gunter Grass alemaniar idazlea hil da

Bizkaie! 2015-04-13 18:32   Kulturea

Steidl argitaletxeak jakinarazo dauenez, Alemaniako Luebeck uriko ospital batean hil da Gunter Grass, 87 urtegaz. 1999an jaso eban Nobel saria. Bere nobela bi dagoz euskeratuta, Katua eta sagua eta Batzarra Telgten.

Artiumek hainbat ekintza antolatu ditu Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2015-04-13 18:06   Kulturea

Artiumek Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau apirilaren 17an, bere Liburutegiak antolatu dauen jardueren programa zabal bategaz. Liburuen erakusketa batek arte plastikoen eta literaturaren artean dagozan loturak ekarriko ditu gogora, eta ondoan kultura garaikideagaz zerikusia daben testuen jentaurreko irakurraldi bat egingo da. Eguna amaitzeko, Esan Ohi Da seikoteak jazz kontzertu bat emongo dau, oraintsu hildako Claudio Cifuentes Cifuren omenez.

Iñaki Irasizabal durangarrak 'Aita gurea' nobela baltza kaleratu dau

Bizkaie! 2015-04-10 14:41   Kulturea

Autogintzarako piezak egiten dituan lantegi txiki batena kokatu dau Aita gurea (Elkar) nobela barria Iñaki Irasizabal idazle durangarrak. Ugazabaren alabeak herentzian jasoten dau fabrikea, baina krisi enomikoa bete-betean, diru faltan dabil. Dirua lortzeko hartzen dituen bideak arazo gehiago ekarriko ditu, eta txarto-ulertuak, gatazkak, hilketak, drogak, lapurretak...

Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra Literaldia 2015 Bartzelonan

Bizkaie! 2015-04-09 14:44   Kulturea

Udabarria literaturaz jantzita dator aurten be Bartzelonara, Euskal Etxeak antolatu dauen Literaldia jaialdiari esker. Euskal Herriko literaturea Katalunian ezagutzera emotea da jaialdi honen helburua, eta horretarako makina bat ekitaldi antolatu ditue apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean. 

Apirilean pintura eta argazki erakusketak Bilbon Expodistrito programearen barruan

Bizkaie! 2015-04-08 18:41   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programea abiarazo dau apirilaren 7an. Oraingo honetan, udaltegietara hurreratzen diran herritarrek, pintura barruko hainbat teknikari buruzko bost erakusketa ibiltari barri eta argazkigintzeari buruzko bat izango ditue ikusgai. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa Bilbon

Bizkaie! 2015-04-08 14:18   Kulturea

II. Bilboroad, Harley Davidson topaketa handienetakoa maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da Bilbon. Bilbao Chapterrek, Harley Davidsonek eta Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatuta. 

Munduari lehenengo bueltea emon eutson Nao Victoriaren erreplikeak Ondarroa bisitauko dau aurtengo irailean

Bizkaie! 2015-04-08 11:38   Kulturea

Victoria izeneko nao hori aurretik Santa Maria deitzen zan, eta bere armadorea eta jaubea Domingo de Apallua izeneko ondarrutar bat izan zan. Apalluari itsasontzia dekomisau egin eutson Sevillako kontratatazino etxeak, teknikoek ezarritako prezioan, eta munduari bueltea emoteko erabili eben.

Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi-mailako Eskolea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-04-01 15:43   Kulturea

Ikasketa artistikoek bizi daben susperraldia, profil profesional barrien eskaerea eta Euskadin antzerkigintzeak betidanik izan dauen indarra kontuan izanda, arte dramatikoa eta jantzea batzen dituan goi mailako eskolea sortzea erabagi dau Eusko Jaurlaritzeak, Dantzerti, hain zuzen be. 

Euskadi Literatura Sarien 2015eko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2015-03-31 18:43   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2015. urteko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horretarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Zazpi modalidade ditu sariak, eta bakotxa 18.000 euro gordinez horniduta dagoz.

Goi Mailako Joskintza Eskolea zabaldu dau Bilbon Barroeta joskile lemoaztarrak

Bizkaie! 2015-03-31 11:06   Kulturea

Goi Mailako Joskintza Eskolea aurkeztu barri dau Javier Barroeta joskile lemoaztarrak Bilbon. Eskola horren bitartez trebakuntza espezializatua eta kualifikatua eskaini gura deutse modearen inguruan dabilzan eta euren gaitasunak garatu gura dituen diseinatzaile eta profesionalei. 

Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria sortu dabe

Bizkaie! 2015-03-30 15:17   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe soziedade publikoagaz batera, Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria iragarri barri dau. Ingurumenaren inguruko baloreak herritarren artean zabaltzean kazetariek funtsezko eginkizuna betetan dabe, antolatzaileen esanetan. Saria irabazteko hautagai izango dira EAEko edozein hedabidetan euren izenagaz edo ezizenagaz kazetaritzako lanen bat argitaratu, bialdu edo zabaldu daben komunikazinoko profesionalak.

Krysztof Warlikowskik idatzitako testua irakurriko dabe gaur Bilbon, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean

Bizkaie! 2015-03-27 11:18   Kulturea

Bilboko Arriaga plazan egingo dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua, 12:00etan. Aritza Rodriguez antzezle eta musikariak leiduko dau testua, eta alboan Shakti Olaizola bihurrikaria izango dau.

Antzerkigintzako eragileak baikor dagoz, 2014ko datuak ikusita

Dabi Piedra Robledo 2015-03-26 12:56   Kulturea

Euskadiko Antzoki Sarearen igazko memoria aurkeztu dabe Bilbon. Sarearen partaide diran 54 antzoki publikoetan, emonaldi gehiago egon ziran 2013an baino eta publikoaren gorakadea be nabarmentzekoa izan zan. Uri handietan zein herri txikiagoetan eskaintza zabala eta anitza dago eta, horri esker, krisi ekonomikoari sendo egin ahal izan deutso aurre arte eszenikoen sektoreak.

Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferrater poetak, 'Munduko poesia kaierak' bilduman

Bizkaie! 2015-03-26 11:01   Kulturea

Munduko poesia kaierak bildumako hiru antologia barri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak, Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterrenak, hain zuzen be. Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak euskeratu ditue olerkiak.

Kepa Junkeraren ibilbide osoa batu dabe 'Hauspo bidaiaria' erakusketan

Bizkaie! 2015-03-25 14:22   Kulturea

Musikari eta produktore bilbotarraren lana ezagutzeko bidaia dakar Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu barri dan Hauspo bidaiaria erakusketeak. 80. hamarkadatik gaur egunera arte Kepa Junkerak berak batutako erretratuak, diskoak, tresnak eta beste hainbat kontu dagoz ikusgai, maiatzaren 3ra arte. Topaketak eta kontzertuak be antolau ditue, eta danak dira debalde. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)