Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian

Bizkaie! 2015-07-09 12:45   Kulturea

Iruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n

Bizkaie! 2015-07-09 11:06   Kulturea

Egun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Leandro Fealen argazki erakusketa ikusgai Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-07-07 13:40   Kulturea

Bilbao Arteko Kristalezko patioan martitzen honetatik, garagarrilaren 7tik 30era bitartean, Leandro Feal artista kubatarraren argitaratu bako argazkiak izango dira ikusgai; berariaz Bilbao Arterako produzidutako Leku komuna, leku arrotza erakusketeak, Bartzelonako eta Madrilgo gaueko munduaren argazkiak jasoten ditu.

Kabia Laborategiaren 'Horacios y Curiacios' antzezlanak irabazi dau 2015eko Antzerki Eskola Jaialdia

Bizkaie! 2015-07-07 10:47   Kulturea

Mila bat ikusle izan dira bagilaren 29tik atzora arte Campos Eliseos Antzokian Bilboko 2015 FETABI Antzerki Eskola Jaialdian. Epai-mahaiak Getxoko Kabia Laborategiaren lana nabarmendu dau, izan be, bertatik urten dau Ikuskizun Onenari Saria jaso dauen Horacios y Curiacios antzezlana, Borja Ruizek zuzentzen aduen Alopargo Teatro taldeak taularatua.

Iñigo Garatuk industria-paisajea betikotu dau argazkietan eta eskulturetan 'Work spaces' erakusketan

Bizkaie! 2015-07-06 13:06   Kulturea

Iñigo Garatu artista gaztea Bilbao Artek produzidutako 2015eko laugarren erakusketearen protagonista da: Work spaces. Argazkiak egiteko eta eskulturak sortzeko proiektu hori industria astuneko fabriketan oinarritua dago eta gure lurraldeko lan alorreko gaur egungo testuinguruan kokatu behar da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Dantza Plazetan' ekimenaren barruan euskal jantzen lau alarde handi izango dira garagarrilean Bilbon

Bizkaie! 2015-07-03 15:52   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak euskal jantzen lau alarde programau ditu domeka honetarako, hilaren 5erako, eta garagarrilaren 11, 18 eta 25erako, uriko plazatan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Dantza Plazetan programearen barruan.

Txomin Badiolak, Elena Aitzkoak eta Entre Cuerpos-Mugatxoan Alkarteak jaso ditue 2015eko Gure Artea Sariak

Bizkaie! 2015-07-03 12:08   Kulturea

Txomin Badiola eskultore bilbotarrak, ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean jaso dau 2015eko Gure Artea saria; Elena Aitzkoak, sorkuntza-lana autortzeko modalidadean; eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana autortzen dauen modalidadean kultur alkarte batek jaso dau aurten saria: Blanca Calvo eta Ion Munduatek zuzentzen daben Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak, hain zuzen be.

Guggenheim Museoak 2015eko garagarrilaren 3an zabalduko dau 'Jean-Michel Basquiat: Bada garaia' erakusketea

Bizkaie! 2015-07-02 07:29   Kulturea

Art Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten produkzinoaren lehen gaikako azterketea da, eta zemendiaren 1era arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elena Odriozolak Espainiako Ilustrazino Saria irabazi dau

Bizkaie! 2015-07-02 06:05   Kulturea

Elena Odriozolak 2015eko Espainiako Ilustrazino Sari Nazionala irabazi dau, bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta barritzeko izan dauen gaitasunagaitik eta haren lanaren ahalmen narratiboagaitik. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak emoten dau eta 20.000 euroko diru ekarpena jagoko.

Lekeitio, Euskal Herriko Kale Antzerkiaren itsasargia izango da garagarrilaren 9, 10, 11 eta 12an

Bizkaie! 2015-07-01 15:13   Kulturea

Arraguaren esperientzia aitzindariak jaialdiagaz bat egin dau eta bidegurutze honetan, produkzino gune honek, esperimentazinoa, inprobisazinoa eta parte-hartzeagaz bat doazen lau proposamen artistiko eskainiko ditu: Antonio Remachado, Turukutupa, Archipiel eta Izazkun Lapaza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erraldoi eta buruhandiak, Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2015-07-01 13:52   Kulturea

Euskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien ganeko aldi baterako erakusketa bat zabalduko dau gaur, garagarrilaren 1ean. Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Udalarenak dira, eta erakuskeeta Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Euskal Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 31a arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Burdinbidearen Euskal Museoak 58 tren historiko zirkulazinoan jarriko ditu garagarrilean eta abuztuan

Bizkaie! 2015-07-01 11:20   Kulturea

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak 58 tren historiko jarriko ditu zirkulazinoan garagarrileko eta abuztuko astegoienetan. Horreetatik 26 lurrunezko trakzinozko trenak izango dira, eta beste 32ak diesel trakzinozkoak, museoaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak irabazi dabe Etxepare Saria

Bizkaie! 2015-06-30 18:11   Kulturea

Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak aurkeztutako Munstroek pixa egiten dute ohean albuma izan da 2015eko Etxepare Sariaren irabazlea. Nabarmentzekoa da Añorgak eta Mitxelenak Etxepare saria irabazten daben bigarren aldia dala.

4.600 personak bisitau dabe bagilean 'Itsasadarraren magia' erakusketea Bilboko Itsas Museoan

Bizkaie! 2015-06-30 14:47   Kulturea

Dibulgazino izaera nabarmena dauen Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz erakusketeak 4.600 bisitari baino gehiago jaso ditu bagilean. Proiektuak itsasontziz egiteko ibilaldiak be eskaintzen ditu eta bagilean egindako hiru ibilaldietan, 200 lagunek hartu dabe parte. Erakusketa interaktiboa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2015eko Juan San Martin bekea Etnologia ardatz hartuta

Bizkaie! 2015-06-30 13:44   Kulturea

Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango dau ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta ganerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

'VII. Artistak Egoitzan' programarako lau proiektuak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-06-29 18:16   Kulturea

Idurre Azkue jantzari gipuzkoarrak Bailar por bailar proposamena aurrera eroan ahal izateko aurkeztutakoa; Idoia Zabaletaren, Tomas Aragayren eta Sofia Asencioren La naturaleza y su temblor performance ibilaldia; Macarena Recuerda artista bilbotarrak aurkeztu dauen MiCarteraPatrocina SC taldearen Collage lana eta, azkenik, Asier Zabaleta jantzari eta koreografo bilbotarraren Haritik zintzilik euskerazko lana dira aukeratutakoak.

XII. Eako poesia egunak, garagarrilaren 17tik 19ra

Bizkaie! 2015-06-29 15:40   Kulturea

Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean gaia ardatz hartuta, garagarrilaren 17an, Alaitz Aizpuruk Eskolondoko liburutegian, 19:30ean, emongo dauen berbaldiagaz hasiko dira aurten Poesia ezin da kabitu lemapean datozen Eako XII. Poesia Egunak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hemen dagoz 2015eko Letren Terrazak Getxon

Bizkaie! 2015-06-29 13:52   Kulturea

Getxoko Letren Terrazak 2015, Getxoko Udako Liburutegiak, hain zuzen, garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra arte kaleratuko dira barriro be liburuak umeei zein helduei hurreratzeko. Aurreko urteetan legez, sei kokapenetan banatuko dira terrazak.

Julen Iriondok irabazi dau 2015eko Rikardo Arregi kazetaritza saria

Bizkaie! 2015-06-29 10:41   Kulturea

Aurtengoa Goiena tokiko komunikabidean argitaratutako lan batentzat izan da: Julen Iriondo kazetaria izan da sariduna, hiesari eta Jon Salaberri hiesaren kontrako ekintzaileari buruz egindako idatzizko lanagaitik.

Itsuentzat egokitutako hiru liburu aurkeztu ditue ONCEk eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-06-24 14:13   Kulturea

Gaur, bagilaren 24an, Euskaltzaindiak eta ONCEk bi erakundeen arteko alkarlanaren lehen emoitzak aurkeztu ditue: Erlea aldizkariaren azken bi zenbakiak eta Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua, persona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituen personentzat egokituta. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)