Eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programea abiarazo dabe 52 ikastolak
2017-01-11 08:37 KultureaLehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen KiVa programa honetan.
Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dabe astelehen honetan eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programea, Gabon-jaiotako oporrak amaituta. Programea martxan jarri daben lehenengo 52 ikastolak dira, Euskal Herriko ikastola guztietara hzabaltzea baita helburua. Gauzak holan dirala, Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.
Ikastolen Alkarteak jakinarazo dauenez, mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta horixe murrizteko programarik eraginkorrena da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibersidadeak garatutakoa, ikastola komunidade osoa hartzen dau bere barruan, hau da, ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak.
Kontuak kontu, eskola jazarpenari aurre egitea danon eginkizuna dala azpimarratzen dau, eta helburua ez dala jazarpenak murriztea, bakar bat gehiago be ez gertatzea baino, hain zuzen be. Ikastolek helburu hori lortzeko borondate sendoa dabe, hurrengo egunetarako, ekitaldi bereziak antolatu ditue ikastoletan, KiVa programea ezagutarazo eta ikastoletan txertatzeko, adierazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!