Ikuspegi, Inmigrazinoaren Euskal Behatokia, Katedrea sendotu da

Bizkaie! 2026-07-20 10:27   Kulturea

Formalizazinoak hamarkada bi baino gehiagoko ibilbidea dauka.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Migrazinoen eta Bizikidetzearen Ikuspegi Katedrea eratzea sinatu dabe. Ikuspegi Inmigrazinoaren Euskal Behatokiak 20 urte baino gehiagotan egindako lana maila instituzionalean sendotzen dau pausu honek. Bizkaia Aretoan (EHU) egindako ekitaldian sinatu dabe eratze-aktea, EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Nerea Melgosa, Ondoizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Joxerra Bengoetxea EHUko errektorearen eretxiz, Katedrea sortzeak berretsi egiten dau Ikuspegi urte honeetan guztietan EHUn egiten gabizan ikerketa-lanagaz jarraitzeko beharra, EHU Europako unibersidade, euskaldun eta mundura edegia dalako.

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak azpimarratu dauenez, Ikuspegi Katedrearen eraketeak egonkortasuna eta proiekzinoa emoten deutse Eusko Jaurlaritzearen eta EHUren arteko hamarkada bitan egindako konpartidutako lanari. Ezagutza zorrotza, datu eta adierazle fidagarriak behar ditugu, gero eta askotarikoagoa dan migrazino eta gizarte-errealidadea ulertzeko eta kulturen arteko ikuspegia daben politika publikoak bideratzeko. Sailburuak gaineratu dauenez, etapa barri honek indartu egingo dau Ikuspegiren zeregina unibersidadean, erakundeen eta gizartearen arteko zubitzat eta Euskadin bizikidetza eta ondoizate komunitarioa eregiten jarraitzeko jonpartidutako hausnarketa gune bezela.

Julia Shershneva Ikuspegi Katedrako zuzendariak gogorarazo dauenez, hasieran Ikuspegiren lana EAEko migrazino-fluxuen monitorizazinoan zentrau bada be, azken hamarkada bitan Ikuspegiren hazkundeak eta bilakaereak formatu instituzional barria behar izan dabe, proiektua sendotzeko eta haren egonkortasuna eta eragin akademikoa eta prestakuntzakoa indartzeko.

Ibilbide horri esparru juridiko eta atonketa egonkorragoa emotea da unibersidade-katedrea bihurtzearen arrazoia, jarraipena bermatzeko eta haren eragina indartzeko. Etapa barri honek ez dakar haustura bat, baizik eta bere erabilgarritasun soziala eta zorroztasun zientifikoa erakutsi dauen proiektu sendo baten bilakaera naturala.

Ikuspegi Katedrearen helburua Euskadiko migrazinoen eta bizikidetzaren eremuan sustapena, dibulgazinoa, prestakuntzea, transferentzia eta ikerketea indartzea da. Bere lan arloen artean azterlanak eta ikerketak lantzeaa, adierazleak eta datu-baseak egitea, ezagutzea zabaltzea, prestakuntza espezializatua emotea eta tokiko eta nazinoarteko erakunde eta sare akademiko eta instituzionalakaz lankidetzan ibiltea dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu