'Getxo Sasoi Sasoian' Kirolaren X. Galea urtarrilaren 11n egingo da Faduran

Bizkaie! 2017-01-09 10:16   Kulturea

Irati Urbaneja, Mercedes Aristegui, Bárbara Pla, Xabier Pereda, Ekaitz Pinedo eta Jonathan Castroviejo dira Getxoko 2016ko kirolari onenerako hautagaiak.

Irati Urbaneja eta Mercedes Aristegui tenis jokalariak, Barbará Pla errugbilaria, Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado karatekak eta Jonathan Castroviejo txirrindularia dira Getxoko 2016ko kirolari onenaren saria jasoteko sei finalistak.

Kontuak kontu, irabazlearen izena Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren X. Galan emongo da ezagutzera, hain zuzen be, datorren eguaztenean, urtarrilaren 11n, 20:00etan egingo dan ekitaldian, Fadurako kiroldegiko ekitaldi-aretoan, Getxoko Udalak antolatuta.

Taldeen atalean, Getxo Kirol Berriak saria, urteko promesa onenak, honako bi honeek jasoko dabe: mutilen C.D. Getxo futbol eta nesken R.C. Jolaseta Tenis.

Bestalde, Getxo Kirol Sariak, senior talde onenak, gizonezkoen Club Tenis Fadurarentzat eta emakumezkoen Raspas Arraun Taldearentzat izango dira.


Sari bereziak

Sariokaz batera, Udalak, Getxo Sasoi Sasoian Galea ospatuz, udalerrian kirola sustatzen ibilten dran persona eta erakundeen lana be eskertu nahi dau; eta horregaitik, urteko sarituen zerrendea honako izen honeekaz osotuko da:

- Berdintasuna Indartuz (emakumezkoen kirolean bardintasunaren alde egiteagaitik): Getxo Ugerketa Bolue Kirol Alkartea.

- Markea Hausiz (oztopoak gainditzen, desgaitasunen bat daben kirolarientzat): Getxo Hockey Plus.

- Kiroltasuna (bere kiroltasunagaitik nabarmendu dan personeari): Agustín López de Letona.

- Getxo Berrituz (kirol jardueran barritzaile izan danari): Igeretxe Hotela.

- Getxo Zabala (Getxoko kirolaren alde zabaltze, laguntze edo sustatze lana egin dauenari): Elecnor.

- Aitzindariak (mitoa dan kirolaria): Julio de Solaun.

- Joko Olinpikoak: Bárbara Pla, Rocío Ibarra, María López de Eguilaz, Asier García eta Jonathan Castroviejo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu