Mintza Eguna ospatuko dabe Derion, bagilaren 3an

Bizkaie! 2017-05-23 09:28   Kulturea

Parte hartu nahi dauenak maiatzaren 29a baino lehen emon beharko dau izena.

Euskal Herriko mintzalagunen jaiak Nafarroatik Bizkaira egingo dau salto aurten. Txorierriko berbalagunek, Totoan euskera alkarteen federazioagaz batera, lekukoa hartu dabe eta eguna atontzen dabiz euskaltzale guztientzat. Eskualde honetan 130 lagun inguru batzen dira taldean, astero euskeraz berba egiteko asmoagaz.

Euskeraz ondo pasetako egitarau oparoa dakarre 12. edizino honetarako: Hamaiketakoa, triki-jantza poteoa, bisita gidatua, kalejirea, bazkaria…

Aurtengo jaia barrikuntza bategaz dator ganera: Taberna Ibiltaria. Bazkalostean euskerazko kantu oso ezagunak abesteko aukerea emongo dauena. Kantutegia www.mintzalaguna.eus atarian jarri da eskura, datozen lagunek abestien letrak bertatik hartu eta taldean abesteko.

Webgune horretan bertan emon ahal izango da izena maiatzaren 29a baino lehen edo, bestela, tokiko mintzapraktika egitasmoetako dinamizaitzaileen bidez. Egun osoko jaia izango danez,  autobusak be antolatuko ditue Deriora joateko.

Euskal Herrian, astero 6.000 lagun baino gehiago batzen dira euskeraz berba egiteko, herriko parke, taberna edo kafetegietan, eta ikasturteari amaierea emoteko ekintza berezia da Mintza Eguna. Berbalagunez gan, edozein herritar be hurreratu daiteke jaian ondo pasetako gogoz.

2017/06/03 .

Derion

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu