Martxan da Gabonart artisautza azokea Bilbon

Bizkaie! 2016-12-19 11:44   Kulturea

Urtarrilaren 5era arte, 46 eskulangileren produktuak ikusi eta erosteko aukerea egongo da Arriaga plazako gunean, Arbaso alkarteak azaldu dauenez.

Arbasoko eta erakunde publikoetako ordezkariak, inaugurazino ekitaldian (argazkia: Arbaso) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Artisauen Alkartea da Arbaso eta laugarrenez antolatu dau Gabonart izeneko azokea Bilbon. Lehenago egiten zan artisautza azokearen historia guztia kontuan hartuta, 34. edizinoa da. Balore kulturalak zabaldu, garapen ekonomikoan lagundu eta galtzen doazan ogibideak gordeteko gunea da, Arbasoren esanetan.

Gabonarten erakusten diran pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuaz egiten dirala ziurtatu dau Arbasok. Halandabe, barrikuntzarako gogoa be badaukie sortzaileek, jokera garaikideetara egokitzen diran produktuak eskaintzen dituelako.

Sektorearen erakusleiho da Gabonart. Guztira, 46 artisauk ipini dabe erakusmahaia aurten, tartean Bizkaiko 28k. Euskal Herritik kanpoko produktoreak be badagoz. Aurten, lehenengoz etorri da Portugalgo bat. Sektoreei jagokenez, danetarikoa dago: Bitxigintzea, ehungintzea, zeramikea, egurra, kosmetikea...

Artisauen eta publikoaren arteko hartu-emona lantzeko, ekintza ludikoak antolatuko dirala iragarri dau Arbasok. Ganera, erosketa-kupoiak zotz egingo ditue. Urtarrilaren 5era arte, egunero egongo da zabalik Gabonart, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, goiz eta arratsalde, 21:00ak arte (abenduaren 24an eta 31n, 19:00ak arte).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu