Irailaren 19an izango da II. Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketea Elizondon
2026-07-17 12:04 KultureaElizondoko Juanjo Atxa Mindegia frontoian egingo da.
Euskal Herriko Ardi Moztaileen Alkarteak (EAME) atondutako txapelketeak egun osoko egitaraua izango dau goizetik iluntzera bitartean. Lagun artean zein familian gozetako aukera parebakoa.
Euskal Herriko eta Nazinoarteko Txapelketan ardi moztaileak modalidade bitan lehiatuko dira: makinea eta guraizea. Makina bidezkoan, ardiaren ulea elektrizidade bidezko makineagaz kenduko dabe. Guraizea erabilita, barriz, ardien ulea eskuzko artaziakaz moztuko dabe.
Gauzak holan dirala, Euskal Herriko zein nazinoarteko ardi moztaileak lehian ikusteko aukerea izango da. Herrialde konbidaduen artean dagoz Alemania, Gales, Ingalaterra, Eskozia, Irlanda, Frantzia eta Espainia. Parte-hartzaileen zerrenda ofiziala txapelketearen aurretik jakinarazoko da.
Euskal Ardi Moztaileen Alkartearen asmoa da urtez urte txapelketea Euskal Herriko leku ezbardinen egitea. Aurten, Nafarroana, Elizondon izango da ardi mozte lehiakorraren topagunea. Alkarteak zehaztu dauenez, Euskal Herri osoko moztaileei bertara hurbiltzeko deia egiten deutsagu, giro bikaina eta goi mailako ikuskizuna izango baita. Gaur egun, hazten dagoan moztaile familia bat gara. Nazinoarteko autortza ofiziala jaso dogu Euskal Herri osoaren izenean; alkartea sortu eta, lehiaketa ofizial bat egin, lehen aldiz izan gara Munduko Txapelketan, Euskal Herria ordezkatzen. Horrezaz gan, Munduko Kontseiluko kide be izentau gaitue. Harago, ardi moztaileok gazteon artean inspiragarri izan nahi dogu. Izugarria da egiten gabizen bidea. Zabaltzen jakuzan bide barriak. Hankak lurrean ditugu eta badakigu lan asko dagoala egiteko, baina bidea egiten gagoz eta horretan jarraitzelp¡o amesa dogu, orain arteko filosofia beragaz: lana, pasinoa eta gozamena, nabarmendu dabe EAMEko moztaileek.
Euskal Ardi Moztaileen Elkartea (EAME)
Euskal ardi mozketari eta artilaritzeari ikusgarritasuna emoten deutso Euskal Herrian zein mundu mailan, ofizio eta kirol lez dauen balioa azpimarratuta. Munduko industriarik zaharrenetako bati merezidu dauen autortzea eta tokia emotea ditu helburu. Artzaintzea babesten dabe eta lehen sektorearen bultzatzaile dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
