'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan

Bizkaie! 2014-04-08 11:01   Kulturea

European Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-07 18:10   Kulturea

Esperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.

Burdinezko eskulturen erakusketa batek ateak zabaldu ditu Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2014-04-07 13:06   Kulturea

Busturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.

Zarautzen egingo da aurtengo Literaturia topaketea, maiatzaren 30etik bagilaren 1era arte

Bizkaie! 2014-04-02 11:49   Kulturea

Bost urtean antolatu da Literaturia Larrabetzun, eta mugarria finkatu ostean, ekimena oraindino gehiago zabaltzea erabagi dabe sustatzaileek. Halanda ze, Literaturia maiatzaren 30etik bagilaren 1era egingo da, Zarautzen.

Christian Marclayren 'The Clock' pelikulea 24 orduz ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2014-03-28 10:22   Kulturea

Gaur, martiak 28, gau osoan egongo da zabalik Bilboko Guggenheim museoan, Christian Marclayren The Clock bideoinstalazino osoa ikusi ahal izateko. Pelikuleak 24 ordu daukaz, eta osorik emongo dabe. Atrio ondoko Film & Video aretoan egongo da ikusgai. Barikuko goizeko hamarretan hasiko da emonaldia, eta zapatuan, arrastiko zortziretan amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hainbat idazlek mugak izango ditue gogoetagai egunotan Bilboko Gutun Zuria jaialdian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-27 14:27   Kulturea

Mugako kontakizunak lemapean, martxan da VII. Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia. Martiaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, idazle eta kazetari ezagunek mueta guztietako mugen inguruan gogoetea egingo dabe, tartean hiru Nobel saridunek, Herta Müllerrek, Gao Xingjianek eta Orham Pamukek. Barriketaldi batzuetako sarrerak agortuta dagoz daborduko.

Leioako XV. Umore Azokeak 45 ikuskizun batuko ditu, tartean 16 estreinaldi

Bizkaie! 2014-03-27 10:33   Kulturea

Leioako Umore Azokearen hamabosgarren edizinoak 45 ikuskizun batuko ditu maiatzaren 15etik 18ra bitartean, 16 estreinaldi tartean, eta profesional legez parte hartzeko izena emoteko epea eguen honetan, martiaren 27an, edegiko da, Nazinoarteko Antzerki Egunagaz batera, hain zuzen be.

Bilbok Ramon Barea omenduko dau Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2014-03-26 14:06   Kulturea

Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da eta horregaz batera, Bilbao Eszena martxan jarri zaneko hamargarren urteurrena be bai, Santutxun dagoan baliabide eszenikoan zentroarena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskerazko ume eta gazte literaturea irakurteko gogoa biztu gura dauen katalogo barria

Bizkaie! 2014-03-26 10:03   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuak eta Galtzagorri alkarteak euskerazko ume eta gazte literaturea nazinoartean zabaltzea helburu dauen 10 euskal liburu haur eta gazteentzat katalogoa plazaratu barri dabe alkarlanean.

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak 'Amerikanuak' liburua Buenos Airesko Liburu Azokan aurkeztuko dau

Bizkaie! 2014-03-25 11:10   Kulturea

Kepa Etchandy argazkilari baionarrak Amerikanuak liburua aurkeztuko dau Buenos Airesko Nazinoarteko Liburu Azokearen 40. edizinoan. Ameriketan diru dezente egin eta gero euren herrietara bueltau ziran euskaldunek eregitako baserrien argazki eta kontakizunen bildumea da liburua.

Fernando Savater eta Iñaki Esteban aurrez aurre izango dira 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2014-03-25 10:14   Kulturea

Bidebarrieta Liburutegian gaur, hilak 25, Eztabaidak literatureagaz ekimeneko beste hitzordu bat izango da. Bi idazleen arteko topaketea ardatz dauen egitarauan, gaur arratsaldeko topaketearen protagonistak, Fernando Savater eta Iñaki Esteban izango dira eta literaturearen eta filosofiaren arteko loturea aztertuko dabe.

Maria Merce Marçal, Georg Trakl eta Aime Cesaireren antologiak argitaratu ditu Susak

Bizkaie! 2014-03-24 14:13   Kulturea

Beñat Sarasolak zuzendutako Munduko Poesia Kaieren lehenengo hiru liburuak aurkeztu barri ditu Susa argitaletxeak. Maria Merce Marçal, Georg Traklen eta Aime Cesaireren poemak aukeratu eta euskeratu ditue Itxaro Bordak, Anton Garikanok eta Iñigo Aranbarrik, hurranez hurran.

Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongiloen Zentroaren ganeko erakusketea antolatu dabe Bruselan

Bizkaie! 2014-03-24 11:47   Kulturea

Martiaren 24tik 27ra Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongiloen Zentroari buruzko erakusketea ikusgai egongo da Bruselan, Europako Parlamentuan. Esperientziak, gogoetak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzidu eta alkar banatzeko lekua da Topic, txotxongilo artearentzako zentro integrala. Arrastiko seiretan zabalduko dabe.

Hemen da Bilboko Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldia

Bizkaie! 2014-03-20 14:44   Kulturea

Errekaldeko II. Umorezko Antzerki Erakustaldia Hermanos Bolinga bertoko antzerki taldearen eskutik eta Puestos en libertad obreagaz hasiko da bihar martiak 21, alderdirik basatienean biziten ohituta dagozan bi personaien pasadizoak kontetan dituana.

Bilboren historia modu atseginean kontau dau Pedro Ugartek liburu baten

Dabi Piedra Robledo 2014-03-19 14:17   Kulturea

Historia de Bilbao liburuan (Txertoa argitaletxea), uriaren 714 urteko garapena modu panoramikoan azaltzen da. Izan be, Pedro Ugarte, historialaria baino, idazlea da eta ikutu literarioa emon deutso lanari. Ez da liburu lehorra, irakurteko erraza da, nabarmendu dau autorearen lagun Gonzalo Garridok, Bilbon bertan egindako aurkezpenean.

Harkaitz Canok 'Txalorik ez, arren' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-03-17 17:08   Kulturea

Txaloen ganeko gogoetak batu ditu Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen Txalorik ez, arren (Edo) lanean. Gasteizko Artium museoan orain bost urte emondako berbaldi bat da hausnarketen abiapuntua.

Europako jantzari onenak batuko dira Bilboko BreakOnStage jaialdian, martiaren 29an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-17 14:01   Kulturea

Kultura urbanoak gustuko dituenen urteroko hitzordua hur dago. Izan be, gaur aurkeztu dabe martiaren 29an Bilbao Arenan egingo dan BreakOnStage nazinoarteko jaialdia. 14. edizino honetan be Europako talderik onenek egingo dabe jantzan Bilbon, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Kaynix eta Poe One taldeek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Asier Serrano idazle eibartarrak 'Abisalia' ipuin liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-03-17 10:45   Kulturea

Ia obsesino bihurtutako gaiak ditu ardatz Asier Serrano idazle eta musikari eibartarraren Abisalia (Txalaparta) ipuin liburuak. Egilea bere bizipenetatik abiatu da gai unibersalen ganean berba egiteko. Narrazinoak izan arren, poesiak indar handia dauka testuetan.

Yoko Ono artista japoniarrak 'Half-A-Wind Show' atzera begirakoa aurkeztu dau Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-13 14:32   Kulturea

Yoko Onoren larogeigarren urtebetzea ospatzeko, bere ibilbide artistikoaren atzera begirako erakusketea antolatzea otu jakien orain urte batzuk Frankfurteko Schirn Kunsthalle museoko arduradunei. Igaz, han izan zan Yoko Ono. Half-A-Wind Show, eta orain, sortzailearen 81. urtebetetzean, Bilboko Guggenheimen da artista japoniarraren 200 lan batzen dituan erakusketea. Irailaren 1era arte izango da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Ni, Petti buhamea' pastorala martxan da Garindainen

Bizkaie! 2014-03-12 16:09   Kulturea

abuztuaren 3an Garindainen taularatuko dan Ni, Petti buhamea pastorala. Urtarrilean hasi ziran antzezlanean beharrean, danetara ehun bat garaindaitarrek hartuko dabe parte egitasmoan. Buhame edo ijitoek Zuberoan bizi izandako egoerea azaldu gura dau Berzaitzek.