Itxaro Bordaren '%100 Basque' Bilbo Zaharra euskaltegiaren urteroko irakurraldian

Bizkaie! 2017-05-09 09:40   Kulturea

Ekitaldia bagilaren 8an izango da, goizeko 8:00etatik aurrera eta 400 lagun baino gehiagok hartuko dabe parte.

Itxaro Borda idazlea | Ikusi handiago | Argazki originala

Parrafoak, orrialdeak, kapituloak… Bordaren liburua osorik irakurri arte egongo dira, txandaka, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideak euskal kultura zein gizarte, kirol, ekonomia edo politikako hainbat lagun ospetsugaz batera, hamabi orduz luzatuko dan eten bako irakurraldian.

Antolatzaileek estereotipoetatik iges egin nahi izan dabe aurten eta gaur egunera etorrita, euskal literaturan emakumezkoen protagonismoa aldarrikatu nahi izan dabe Itxaro Borda idazlearen % 100 Basque liburuagaz. Idazleak 2001ean argitaratu eban eleberria eta hurrengo urtean Euskadi Saria emon eutsien.

Euskerea eta literaturea batzen dituan jai honek hamargarren edizinoa dau aurtengoa, aurreko deialdietan honeek liburuak irakurri zituen: Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, eta Franz Kafkaren Metamorfosia.

Ekimenaren helburua irakurketarako zaletasuna bultzatzea da batez be. Horrezaz gan, jai-izakerea be emon gura izan deutsie hitzorduari. Bilbo Zaharra euskaltegiko Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan antolatu dabe irakurraldia ikasturtearen amaiereagaz batera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu