Azken eguna gaur Bilbon, hilak 9, '1937 Gernikari buruz. Gerra eta Civitasa' erakusketea ikusteko
2017-01-09 10:07 KultureaPicassoren Guernica lanari buruzko erakusketa hau nabarmentzen da, eta, aurtengo urtarrilaren 9ra arte, Bilboko Arte Eder Museoan egongo da ikusgai. Mueta askotako berrogeita sei pieza dagoz bertan.
1937. Gernikari buruz. Gerra eta civitas Donostia 2016, Kulturaren Europako Uriburuaren Bake-ituna proiektuaren azterketa-kasu bat da. Erakusketako komisarioa Valentín Roma arte-historialaria da, eta horma-irudiaren lehen urteetako testuingurua eta ondoren indarkeriaren kontrako ikono bihurtzeraino bizi izandako metamorfosia ikertzen ditu. Erakusketea hiru ataletan dago egituratuta: 1937ko Parisko Nazinoarteko Erakusketako Espainiako Pabiloia, Picasso eta Guernica; eta Guernica obrak garaiko beste artista batzuengan izandako eragina.
Azterketarako kasuen artean, Picassoren Guernica lanari buruzko erakusketa hau nabarmentzen da, eta, aurtengo urtarrilaren 9ra arte, gaur arte, Bilboko Arte Eder Museoan egongo da ikusgai. Mueta askotako berrogeita sei pieza dagoz bertan, batez be, margolanak eta grabatuak; baina eskulturak, maketa bat eta txanponak be bai, danak be hainbat erakindek lagatakoak: Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala (Madril), Museu Nacional d'Art de Catalunya eta Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona), Museu Fundación Juan March (Palma Mallorcakoa), Fundación Pablo Ruiz Picasso Museo Casa Natal (Málaga) edo Kaliforniako Unibersidadeko liburutegia (UCLA) dira aitatutako erakundeak, besteak beste. Bilboko Arte Eder Museoko liburutegiko zenbait dokumentu be gehitu dira.
Erakusketearen komisarioak, Valentín Roma arte-historialariak, holan laburbatzen dau erakusketearen edukia: Museo modernorik handienean (MoMA-n, hain zuzen) kanonizatua izan ostean, Guernica lanaren inflazino sinbolikoko prozesuak, alegoria albo batera itxi izanak, eta munduko bakearen 'agente' bihurtu izanak bat egiten dabe gerra modernoaren bilakaereagaz, eta ez gabiz gerra apokaliptikoaz, ez biblikoaz, ez zibilaz, biziteko moduen eta arlo politikoen arteko gerraz baino.
Erakusketea hiru ataletan dago artikulauta, eta, bakotxean, gai bat aztertzen da: Parisko 1937ko Nazinoarteko Erakusketako Espainiar Pabiloia, Picasso eta Guernica, eta Guernica obrak garai haretako beste artista batzuengan izandako eragina. Lehenengo atalean, Bigarren Errepublikako gobernuak enkargautako koadroa zein testuingurutan erakutsi zan irudikatzen dau: Espainiar Pabilioiaren arkitekturea, aitagai dogun artelangaz batera ikusgai jarritako beste zenbait obra, eta Espainiak Nazinoarteko Erakusketan izan eban parte-hartzeari buruzko garai haretako materialak. Bigarren atalean, Guernica lana egiteko prozesua gainbegiratzen da: batetik, Picassoren aurretiazko marrazki eta orioak dagoz ikusgai, eta, bestetik, Dora Maarrek margolariaren Parisko estudioan ateratako argazkiak, izan be, horreen bitartez koadroa osotzeko prozesua dokumentau eban.
Azken atalean, nazinoarteko artisten obrak dagoz ikusgai, danak be Guernica lanaren eraginpean egindakoak; izan be, mihiseak hiru bira egin zituan Europako eta Amerikako urietatik, Espainiako Errefuxiatuentzako Laguntza Batzorde Nazionalari zuzendutako dirua batzeko asmoz.
Gauzak holan dirala, sarrera orokorra: 9 € / Murriztua: 7 €.
Dobako bisita gidatua El Corte Inglesen babesari esker, urtarrilaren 8an, 12:00etan.
Domeketan, barriz, 15:00etatik 20:00etara, museoko sarrerea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!