Arrigunaga eta Ereaga, Bandera Urdina izango daben Bizkaiko hondartza bakarrak

Bizkaie! 2017-05-11 09:28   Kulturea

Ingurumena eta naturea jagonda, itsasertzaren eta hondartzen kudeaketan egindako ahaleginagaitik emongo deutsie ikurra.

Hamargarren urtea da Ereagak Bandera Urdina jantziko dauela, Arrigunagak barriz, zortzigarren urtea dau ikur honegaz. Hondartza biak Getxoko udalerrian dagoz. ADEAC-FEE, Ingurugiroko Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Alkarteak emongo deutsie autortzea.

Bandera Urdina emoterakoan erespide batzuk hartzen dira kontuan. Tartean, bainua hartzeko uraren kalidadea ona izan behar da, garbitasuna, ingurumen informazinoa eta hezkuntzea, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan ingurumenagazko errespetuzko kudeaketaea lortzea be bete beharreko baldintzak dira.

Ezaugarri honeek beteten dirala egiaztatzeaz gan, Getxoko Udalak azpimarratu nahi izan dau ingurumenaren sensibilizazino, trebatze eta heziketeagaz eta jasangarritasunagaz daukan konpromisoa. Jose Luis Landa Ingurumen zinegotziak adierazo dauenez, ganera, Bandera Urdina izateak hondartza bi honeen garrantzia areagotzen dau udalerriko baliabide turistiko nagusi legez, izan be, bisitarien kopuruak gora egin dau Getxon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu