Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' nobelea plazaratu dau
2015-05-26 15:14 KultureaIruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.
UEUk prest ditu 43. Udako Ikastaroak
2015-05-26 15:04 KultureaEibar, Baiona eta Iruñean izango dira hitzorduak 2015eko bagilaren 29tik garagarrilaren 22ra. Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, pasa dan urteko erantzun onari eusteko helburuagaz. Aurtengo leloa Jardun izango da, Udako Ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezin hobea dala azpimarratzeko asmoz.
Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako XVI. Umore Azokeak
2015-05-25 10:44 KultureaMarkeliñeren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria; Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik.
Juana García-Pozueloren 'To the end' erakusketea edegi dabe Rekalde aretoan
2015-05-21 12:08 KultureaSorkuntza artistikora zuzendutako bekak jaso dituen artistez osotutako barriek 2015 programearen barruan, Juana García-Pozueloren To the end erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Garagarrilaren 19ra arte egongo ikusgai erakusketea.
Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa ezagutarazotea helburu, 'Euskara ibiltaria' erakusketea atondu dabe Beasainen
2015-05-20 17:54 KultureaEuskaltzaindiaren Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ezagutzera emoteko helburua dauka maiatzaren 28an Beasaingo Igartza Jauregian zabalduko dan erakusketeak. Euskara ibiltaria da bere izena eta Euskaltzaindiak, Beasaingo Udalak eta hasieratik egitasmoa babestu dauen Laboral Kutxak antolatu dabe. Bagilaren 5era arte egongo da zabalik.
Alberto Ladron Aranak 'Itzalak bizi diren lurraldea' liburua aurkeztu dau
2015-05-20 11:38 KultureaAbentura nobelea da Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.
Laura Mintegik eta Iban Zalduak euskeraz idatzitako literaturearen erronkak aztertuko ditue Bilbon
2015-05-18 15:48 KultureaBidebarrieta Kulturgunearen ekimenak, Laura Mintegi eta Iban Zaldua idazleen barriketaldia jasoko dau datorren martitzenean, maiatzaren 19an. Bertan, euskeraz idatzitako literaturearen erronken ganean berba egingo dabe. Topaketea euskeraz izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera –sarrerea librea– eta Pili Kaltzada kazetariak gidatuko dau.
2015eko Bilboko Aste Nagusia iragarriko dauen kartelaren lehiaketarako epea zabalik dago
2015-05-18 15:02 KultureaLanak aurkezteko azken eguna bagilaren 12a da, 13:30era arte. Aurkezteko lekua: Jaietako Saila (Venezuela Plaza, 2, 5.a 48001 Bilbo) 09:00etatik 13:30era. Informazino gehiago: 94 420 31 47.
Muguruza, Ibarretxe, Ordorika eta Atxagaren berbaldiak, Klasikoen 8. irakurketa jarraituaren atarikoan
2015-05-18 11:45 KultureaBilbo Zaharra Forumek Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak (1979-1990) liburuari eskainiko deutso Klasikoen 8. irakurketa jarraitua. Bagilaren 5ean egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, 8:00etatik 20:00etara. Horren atariko, berbaldi zikloa antolatu dabe bagilaren lehenengo lau egunetan. Fermin Muguruza, Juan Jose Ibarretxe, Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga izango dira hizlariak, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Euskal Herriko konpainiek 12 estreinaldi eroango ditue Leioako Umore Azokara
2015-05-15 15:41 KultureaMaiatzaren 21etik 24ra egingo da kaleko artisten topaleku bihurtu dan azokea. Aurtengo ekitaldian, 17 euskal konpainia egongo dira Leioan eta 12 obra estreinauko ditue.
Markos Zapiainek 'Saizarbitoria eta iragana' saiakerea kaleratu dau
2015-05-15 12:05 KultureaRamon Saizarbitoria idazleak bere liburuetan sortutako personaiak jorratu ditu Markos Zapiain idazle eta filosofia irakasleak Susa argitaletxeak plazaratutako Saizarbitoria eta iragana beharrean. Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia, bildurra zelan bizi dituen aztertu dau Zapiainek.
'Non bis in idem', UPV/EHUko talentudun gazte bik pintura figuratibora egiten daben itzulbidea
2015-05-14 14:41 KultureaUnibersidadeko ikasleen talentua bultzatzearren Bizkaiko Batzar Nagusiek eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeak daben lankidetzearen esparruan sortu da erakusketa barriau, hain zuzen be Ander Gómezen eta Nekane Manriqueren 18 artelan batzen dituana.
Bizkaiko museoek 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditue Museoen Nazinoarteko Egunean
2015-05-14 11:37 KultureaGizarte jasangarri baterako museoak goiburupean, Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau maiatzaren 18an. Museoak herritarrei hurreratzea da egun berezi honen helburu nagusia. Bizkaiko 34 museok hartuko dabe parte, bisita gidatuak, tailerrak, erakustaldiak, umeentzako jarduerak eta dastaketak eskainiz.
Juanra Madariagak Sisha Pangma igoten bizi izandakoak 'eSPedizioa. Mendi ororen pisua' liburuan jaso ditu
2015-05-13 15:54 KultureaSisha Pangma 8.027 metro dituan mendiaren tontorrera igon eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburuaren azkenengo kapitulua irakurri eban Juanra Madariaga idazle eta mendizaleak 2011ko maiatzean. Behe kanpalekuan idatzitakoak batu ditu eSPedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta) liburuan, mendiaren inguruko gogoetak, alpinista handien ganeko kontuak, edur artean desagertutako lagunak, bakardadea eta beste hamaika kontu.
Ume literaturako hiru liburu aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak
2015-05-13 15:00 KultureaXaguxar bildumako hiru nobela argitaratu ditu Elkar etxeak: Bihotzak dun-dun, Miren Agur Meabe eta Enrique Morenterena; Errotondan bueltaka, Leire Bilbao eta Eider Eibarrena; eta, Hau ez da zoo bat!, Alaine Agirre eta Iratxe Lopez de Muniainena. Lehenengo biak hamar urtetik gorako irakurleentzat dira, eta higurrena, zortzi urtekoentzat.
Bizkaiko Jantzari Egunak 3.500 jantzari batuko ditu domekan, Zallan
2015-05-12 15:48 KultureaPrest dago dana Zallan, domekan 35. Bizkaiko Jantzari Eguna hartzeko. Bizkaiko bazter guztietako 76 jantza taldek hartuko dabe parte, ume eta helduek. Goizean urte osoko lanaren erakustaldia egingo dabe, eta arrastian erromeria eta umeentzako jokoak antolatu ditue. Zallako Ibai Lora jantza taldeak, ganera, 50. urteurrena ospatuko dau. Antolatzaileek 10.000 lagun inguru espero ditue.
Euskaltzaindia Monumenta Linguae Vasconum II. Jardunaldietan
2015-05-12 14:19 KultureaMaiatzaren 13, 14 eta 15ean, Monumenta Linguae Vasconum II Jardunaldiak egingo dira Gasteizen, UPV/EHUko Letren Fakultatean. Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen dauen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak.
'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarriak' liburua webgunean ipini dau Euskaltzaindiak
2015-05-12 11:45 KultureaJean-Baptiste Coyosek atondutako Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri bildumea eskaintzen dau.
Joxemari Iturraldek 'Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' nobelea argitaratu dau
2015-05-11 15:04 KultureaHogeita bost emakumeren gorabeheren bitartez, hiru gizon ospetsuren istorioak idatzi ditu Joxemari Iturraldek. Hain zuzen be, Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga boxeolariak eta Ladis Goiti medikua dira gizonok. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak' (Pamiela) idazle tolosarraren bederatzigarren eleberria da.
X. Kaldearten 31 konpainiak 46 emonaldi eskainiko ditue Gasteizko kaleetan
2015-05-11 13:43 KultureaHamar urteko ibilbidean, KaldeArtek burua erakustea lortu dau estaduko jaialdi eta erakustaldi garrantzitsuenen artean. Danetara, 10 urteotan 275 konpainiak jardun dabe Gasteizen, eta 511 emonaldi eskaini ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...