Bilboko Udalak eta Guggenheim Museoak lankidetza hitzarmena barriztau dabe 2017rako

Bizkaie! 2017-05-09 11:00   Kulturea

Uriko jarduera kulturalakaz eta Guggenheim Museoaren programazinoagaz daukan konpromisoa indartuko dau Bilboko Udalak, akordioaren arabera.

Bilboko Udala 2000. urtetik da museoaren patronatuko kidea. Ganera, 2010etik aurrera Batzorde Eragilekoa be bada. Guggenheim Museoaren Fundazinoa irabazi asmorik bako erakundea izanik, udaletik bultzatu eta indartu nahi dan arlo kulturaleko eragileetako bat da. Barriztautako hitzarmenaren bidez, merezidu dauen balioa emon nahi jake museoak antolatzen dituan jarduerei eta  Bilbon sustatzen dituan gizarte-ekimenei.

2017ko lankidetza-hitzarmenaren bidez, 250.000 euroko laguntzinoa emongo deutso Bilboko Udalak Guggenheim Bilbao Fundazinoari. Era horretara, erakunde bien arteko alkarlanean sakonduko da. Udalak adierazo dau konpromisoa daukala museoaren programazinoagaz eta uriko eskaintza kuturalagaz, eta berau aberasteko neurria dala akordio hau.

Bilboko Guggenheim Museoak 20 urte beteko ditu aurtengo udagoienean. 1997ko urrian zabaldu eben eta uriaren eraldaketearen motorra eta ikurra izan da ordutik. Erakunde publikoen eta pribaduen alkarlanaren emoitzea da museoa eta Bilboko Udalak be aletxua ipinten dau urtero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu