Kontakizun laburren lehiaketea antolatu dabe Igartubeitiko eta Zugarramurdiko museoek

Bizkaie! 2017-05-24 09:49   Kulturea

Euskeraz idazteko ohiturea eta kultura ondarea zabaltzea da Istorioak belarrietara sariketearen helburua.

Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio-Itxason | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren aldiz antolatu dabe istorio laburren lehiaketea Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak. Deialdi honetan, batez be, umeei zuzendutako kontakizunak bultzatzea izango da asmoa. Parte-hartzaileek euskal mitologiari eta zeremoniei lotutako ipuinak bialdu beharko ditue.

Sinismenak, istorioak, personaiak, kondairak eta naturguneetako zeremoniak dira gai nagusia, lehiaketearen antolatzaileen arabera; hori oinarri hartuta, kultura ondarea zabaltzeko zereginean, lanerako modu barriak eskaintzea eta parte hartzeko guneak sortzea da helburua.

Garagarrilaren 16ra arteko epea dago kontakizunak antolatzaileei bialtzeko. 18 urtetik gorako edozein personak parte hartu leike baina, hori bai, idazlan guztiak euskerazkoak izan beharko dira eta bakotxak lan bakarra aurkeztu leike. Umeentzat aproposak izan beharko dira ipuinak.

Epaimahaian Igartubeitiko eta Zugarramurdiko museoetako ordezkari bana egongo dira, baita eurek aukeratutako beste aditu bat be. Istorioen kalidadea, originaltasuna eta sormena balorauko ditue. Sari bi dagoz lehiaketan: Lehenengoa, 250 eurokoa; eta bigarrena, 150 eurokoa. Horrezaz gan, aukeratutako istorio onenak marrazkidun liburu baten argitaratuko dira. 

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu