Bizkaiko gune arkeologikoak ezagutzeko bisita gidatuak antolatuko ditu Foru Aldundiak udan

Bizkaie! 2017-05-25 13:19   Kulturea

Finagako San Martin, Abrisketako San Pedro eta Malmasin dira aurtengo egitarauko nobedadeak.

Finagako San Martin, aurtengo nobedadeetako bat (argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bagilean, garagarrilean eta abuztuan, aurreko urteetako udetan egin dan legez, Bizkaiko ondare arkeologikoa ezagutzera emoteko ekimena martxan ipiniko dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Antxinako aztarnak daukiezan hainbat eremutan bisitaldi gidatuak egin ahal izango ditue herritarrek.

Lorea Bilbao Kultura diputaduak emon ditu ekimenaren ganeko azalpenak, Bilbon egindako agerraldian. Beragaz batera egon dira bisitaldiak hartuko dituen sei udalerrietako ordezkariak. Aurten, Basauri eta Arrigorriaga batu dira programara eta, horri esker, Finagako San Martin eta Abrisketako San Pedro baseleizen azpiko aztarnak ezagutu ahal izango dira, baita Malmasin tontorrekoak be.

Horreez gan, Foruako moltso historikoa, Tribisburuko nekropolia, Arrolako oppiduma eta Ereñozarreko gaztelua be sartu ditue programan, aurreko urteetan legez. Gure ondarearen balioa neurtu ezina da, adierazo dau Lorea Bilbaok, herritarrak Bizkaiko altxorretara hurreratzea nahi dogu, daukien garrantziaz jaubetu daitezala.

Bagilaren lehenengo asteburuan hasiko dira bisitaldiak. Hain zuzen be, aurten lehenengo aldiz erakutsiko diran lekuetara joango dira parte-hartzaileak, Malmasingo Ibilbide Historikoa izeneko txangoan: Finaga, Abrisketa eta Malmasineko aztarnen inguruko azalpenak emongo ditue adituek. Bisitaldi hau hileko asteburu guztietan egingo da.

Urdaibaiko Ibilbide Historikoa, ostera, garagarrilean eta abuztuan egingo da, Forua, Tribisburu, Arrola eta Ereñozarretik pasauta. Kasu horretan be, arkeologian adituak diran gidariak egongo dira eta leku horreetan topau diran aztarnategien inguruko azalpenak emongo ditue.

Ibilbideak euskeraz zein gaztelaniaz egiteko aukerea egongo da. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dau, jasangarritasuna jagote aldera, jente kopuru mugatua onartuko dabela txanda bakotxean. Horregaitik, izena emon behar da parte hartzeko, 688 856 689 telefono zenbakian edo ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Bisitaldien aurkezpenean, Bilbon, Lorea Bilbao eta udaletako ordezkariak.
Abrisketako San Pedro baseleizan arrasto arkeologikoak agertu dira
Malmasineko tontorra inguratzen dauen antxinako egiturea ederto ikusten da airetik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu