'Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan' erakusketea ikusgai dago Euskaltzaindiaren egoitzan
2014-10-06 15:00 KultureaEtxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.
Eriz Morenok Nazinoen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu dau '18/19/2013' erakusketan
2014-10-06 11:55 KultureaLan osoa guduari buruzkoa da, baina ez da guduagaz zerikusia dauen ezer agertzen; gehiago interesetan jataz guduaren garaiko testuinguru sozial eta politikoak eta bakotxak zelan ulertzen dauen jazoera historiko hori, azpimarratu dau artisteak. Morenok erakusketea urrian antolatzeko eskatu eban, hile honetan 201 urte beteko baitira Nazinoen arteko Gudua jazo zala, hilaren 16tik 19ra bitartean, zehatz esanda.
Argizaiola 2014ko argazki sarituak ikusgai Bizkaiko Batzar Nagusietan
2014-10-03 14:19 KultureaBizkaiko Batzar Nagusien laguntzinoa dauen erakusketa hau Euskal Herriko Argazkilaritza Alkarteen Federazinoak suspertzen dauen Bilboargazki ekimenaren barruan sartzen da (aurtengoa VIII. edizinoa da) eta Bilboko Udalak eta BBK Fundazinoak babesturik dago.
Aragoiko folklorea eta jotak protagonista astegoienean Bilbon
2014-10-03 11:24 KultureaFolklorea sustatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Plazarik Plaza programea antolatu dau beste urte batez, Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldearen laguntzinoagaz. Programea Bilboko Basurtun gauzatuko da, urriaren 3an, 4an eta 5ean (Donostia plazan eta inguruetan).
Bilboko Alondigeak 'El contrato' erakusketea aurkeztu dau
2014-10-02 15:06 KultureaEl contrato erakusketea gaurtik aurrera, urriaren 2tik, 2015eko urtarrilak 11ra arte egongo da ikusgai Bilboko Alondigan. Erakusketa honek zinemea, eskulturea, argazkigintzea, poesia, audioa, antzerkia edo jantza arloetan dabilzan hogei bat artistaren lanak batzen ditu.
Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua argitaratu dau
2014-10-01 15:23 KultureaItsasoari begira egindako paseoetan sortutako ideak dira Pako Aristiren Urari ostutako poemak (Susa) liburuko olerkien abiapuntua. Bizitzearen aldakortasunaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak, eta poemen bitartez bidaia bat proponiduten deutso irakurleari.
Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiak urriaren 11n hasiko dira
2014-10-01 11:28 KultureaBederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.
Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-09-30 14:22 KultureaEuskal Herriko Unibersidadeko Arabako campuseko Errektoreordetzeak Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketan parte hartzeko lanak aurkezteko epea edegi dau. Lehiaketearen helburua sorkuntza artistikoa eta literarioa sustatzea eta saritzea da.
Ernesto Pratek 'Orpoz orpo' bere bigarren nobelea aurkeztu dau
2014-09-30 12:02 KultureaEuskal gatazlea, sexua eta erotismoa dira Ernesto Praten Orpoz orpo (Txalaparta) liburuko zutabe nagusiak. Karlos da protagonistea, ezker abertzalean inguruan dabilen gaztea. Halako baten, iges egin behar dau, eta igesaldi horretan behin eta barriz agiri da sexuagaz dituan gorabeherak.
Jose Angel Irigarairen 'Luoghi, sensi... nel viaggio' poema liburua italieraz argitaratu dabe
2014-09-26 11:28 KultureaPeronisi Editore argitaletxeak kaleratu ditu Jose Angel Irigarairen 30 bat olerki batzen dituan Luoghi, sensi... nel viaggio lana. Poema batzuk aspaldikoak dira eta daborduko argitaratuta dagoz, eta beste batzuk barriak dira. Hain zuzen be, italieraz bere poetika ezagutarazoteko egokiena dan bildumea, azaltzen dabe Etxepare Euskal Institutuko webgunean.
Dantzaldiaren 15. edizinoa martxan dago
2014-09-25 15:47 KultureaJudith Argomaniz eta Jaiotz Osak osotutako Lasala taldeak edegiko dau Dantzaldia jaialdiaren 15. edizinoa gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Jantza estilo ugaritako piezak eskainiko dira egitarauan, Bilboko hainbat eszenatokitan abenduaren 14ra bitartean, tartean Carolyn Carlsonen Short stories: Li - Mandala - Immersion koreografia.
Foru Liburutegiak Unamunoren 'Nada menos que todo un hombre' lana berrargitaratu dau
2014-09-25 13:01 KultureaAstelehenean, irailaren 29an, 150 urte beteko dira Miguel de Unamuno idazlea bilbotarra jaio zala. Urteurrena gogoratzeko, Nada menos que todo un hombre nobela laburraren edizino barria argitaratu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak. Argitalpeneko berbaurrea, Seve Calleja idazleak egin dau, eusketaraz eta gaztelaniaz.
1.200 gaztek hartuko dabe parte Durangoko Azokako Ikasle Egunean
2014-09-24 11:18 KultureaUrriaren 3an amaituko jakie ikastetxeei izena emoteko epea. Egitaraua indartu egin dabe Durangoko Azokearen antolatzaileek; 30 saio baino gehiago antolatuko dira Ikasle Egunean, abenduaren 5ean. Izan be, gune guztien artean eskaintza osotua atondu dabe.
'Prado Museoa eta artista garaikideak' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2014-09-23 18:15 KultureaMadrilgo Prado Museoa inspirazino iturri izan daben 24 artistaren 48 artelanek osotzen dabe Prado Museoa eta artista garaikideak erakusketea. Japan Tobacco International (JTI) erakundearen lankidetzeari esker egin ahal izan da erakusketea, eta Prado Museoaren Lagunen Fundazinoak produzidu dau. Urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan.
XIII. Bilboko Zirkuituak eguenean ekingo deutso programazinoari
2014-09-22 18:39 KultureaBilboko Zirkuitua 2014 eguen honetan, irailaren 25ean, abiatuko da, Otxarkoagako udaltegian, 7 grados taldearen Trastornos literarios lana eszenaratuz. Sei personaien arteko mikro kontakizunak, monologoak eta alkarrizketak proponiduten deuskuez, bakotxa bere eguneroko absurduakaz.
'Gure garaiko artea' erakusketea atondu dabe Bilboko Guggenheim museoan
2014-09-22 18:14 KultureaSolomon R. Guggenheim Fundazinoa eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko hogei urteko lankidetzea ospatzeko asmoz, antolatu dabe Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea. Museoaren funts artistikoen bilakaerea ikusi daiteke, museoa sortu zanetik gaur egunera arte. Edegiera bi izango ditu erakusketeak, zati bitan, bata irailaren 23an, eta bestea, urriaren 23an.
Jantza tradizionala unibersidadera helduko da, Aiko taldeari esker
2014-09-22 15:19 KultureaDantzaldi Ibiltariaren egitaraua bueltan da ikasturte honetan. Durangon ez eze, Bilbon eta Ondarroan be hileroko erromeriak antolatzen hasiko dira. Ganera, Euskal Herriko Unibersidadeko Irakasle Eskoleak akordioa egin dau Aikogaz eta, holan, gradu horretako ikasleek jantzeari buruzko mintegi baten parte hartzeko aukerea izango dabe, maisu-maistra bihurtzeko prozesuan lagungarri izango jakelakoan.
'Linguae Vasconum Primitiae' (2014) danon eskura
2014-09-22 10:51 KultureaBernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) euskeraz inprimidu zan lehen liburua da. Euskaltzaindiak salgai jarri dauen edizinoak, jatorrizko testuaren faksimilea eskaintzen dau, baita oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be.
Xabier Mendigurenek 'Arantzak barrurantz' ipuin liburua kaleratu dau
2014-09-18 12:53 KultureaAzkenengo urteotan idatzitako bost kontakizun jaso ditu Xabier Mendiguren idazle eta editoreak Arantzak barrurantz (Elkar) liburuan. Nora ezean dabilzan personaiak sortu ditu, arantza zaharren bat atera behar dabenak edo barruan daukiezan bakotasunak zelan izentau ez dakienak.
Ahotseneako programazinoa egun bakarrean bete da
2014-09-16 18:37 KultureaAhotseneako programazinoa izena emoteko epea zabaldu dan egun berean bete da. Nabarmentzekoa da, zuzenekoen kasua; ordubete eta erdian osotuta geratu zalako. Ondorioz, 15 talde baino gehiago zuzenean joteko aukera barik gelditu ziran. Era berean, hainbat idazle ere literaturzaleakazko barriketaldietarako leku barik gelditu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...